Barne zentzumenak

Enviado por Programa Chuletas y clasificado en Psicología y Sociología

Escrito el en vasco con un tamaño de 11,69 KB

 

SENTSAZIOA:Elaboratu edo interpretatu aurretik, zentzumenen bidez zerbait detektatzea.Gizakiak kanpo zentzumenak eta barne zentzumenak ditu.Gaur egun ohiko 5 zentzumenak(usaimena,dastamena,ukimena,entzumena,eta ikusmena) baino geihago daudela badakigu; beroa,hotza edo mina azalean ditugun errezeptore batzuen bidez hautematen dugu.
Barne zentzumenen bidez,adibidez nekea,gosea edo egarria.

ESTIMULUA:
Zentzumen organoak kitzikatzen dituen energia fisikoa da.ADB;begiak ikus dezaken argia.Fisikoak,kimikoak,mekanikoak...Organismoan erreakzio funtzionalak sortzeko gai dira, adibidez egarria sentiarazten duten erreakzio kimikoak.

PERTZEPZIOA:Informazioa zentzumenetatik jaso eta sentsazioak antolatu eta zentzua ematen diogun prozesu eraikitzailea da.Pertzepzioaren prozesuetan zerebroak informazioa jaso eta deskodetu egin behar du eta, ondoren, informazio horri esanahia eman behar dio, landu eta gorde ahal izateko.Horretarako hiru alderdi hartu behar ditugu kontuan:1-Informazioa jasotzeko era2.Informazioaren hainbat alderdi elkartzeko era,alderdiok adierazten dutena zehaztu ahal izateko.3Aipatutako hori guztiori zein eratan elkartzen dugun,aurretik jasotako ezagutzekin batera ulergarria izan dadin.

Pertzepzioa ez da soilik aurrean daukguna gure zentzumenen bidez antzematea,prozesu honetan gure asmoek,beldurrek,oroitzapenek...Baldintztzen dute


Zentzumenetara iristen diren estimulu guztiak ez dira sentsazioak eragiteko gai.Adibidez, gizakion begiek ikusmenaren eremuaren zati txiki bat baino ez dute atzematen; animalia batzuk gizakiok atzemateko gai ez garen soinu baxuak eta usainaren zenbait ezaugarri atzemateko gai dira. Beraz, estimulu bat atzeman ahal izateko, estimulu horrek neurri zehatz batzuen artean egon behar du.Psiokofisika,estimuluen neurriak aztertzen dituen psikologiaren alorra da.Psikofisikak neurriok nolakoak diren adierazteko erabili ohi duen kontzeptua hurrengoa da:Gutxieneko atalase absolutua: Hartzaileak sentsazioa jaso ahal izateko estimuluak behar duen gutxieneko neurria adierazten du. Esate baterako, norbaiten eskuan paper orriak banan-banan jarriz gero, pertsona horrek ez du lehenbiziko orriaren pisua sentituko. Baina orriak ipintzen jarraituz gero, pisua sentitzen hasiko den momentua iritsiko da. Pisua sentitzen hasten den momentu horixe da pisuaren sentsazioaren gutxieneko atalasea.Gizakietan 20hzGehienezko atalase absolutua: Hartzaileak atzeman dezakeen estimuluaren gehienezko neurria adierazten du. Adibidez, gure belarria ez da gai maila zehatz batetik gorako (gehienezko atalasetik gorako) zaratarik entzuteko.20.000hz gizakietanAtalase bereizgarria: antzeko estimuluak bereizteko gai garen unea adierazten duen atalasea.


PERTZEPZIO MOTAK:Pertzepzioa burutzeko, kanpoko hautemateko objektu bat behar da.Obketu horren arabera hiru pertzepzio bereiz ditzakegu:1-Pertzepzio erreala:boligrafo bat antzematea.2-Pertzepzio pertsonala:pertsona bat hautematea,bere ezaugarri fisikoez gain,ezaugarri psikologikoez jabetzea da.3-Pertzepzio soziala: zenbait kolektibo hautemateko era da, beste arraza batekoak,inmigranteak…

PERTZEPZIOAREN OSAGARRIAK:


Zentzumenen prozesuak:Gizakiok zentzumenen bidez jkasotzen dugu informazioa.Bost zenztumen ditugu kanpoko informazioa jasotzeko.Baina badauzkagu organismo barruko informazioa jasotzen duten beste zentzumen batzuk ere(interioerezeptoreak) eta propiozeptoreak,mugimenmdua sentiarazten digutenak.Prozesu simbolikoa: Pertzepzioa burutzean, hautemandako gauza bakoitza kontzeptu jakin batekin lotzen dugu. Adibidez txakur bat ikustean, txakur horren ezaugarri jakin batzuk (kolorea,tamaina.)bereizteko gaitasunaz aparte, “txakurra dela hjautematen dugu.Guk lotutako txakur kontzeptua zentzumenek ematen diguten informazioa gainditzen duten ezaugarriekin lotzen duguAfektuzko prozesua:
Munduarekin dauzkagun harremanak ulertzeko,ezin dugu gure izaera ahaztu,ezta gauzekin dugun aurretiko esperientzia ere. Txakur bat hautematean, sentsazioa atsegina edo desatsegina izan daiteke, lehenago izandako esperientzien arabera.



PERTZEPZIOAREN PRINTZIPIOAK ETA LEGEAK:


Pertzepzio legeak gestalt eskolak ezarri zituen: LEGE OROKORRAK.Objektuak osotasun antolatuak bezala hautematen ditugu.Formek ahalik eta modu osoan, simetrikoan eta errazen aurkezten zaizkigu.Honela, energi guxiago kontsumitzen dugu.Formak ulertzeko irudi edo hondo bezala ezarri behar ditugu.LEGE PARTIKULARRAKHurbiltasunaren legea.Hurbil kokatzen diren irudiak eta elementuak unitate bakar bat bezala ikusten dugu.Anztekotasunaren legea.Antzeko elementuek elkartzeko eta beste batzuetatik bereizteko joera dute.Itxieraren legea.Osatu gabeko edo forma irekiak irudimenarekin osatzeko joera dugu.Simetriaren legeaBi ertz simetrikok mugatutako espazioak irudi koherentea bezala hautemateko joera dugu.Horretaz aparte; Pertzepzioaren konstantziari esker, gure zerebroa gai da kolore bat egonkor hautemateko,objektua urruntzen joan arren objektu horren tamaina bereizten jarraitzeko,etab..Ixurazko mugimendua: geldirik dauden bi ikusmen estimulu edo gehiago abiadura jakin batean eta elkarren atzetik ikusiz gero, mugimendu erreala balitz bezala hautematen dugu.


Pertzepzioaren nahasteak:Sasipertzepzioa egiazkoak ez diren gauzak edo errealitatean ez diren moduan hautematean datza. Garrantzitsuenak ondorengoak dira:Haluzinazioak:Objekturik gabeko pertzepzioa da, hau da, existitzen ez diren gauzak hautematea. Arazo hau dutenek ez dituzte bereizten fikzioa eta errealitatea; ezin dituzte eragotzi eta euren bizitzaren parte garrantzitsu bihurtzen dira.Haluzinosiak: Aurrekoaren antzekoa, baina hau jasaten duten pertsonak konturatu egiten dira hautematen dutena faltsua dela, zerbait anormala gertatzen ari dela.Ilusioak:Pertzepzio faltsu batek objektua deformatuta erakusten digu.

Pertzepzioan eragina duten faktoreak:Estimuluen eta zentzumenen ezaugarriak: Pertzepzioa aztertzeko orduan,psikologoek bi jarrera izan ohi dute:-Jatorrizkoa defendatzen dutenentzat,faktore genetikoak dira pertzepzioan ergaina duten bakarrak.-Enpiristentzat, hautemate-jardueran,ikastea oinarrizkoa da.Pertzepzio egoerak eta hartzailearen ezaugarriak: Hautematen dugun guztia pertzepzio egoeraren eraginpean dago. Pertsonen pertzepzio egoeran eragina duten faktoreak ondorengoak dira:Motibazioa  eragin zuzena du pertzepzioan.Adb;gose eta egarri ziren pertsonek janari eta edarien irudiak beste edozein irudi baino distiratsuago hautematen zituzten.Jan eta edan ondoren, distiraren pertzepzioa behera egin zuen.Aginduak aurretik ematen diren aginduak eragina izan dezakete.Ingurua eragin handia du hautematean.Estimulu bat ohikoa ez den inguru batean agertzen bada, zailagoa izaten da atzematea.Aurreikuspena Hauteman behar duguna aurretik badakigu, azkarrago hautemango dugu.Faktore kulturalak.Herri bakoitzaren ohiturek eta sinesmenek eragin handia dute hautemateko orduan.Emozioa hitzak kontzientziara iritsi orduko ezagutu daiteke.Aurretiko esperientzia aurretik bizi izan duguna eragina du.Bakoitzaren berezitasunak: Pertsonaren ezaugarriak,izaerak eta bere gizarte taldearen eraginak asko mugatzen dute pertsona horren pertzepzioa.

Entradas relacionadas: