Balio erantsiaren gaineko zerga

Enviado por Chuletator online y clasificado en Otras materias

Escrito el en vasco con un tamaño de 5,8 KB

 

8.6 Balorazioa


17 artikulua eta 18 artikuluetan arautzen da. Bereziki 17 artikuluan Arautzen da.

17.2 artikulua à interesatuek foru arau honen 31 artikuluaren Arabera, aurkeztera behartuta daude aitorpenean, adierazi behar dute, ze balio Erreal ematen dioten zergapetutako ondarearen gehikuntzan sartzen den ondasun Eta eskubide bakoitzari.

Egiaztatutako balioa lehenetsiko da interesatuei aitortukoaren aldean, Baita ere, azken hori handiagoa denean ere.

17.3 artikulua à egiaztapenetik lortutak balio berria, aplikatuko Zaie eskualdatutako ondasun eta eskubideei aerastasunaren eta fortuna handien Gainerako zergaren ondorioetarako.

17.4 artikulua à egiaztapenetik ateratako balioa aitortutakoa Baino handiagoa denean, likidatu beharreko kuotari ez zaio zehapenik jarriko Baldin eta aitorpena egitean subjektu pasiboa aberastasunaren eta fortuna Handien gaineko zergan ezarritako balorazio erregelak bete baldin baditu.

Oinarri zergagarria osatzen duten gauzak baloratzeko, ez dago arau Berezirik, kasu batzuk izan ezik. Adibidez: usufruktua, logikoena izango da, Ondarearen gaineko zergaren balioa kontutan hartzea, baina, legegileak aukera Hau baztertzen du lege horretan gehitzen diren balioak eta balio errealak Ezberdinak baitira.

Komenigarria da zergadunak aitorpena egiterakoan ondarearen gaineko zergan Bildutako irizpideak erabiltzea, honela baztertzen baitu, gero egiaztapena egin Ondoren zehapenak aplikatzea. Balio hauek administrazioak berrikusi ahal ditu, Balioen egiaztapenaren bidez.

18 artikulua: Foru Aldundiak eskualdatu den edozein ondasun edo eskubide Beretzat eskuratzeko eskubidea izango du, noiz izango du? Haien balio frogatua Aitortutakoaren balioa ehuneko ehunean gailentzen duenean. Eskubide hau, zerga Likidazioaren irmotasun datatik, hurrengo sei hilabeteen barruan bakarrik Erabili ahal da.

Foru Aldundiak, eskuratzeko eskubidea egikaritzen badu eta delako ondasun Eta eskubideak jabetu aurreko 2 .Zenbakiak aitortzen duen aitorpenean balio Erreal gisa, hari  esleitutako zenbatekoa Ordainduko zaio interesatuari .

Baldin eta interesatua ondasun edo eskubideak  eskuratzeagatik oinordetza eta dohaintzan Gaineko zergagatik zenbatekoaren bat sartu izan balu eta haien gainean foru aldundiak artikulu honetan aitortutako eskubidea erabili izan balu Interesatuari ordaindutako zenbatekoaren gaineko soberakinari dagokion zerga Zatia itzuliko zaio.

Estatuko araudian, lehen izaten zen, tradiziozko arau bat, nahiz eta Praktikan gutxi erabili izan. Administrazioak bazuen eskualdatutako gauza Eskuratzeko eskubidea ordainduz subjektu pasiboak aitortutako balioa, kasu Zehatz honetan egiaztatu zen balioa gailentzen bazuen aitortutako balioa % 50ean.

Arau 1998 urtean indargabetu zen, Gipuzkoako arauak 18 artikuluan, mantendu Egin du foru aldundiak eskuratzeko duen eskubidea. Baina diferentzia igoz %100-era.

8.7 Obligazio formalak:


31,32,33 artikuluetan arautzen dira. 6    Puntutan sistematizatu.

·Subjektu Pasiboa, zerga aitorpena egiteko obligazioa du.

·Epaileek Hilabetero, foru aldundiari eman behar diote informazioa, epai irmo baten Ondoren ondare gehikuntza bat izan dela zerga honekin kargatua.

·Erregistro Zibileko arduradunek foru aldundiei, hileko lehendabiziko 15aldian, aurreko Hilabetean hildakoen zerrenda eman behar diote eta euren helbidea.

·Notarioek, Euren eginkizunetan aritzean parte hartu duten egintzei buruz foru aldundiak Eskatzen dizkien datuak ematera behartuta daude. Gainera, hiru hilabetero, Egindako dokumentuen aurkibidea eman behar dio egintzak edo kontratuak Suposatzen badu ondarezko gehikuntza bat zerga honekin kargatua edo zergapetua.

·Epaile Finantz bitartekari elkarte, fundazio, sozietate, funtzionario, partikuluar edo Bestelako edozein erakunde eta pribatuek ez dute erabakiko ondasunak titularrez Beste pertsonei ematea, alde aurretik zergaren ordainketa edo salbuespena Egiaztatzen ez bada. Non eta foru aldundiak horretarako baimena ematen ez badu.

·Aseguru Erakundeek, ezin dute pertsona baten, biziaren gainean hitzartutakoaren Likidazio eta ordainketa burutu aldez aurretik, zergaren ordainketa edo Salbuespena justifikatu ez bada.

Ez aurkeztearen eraginak (33 artikulua):


Izaera orokorrez, oinordetza eta dohaintzen gaineko zergari lotutako Egintzak edo kontratuak dauzkaten agiriak ez dira onartuko ezta ere eraginik Sortuko bulego edo erregistro publikoetan agiriak organo eskudunen aurrean Likidaziorako aukeztu dela frogatzen ez bada.

Entradas relacionadas: