Barailezurra
Enviado por Chuletator online y clasificado en Biología
Escrito el en vasco con un tamaño de 5,9 KB
Antropogenesiaren prozesuak:
“Antropogenesia” esaten diogu gure arbasoetatik hasi eta gaur egungo giza espeziea eratzeko bidean egin diren prozesu eta etapen multzoari.4,5-7 milioi urte ingurukoa izan da bidea.
Bi motatakoak bereizten ditugu:
HOMINIZAZIOA
Eboluzionismoaren garapena:
Charles Darwin:
Darwinek dio, aitzitik, gutxien egokituta daudenen artean, desagertzeko joera gailenduko da. Hortaz, inguruko zailtasunei aurre egiteko gai direnek, gehien egokitu direnek, azken finean, geneak transmitituko dizkie ondorengoei. Prozesu horri “espezieen hautespen naturala” esaten zion. Izaki bizidunen aniztasuna esplikatzen da inguruneri egokitzeko prozesuaren bidez, bizirik irauteko, eta ez aldez aurretik ezarrietako plan baten bidez, espezieak bereiztea helburu hartuta.
Gregor Mendel:
(XIX.Mendean) Drarwinen teoria ez zituen gutiz esplikatzen filogenesiaren prozesuak: aldaketa organikoak belaunaldi batetik bestera nola transmititzen ziren argitzea falta zitzaion. Mendelek, herentzia genetikoaren mekanismoak azaltzeko lehen urratsa egin zuen, izaki bizidunek transmiti ditzaketela zenbait ezaugarri (genotipo), baita beraiek agerian ez badituzte era (fenotipo).
Tomas H. Morgan:
(XIX.Mendearen bukaeran-XX.Mendearen hasieran) genetika modernoaren sortzailetzat hartzen da. DNA molekularen egitura aurkitu ostean, diziplina berri bat sortu zen: “eboluzio molekularra”. Horrenbestez, ulertzen da nola gertzen diren aldakuntza hereditarioak, “mutazio genetikoak” esate zaion prozesuaren arabera. Mutazio bat gene baten aldaketa da.
Gizakien alderdi fisiko eta biologikoak eta gorputzari dagokionak (eboluzio prozesua):
Gure arbasoek Saharaz hegoaldeko Afrikan gertatutako klimaaldaketa pairetu zuten.
- Bi oinetan ibiltzea (Bidedimoa/bipedoak): hominidoak zutik jartzean, garratzi handiko aldaketak sortu ziren haien hezurduran; aldakako eta besaburutako artikulazioetan eta baita ere bizkar-hezurraren forman. Burezurraen osaeran eragin zuten, bai eta garunaren garapenean ere.
- Eskuak libre geratzea: Oinez ibiltzeko eskuen premiarik ez zutenez, harrezkero beste erabilera batzuetara bidertatu, eta oso tresna baliotsu gisa erabili dira. Erpurua gainerako hatzen bestaldean egoteak moldakortasun handia eman dio giza eskuari, aldi berean, garuna are eta gehiago garatzea eragin du. Objetuei heltzeko gaitasuna garatzen da.
- Barailezurra libre geratzea: Zutik eta eskuak libre, barailezurrak ez zituen jada lan gogorrak egin behar. Horrek hainbat ondorio izan zituen: ahoa, faringea eta laringea aldatu ziren, eta aldaketa horiek anatomiaren aldetik sendotu zuen gizakien arteko ahozko hizkuntza konplexuaren agerpena eta garapena. Aldi berean elikaduran garrantzi handiko aldaketak gertatu ziren: elikagaiak jan aurretik prestatzen hasi ziren; hau da, sukaldaritzaren lehen urratsak egin ziren.
- Heldu gabe jaiotzea (“gazteagotzea”): Gizakiak babes eta zaintza gehiago behar ditu beste edozein animali baino. Jaioberria bizi ahal izateko, norbaitek zaindu behar du; espeziearen gizartekoitasunaren menpe dago.
- Babeza.
- Plastikotasuna=moldagarriagoak: egoera berriei aurre egiteko gaitasun handiagoa du gainerako hominidoek baino.
- “Zerebralizazioa”: Garunaren garapena, garuna handitzen joan da (1,7kg). Gaur egun, zientzialariek hiru azpisistema zerebral bereizten dituzte gizakietan. Elkarren artean koordinatuta dauden hiru garunen antzera funtzionatzen dute eta garun horietako bakoitza desberdina da.