Balkanetako gerra

Enviado por Chuletator online y clasificado en Historia

Escrito el en vasco con un tamaño de 6,51 KB

 
  1. Zertan zetzan XIX. Mendeko Ekialdeko Auziak?

Ekialdeko Auzia deritzo Balkanetako penintsulan XIX. Mendean gertatutako liskarren multzoari; liskar haien ondorioz, Europan izandako jabetzak galdu zituzten otomandarrek.

Otomandar Inperioak eta Balkanetako herriek —askotariko etnia, kultura eta erlijioak, sentimendu nazional sendokoak— parte hartu zuten liskar haietan, Balkanetan interesak zituzten Hainbat nazio biltzen zituen Europako potentzia handiez gainera:

  • Errusiak: Itsasarteak kontrolatu nahi zituen, Mediterraneora irteera izateko

  • Austriak eragin handiagoa izan nahi zuen

  • Erresuma Batua beldur zen ordura arte
    Mediterraneoan izandako nagusitaduna galaraziko ote zioten Errusiak eta Austriak.

  • Zergatik egin zen Berlingo Biltzarra? Zer adostu zen? Errusiak Balkanetan lortutako nagusitasunak larritu egin zuen Erresuma Batua, Mediterraneoan zuen hegemonia galtzeko beldur baitzen; orobat larritu ziren Austria Hungaria, eta Alemania, Europan ezarritako ordena aldatuko zen beldur baitzen.Hori dela-eta, Bismackek potentzia handik elkartu zituen Berlingo Biltzarrean (1878). Alemaniaren bitartekaritzari esker, errusiarren eta Austria-Hungariaren arteko oreka zailari eutsi ahal izan zitzaion, eta Otomandar Inperioak Balkanetan jarraitu zuen. Sarajevoko hilketa azaldu1914ko ekainaren 28an, Austria-Hungariako erregegai Frantzisko Fernando artxidukea hil zuten Sarajevon, Bosniako hiriburuan. Esku Beltza deituriko talde terrorista eta separatista bateko kide batek. Austria-Hungariaren  barnean zegoen Bosnia-Herzegovina, baina bertako Herritar askok Serbia Handiarekin batera egoaldeko eslaviarren estatu bateratua sortzea zuten Helburu.Austria-Hungariak Serbiari leporatu zion hilketaren erantzukizuna, eta ultimatuma* bidali zion; Serbiak ultimatum hari uztailaren 25eko arratsaldeko bostetarako erantzun ezean, gerra hasiko zen. Gilen II.A kaiserrak baldintzarik gabeko babesa adierazi zion Austriako enperadore Frantzisko Josef I.Ari. Serbiak ez zuen onartu Austria-Hungariak ultimatumean eskatu bezala austriar ikertzaileak bere herrian sartzea, eta uztailaren 28an gerra deklaratu zion Austria-Hungariak. Biharamunean, tsarrak bere gudarosteak mobilizatu zituen, eta, hurrengo egunean, gudarostea mobilizatzeari uzten ez bazion gerra hasteko mehatxua egin zion Alemaniak Errusiari.1914ko abuztuaren 1aren eta 13aren artean, hainbat gerra deklarazio gertatu ziren, aliantzek bultzatuta. Horrela hasi zen XX. Mendeko lehen gatazka handia.Estatu Batuak: Sezesio gerraren aurrekariak eta garapenaAbraham Lincoln presidenteak esklabotasuna abolitu zuen (1860), eta, neurri hura zela-eta, sezesionismoaren aldeko apustua egin zuten hegoaldeko estatuek, beraientzat funtsezkoa baitzen esklaboen eskulana beren lursail handiak lantzeko. Konfederatuek, hegoaldekoek, Ameriketako Estatu Konfederatuak sortu zituzten, eta beren independentzia aldarrikatu zuten. Erabaki hark gerra zibila eragin zuen: Sezsio Gerra (1861-1865). Batasunaren aldekoak nagusitu ziren (yankee edo federalak) konfederatuei. Esklabotsauna abolitu zen baina ez zen eskubide zibiletan berdintasunik lortu XX. Mendearen erdialdera arte.Espainiaren kontrako gerran (1898) potentzia handi gisa agertu ziren Estatu Batuak, baina Lehen Mundu Gerra hasi arte ez zuten Europako politikan esku hartu. Azaldu Inpresionismo mugimendu artistikoa eta Chicagoko eskola Frantziako Hirugarren Errepublikaren hasieran, krisian sartu ziren balio tradizionalak, eta, horiekin batera, arte akademikoa. Joera berri hark ezaugarri nagusi hauek zituen: argia eta kolorea lantzeko modu berri bat, pintzelkada askea, kalean margotzeko zaletasuna eta une errepikaezinak islatzeko desira. Edouard Manet izan zen aitzindari eta Claude Monet izan zen egile garrantzitsuenetako bat.XIX. Mendearen bigarren erdian, izugarrizko bultzada izan zuen arkitekturak Estatu Batuetan. Chicagoko hiriaren berreraikuntza izan zen bultzada haren abiapuntua. 1871n sute batek suntsitu zuen Chicago, eta, hiria berreraikitzeko, material berriak —burdina eta hormigoi armatua— erabili zituzten egurraren ordez, sutea gertatuz gero eraikinek kalterik ez izateko ez ezik, aukera ematen zutelako eraikin altuak eraikitzeko eta orube gutxiago erabiltzeko (garai hartan oso garesti baitzegoen lurra). Horrela egin zituzten lehen etxe orratzak, Chicagon eta beste hainbat hiritan.


Entradas relacionadas: