.

Enviado por Chuletator online y clasificado en Historia

Escrito el en vasco con un tamaño de 4,53 KB

 

Gerra amaiera: 1876an II. Karlistaldian Karlistek galdu

Iritziak eta emaitza

  • Canovas: Lehen esan bezala, euskal probintziek dirutan eta gizonetan egin beharreko kontribuzioa negoziazio orotarik kanpo geratu behar zuen, baina prest zegoen kontribuzio hori gauzatzeko era desberdinez eztabaidatzeko. Haren ustez, 1839ko urriaren 25eko Legeak zioen bezala, Gorteek, Diputazioei entzun ondoren, alda zezaketen hura.

  • Euskal diputazioek, aldiz, itun baten emaitza izan zela lege hura zioten eta, aldatzeko ezinbestekoa zela gobernuaren eta diputazioen arteko akordio bat.

Parlamentuan eztabaidatu eta onartu egin zen gobernuaren proiektua. Haren arabera, diru eta gizon kontribuzioa egin beharko zuten nahitaez euskal lurraldeek.

Legearen onarpena ez zen euskal liberalen gustukoa ere izan eta bi jarrera azaldu ziren euskaldunen artean:

  • Legea onartzen zutenak: eginak onartu eta, lurraldeei ahalik eta kalte txikiena eragin ziezaien, legearen aplikazioa gobernuarekin negoziatzea onartzen zutenak.

  • Legea onartzen ez zutenak: ez zeuden gobernuarekin lan egiteko prest.

Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako diputazioek legea onartzen ez zutenen alde jo zuten; legea bertan behera uzteko eskatu zuten eta uko egin zioten legearen  aplikazioan laguntzeari.

Batzar Nagusiak: Auzi garrantzitsu haren aurrean, Foru Diputazioek Gobernuaren baimena eskatuzuten Batzar Nagusiak ospatu ahal izateko. Baina Canovas ez zegoen batzar hori onartzeko prest, aldez aurretik ziurtatzen ez bazioten batzar horretan legea aplikatzeko moduak baizik ez zirela eztabaidatuko. Ezadostasun honek galarazi egiten zuen Batzar Nagusiei kontsultatzeko aukera.

Gobernuaren erantzuna: Gobernu zentralak Bizkaiko Foru Diputazioaren fondoak interbenitu zituen Bizkaiko lurraldeak ordaintzen ez zizkion zergak kobratzeko, eta gazteei armadara joateko deia egitearen aurka zeuden alkate batzuk espetxeratu zituen. Ondorioz, gero eta haserreago zeuden euskal probintziak.

Emaitza: Euskal Herriak bizi zuen egoera larriaren aurrean, Arabako eta Gipuzkoako diputazioak Bizkaikoaren bidetik aldendu eta legea onartzeko prest agertu ziren. Arabako eta Gipuzkoako Batzar Nagusiek onartu egin zuten gobernuarekin negoziatzea. Hala ere akordiorik ez zen lortzen eta Canovasek deuseztatu egin zituen foru diputazioak. Horrenbestez utziko zuten baliorik gabe Foru Administrazioa.


Entradas relacionadas: