Bake armatua

Enviado por Chuletator online y clasificado en Historia

Escrito el en vasco con un tamaño de 8,32 KB

 

LEHEN MUNDU GERRARREN JATORRIA


Alemania bateratu ondoren nazioarteko politikaren gidari bihurtu zen. Bismarckek aliantza-sistema bat sortu zuen Alemania, Austria eta Errusiaren artean, eta geroago, Italia ere. Helburuak: Frantzia bakartzea eta Balkanetako orekari eustea. 1890ean Bismarck kargutik kendu zuten eta nazioarteko harremanetan beste aldi bat hasi zen: Bake armatua (1890-1914). Garai honetan Europako potentziak aurkako bi bloke militarretan berezi ziren: Aliantza Hirukoitza (Alemania, Austria, Italia) eta Entente Hirukoitza (Frantzia, Errusia, Britainia Handia). Balkanetako arazoak zirela eta, Errusiak Alemaniarekin zuen aliantza utzi zuen. Elkarrekiko beldurrak armamentu norgehiagoka eragin zuen.1914ko ekainaren 28an, Austria-Hungariako Inperioko tronuaren oinordekoak, Frantzisko Fernando artxidukeak, bisita ofiziala egin zuen Sarajevora, austriarrek Bosnian subiranotasuna zutela erakusteko. Serbiar terrorista batek hil zuen atentatu batean. Hiltzailea Gavrilo Prinzip nazionalista serbiarra (helburua: Bosnia Serbiara  anexionatzea).Abuztuak 1ean Alemaniak gerra deklaratu zion Errusiari eta 3an Frantziari. Britainia Handia 4an Alemaniari gerra deklaratuko dio.

LEHEN MUNDU GERRA


Mugimenduen gerra (1914ko abuztua): Alemaniaren plana: Frantzia azkar garaitzea eta gero Errusia erasotzea. Schlieffen Plana:Frantzian ezusteko erasoaldi handi bat egitea Belgika zeharkatuz. Marneko guduan alemaniarrak geldiarazi zituzten, Paristik km gutxira. Errusiak presazko erasoaldi bat egin zuen Alemaniaren aurka eta alemaniarrek errusiarrak garaitu zituzten Tannenbergen eta Masuriako aintziretan.Posizioen gerra (1914-17): Alemaniarrek fronteak hausteko ahalegina egin zuten Verdungo guduan (1916ko otsaila) eta britainiarrek Sommeko guduan (1916ko uztail).

1917ko krisia

Errusian iraultza izan zen, gobernu komunista ezarri zuten tsarra tronutik kendu eta gero. Errusiak Brest-Litovskeko Ituna sinatu ondoren (1918) Alemaniari lurralde asko eman zizkion. 1915ean alemaniarrek Lusitania transatlantikoa hondoratu eta gero AEBak gerran sartu ziren.

1918ko erasoaldia eta gerraren amaiera

1918ko azaroan amaitu zen gerra.

Entradas relacionadas: