Banaketa ekonomia
Enviado por Chuletator online y clasificado en Economía
Escrito el en vasco con un tamaño de 4,37 KB
Tweet |
Krisiaren eragina handitzeko faktoreak (Galbraith):
. Errentaren banaketa txarra
. Ordainketa balantzaren zalantzazko egoera
. Banka sistemaren ahulezia eta kontrol eza.
. Enpresa kapitalisten antolaketa desegokia
. Zientzia ekonomikoaren ezagutza maila kaxkarra
Krisia Burtsatik banku, industria, nekazaritza eta merkataritza zabaltzen da eta langabeziak gora egiten du.
AEBetatik krisia mundu osora zabaltzen da, gehiago ekonomia amerikarrarekin han-eman handiago duten herrialdeetara. Bi bitartekoren bidez zabaltzen da: nazioarteko merkataritza eta nazioarteko finantzak.
Krisia, kapitalismoko momentuko krisia izan behanean sakonagoa eta zabalagoa bezala agertzen da: kapitalismo liberalaren krisia da. Horregatik: Ohiko irtenbideek ez dute balio, politika deflazionistek
eta protekzionismo ekonomikoak frakasatzen dute.
Krisiari aurre egiteko bi forma nagusi aztertu ditugu: New Deal eta eredu ekonomiko nazia.
Eredu ekonomiko nazia:
1933tik aurrera (Hitler agintean). Hartzen diren neurriak kontrol ekonomiko handiagoan, sistema
autarkikoan eta estatuaren parte-hartze nabarmenean oinarritzen dira.
- Kanpo merkataritza kontrolatu
- Inflazioaren mamua ekiditeko MEFO efektuak
- Ekonomia zirkuitu ekonomiko itxian (autarkia) oinan-itu: Estatuaren inbertsioa - jarduera ekonomikoa berpiztu eta lanpostuak sortu - irabazi tasak gehitu, baina kontsumoa kontrolatu -
ondorioz aurrezki tasa handitu - eta diru fondo horiek Reichsbank-era itzultzen dira.