Barrokoaren gaiak pintura wiki

Enviado por Chuletator online y clasificado en Arte y Humanidades

Escrito el en vasco con un tamaño de 23,49 KB

PINTURA BARROKOA


Pinturak goreneko maila lortu zuen Barrokoan. Italiak nagusitasun artistikoa izaten jarraitu zuen. Kalitate handiko eskola nazionalak sortu ziren Europa osoan zehar (Italian, Flandesen eta Holandan batez ere).


Pintura barrokoaren ezaugarri nagusiak:


  1. Argiari eta koloreari garrantzia ematea eta pertsonaia askoko eszenak gurago izatea dira.

  2. Errenazimentuko pinturan ez bezala, kolorea nagusitzen zaio marrazkiari. Errenazimentuan funtsezkoa zen objektua argi eta garbi, zehatz adieraztea. Pintura barrokoak, aldiz, forma kolorez eta argiaren intentsitatearekin lortzen du. Kolore asko eta aberatsak.

  3. Argi-itzalak asko erabiltzen zituzten, argien eta itzalen arteko kontraste gogorrak bilatzen zituzten Tenebrismoa* teknikaren bidez. Honen sortzailea Caravaggio italiarra izan zen.

  4. Konposizio konplexu eta diagonalak  nagusitzen dira ( lerro diagonal eta kurbatu ugari) eszenari mugimendu sentsazioa emateko. Arkitekturan eta eskulturan bezala mugimendua asko interesatzen zitzaien. Eskortzo bortitzak ugari dira.

  5. Europa katolikoan gai erlijiosoek Kontrarreformako baloreak goresten jarraitu zuten baina, Holanda protestantean nagusitzen ziren generoko pinturak, eszena errealistak,  etxeetako barne aldekoak eta egunerokoak.

  6. Pintura barrokoa naturalista errealista da, gauzak diren bezala errepresentatzen dira, idealizatu gabe.

  7. Koadroek tamaina handia daukate orokorrean.


B.- PINTURA BARROKOA FLANDESEN


Flandes Espainiako austriarren nagusitasun politikoaren mende egotea eta katolizismoa erabakiorrak izan ziren pintura erlijiosoa garrantzitsua izateko. Hala ere, Flandesko pintura tradizionalari eta alboko Holandak bizi zuen eboluzioari oso loturik egongo da eta Europako pinturan agertzen ez ziren gaiak erabili zituzten, burgesiari atseginak zitzaizkion gaiak: nekazarien bizitza, tabernakoak, natura hila, paisajeak, erretratuak,...Guztiak zehaztasun izugarrizeginda.


Rubens (1577-1640).

Rubens izan zen Flandesko pintorerik azpimarragarriena eta Europako barrokoan ezinbesteko artista. Ospe handia lortu zuen eta Europako gorte garrantzitsuenetan egin zuen lan.

Rubensen pinturan beti hautematen da bizitasuna,mugimendua eta oparotasuna. Pintzelkada handia eta arina, kolore beroak, aberatsak, argitsuak eta alaiak erabiltzen zituen eskola veneziarraren eraginez. Konposizio diagonalak erabiltzen zituen, markotik kanpora zabaltzen zen mugimendua sortaraziz. Bere figurak ososentsualak ziren. Emakumezkoen biluziak haragitsuak ziren eta gizonezkoak oso gihartsuak.
Emakumezkoen edertasun eredu klasikoari ez dio jarraitzen Rubens-ek, honen emakumeak oparoagoak dira baina sentsualitatea eta bizitasunez beterik.. Bere koadroetan gizon muskulutsuak eta emakume oparoak mugimenduz betetako taldeetan elkartuta azaltzen zituen, haien irudiak erritmo urduriz zeharkatuz hala erlijiozko gaietan (Erregeen adorazioa, Gurutzetik jaitsiera, Azkenjudizioa,...), nola gai mitologikoetan (Parisen judizioa eta Hiru Graziak).

Erretratuetan pertsonaien psikologia adierazten zuen zorrotz (Maria de Medici,Lermako Dukea,...) baina pertsonaien boterea eta handitasuna garbi azalduz. Pintura ofizial honek grabatu eta kopien bidez zabalkunde harrigarria ezagutu zuen.

Paisaia zehaztasunez irudikatzen du Rubens-ek.


Van Dyck ( 1599-1641).

Rubensen laguntzailea eta gorteko pintorea izan zen Ingalaterran. Bere maisu baino dotoreagoa zen, baina ez hain dinamikoa; erretratu mota berria sortu zuen, Ingalaterrako Karlos I.arena delarik horren adibide. Bere erretratuetan akatsak disimulatu eta pertsonaiak edertu egiten zituen, ondorengo bi mendeetan Ingalaterran iraun zuen erretratu-eredua sortuz, bi mende gehiagoz erretratugile ingelesak inspiratuz.

Ingalaterrako Karlos I.A erregearen erretratuan, dotoreziaz, Van Dyckek bigarren mailako elementu informalagoak sartuz orekatu zuen erretratatuaren handitasuna, horrela erretratatuaren eta txiroaren arteko desberdintasunak azpimarratu zituen.


C.- ESKOLA HOLANDARRA


Espainiarekiko independentzia politikoak eta protestantismoak baldintzatu zuten XVII. Mendeko artea. Burgesiak eta merkataritza-ekonomiak balore ezberdinak sorrarazi zituzten: goraipamen-sentimendu katolikoaren eta handitasunaren aurrean, Holandan estetika intimista nagusitu zen. Burgesen gustuko generoak garatu ziren:
paisaiak,
festak, etxeko eguneroko bizimoduaren irudikapenak, objektuenak zein zereginakedota taldeen eta gizabanakoen erretratuak. Burgesen artean bilduma zaletasuna sortu zenez, artelan merkantzia bilakatu zen.

Holandan ere pintura izan zen arterik nagusiena. Enkarguetatik bizitzen ohituta, pintoreek merkatuaren legeekin, salmentarekin aurrez aurre topo egin zuten. Horrek gai konkretuetan espezializatzea ekarri zuen, azkar pintatzeko teknikaren garapena, gai berriak aurkitzea eta aztertzea. Caravaggioren lanak aztertzen aritutako pintore holandarrek ekarri zuten naturalismo eragina.

Artista garrantzitsuenak izan ziren:

  • Frans Hals.

  • Rembrandt.

  • Vermeer de Delft.


Frans Hals (1585-1666).

Seguru aski, erretratugilerik gorena izan zen. Pintzelada arin eta indar handikoekin taldeak (Korporazio-erretratuak) pintatu zituen, xehetasun indibiduala eta konposizio orokor zaindua konbinatzen jakin zuen.

Gizabanako herrikoiak ere erretratatu zituen, tabernetako pertsonaiak, esaterako.

Pertsonaia hauek kezka moralik gabe irudikatu zituen. Tabernako pintorea deitua izan zen.

Obrak: - “Harlemgo Ospitaleko erregenteak”. Korporazio-erretratua. Bera hasi zen erretratu-mota horiek egiten, Holandan hain eragin handiko izango zen generoa.

  • Zurrutero alaia” (tabernako pertsonaiaren bat).


Rembrandt (1606-1669).

Pintore, grabatzaile eta marrazkilari bikaina izan zen. Lortu zuen pintura barroko nederlandarra unerik gorenera eramatea.

Velazquez bezala, artearen historian egon den jeinuetako bat izan zen.

Bere pintatzeko estiloa tenebrismoan oinarritzen da, baina, argi eta itzalen arteko kontrastearen muga zehatzaren ordez, ertz difuminatuagoak egingo ditu.

Rembrandt-en obran argia da gauza guztiak marrazten zituena; argia zen koadroaren sakonera adierazten zuena. Argiaera antinaturalean erabili zuen eta bere pintura-lanetan objektuetatik edo pertsonaiengandik beraiengandik sortzen da argia.

Argiaren tratamenduaren bidez barnetasun sakona eman zien bere lanei.

Genero guztiak pintatu zuen. Erretratuak eta batez ere autorretratuak, Itun Zaharreko eszenak, paisaiak, bodegoiak, mitologi gaiak,.

Erretratuari dagokionez, Rembrandt-ek erretratu konbentzionalarekin apurtu egin zuen bere obra den Gaueko erronda ikusten dugun bezala. Bertan, Erretratatuak ez daude kokatuta bere hierarkiaren arabera, baizik eta pintorearen interes platikoaren arabera. Erretratuak ez daude kokatuta erretratu tradizionaletan moduan, baizik eta konpainiaren zeregin arrunt batean, martxan jartzen den momentuan, “erronda” egiteko prest eta itxurazko desordenan.

Renbrandt-en pintura ez da jadanik teatralitaterik azaltzen, bere estiloak ere  aro modernoagoak dakarzkigu burura.

Obrak:   

             “Gabeko erronda

       “Anatomia ikasgaia

       “Oihaldunen sindikoak” besteak beste.

Vermeer de Delft (1632-1675).

Bere koadroetan elementurik inportanteenak: kolorea (bere lanetan horia eta urdina nagusitzen dira), argia eta burgesen barne-espazioak dira. Gai erlijioso gutxi.

Giro intimistak pintatu zituen, etxe burgesetako artistarik garrantzitsuena. Konposizio soiletan irudikatu zituen pertsonak, bere eguneroko lanetan, kanpoko argiaren modulazio xumearekin lortutako giro atsegin eta lasaia irudikatzen zuen. Normalean eskuinaldeko leihotik sartzen da argia, argi xumea ia poetikoa, espazioa definitzen duena eta koloreen tonalitatea aldatzen duena Eguneroko bizitzaren objektuak: aulkiak, mahaiak, oihalak, pitxerrak...,aurpegiak tratatzendituen bezalako interesarekin errepresentaturik daude. Paisaia ederrak ere pintatu zituen baina genero honetan M. Hobbema eta Ruysdale nabarmentzen dira.

Obrak:

     - Pintorea bere tailerrean

  • Emakumea eskutitza irakurtzen

  • Delft-eko paisaia

  • Esne- saltzailea


Entradas relacionadas: