Batzar nagusia

Enviado por Chuletator online y clasificado en Historia

Escrito el en vasco con un tamaño de 10,45 KB

 
  1. Zein da Gobernu-Batzordearen osaketa? Udalerri guztietan dago?

Alkatea eta zinegotzi batzuk. Gero Plenoari eman beharko diote kontuak.


  1. Zein dira Diputazio bateko beharrezko organuak?

Diputazioko Presidentea, Presidenordeak, Diputazioko Plenoa, Gobernu-Batzordea, eta gure probintzietan ere Batzar nagusiak.


  1. Diputazioaren plenoaren funtzioak, zeintzuk dira?

Diputatu nagusia hautatu eta kargutik kendu, gobernu-
Organuak kontrolatu eta fiskalizatu, diputazio ordenantzak onartu, lanpostuak sortzeko oinarriak onartu, aurrekontuak onartu eta aldatu, plan urbanistikoak onartu.


  1. Zer dakizu alkateei buruz? Nola hautatzen dira eta zer funtzioak dituzte?

Udaleko burua da, kide bakarreko organoa. Zinegotziek hautatzen dute, haien artean boto gehien duena izango da. Allatea ken daiteke bere kargutik zentsura-mozioaren bidez.

  • Udala ordezkatu.

  • Udala gobernatu eta administratu.

  • Alkateordea eta gobernu-batzordeko kideak izendatu eta kargutik kendu.

  • Plenoetara deitu eta hauetan Presidente izan.

  • Bandoak igorri.

  • Ordenantzak betearazi.

  • Udaltzaingoaren buru da.

  • Udalean lanean ari direnen nagusia da.

  • Obra txikiak kontratatu.

  1. Zer da udal-plenoa edo udalbatza? Zer funtzioak ditu?

Alkatea eta zinegotzi guztiek osatzen dute, alkatea presidentea delarik. Plenoaren funtzioak:

  • Alkatea hautatu eta kargutik kendu.

  • Gobernu-organuak kontrolatu eta fiskalizatu.

  • Udal ordenantzak onartu.

  • Lanpostuak sortzeko oinarriak onartu.

  • Aurrekontuakonartu eta aldatu.

  • Plan urbanistikoak onartu.

Entradas relacionadas:

Etiquetas:
Batzar nagusia