Axularren mendea

Enviado por Chuletator online y clasificado en Lengua y literatura

Escrito el en vasco con un tamaño de 8,06 KB

 


MAISULAN BAT: AXULARREN “GERO”


Hizkuntza eta herri guztietan izaten dira maisulanak deitzen diren horietakoak.  Eredu eta ispilutzat hartzen direnak, alegia.

Zer behar du liburu batek maisulantzat hartua izan dadin? VILLASANTEK bost baldintza azpimarratzen ditu:
aspalditasuna
, originaltasuna,mami baliotsua izatea, forma eder batean azaldua izatea eta hizkuntza aldetik ere eredu izatea
.


- 5.1.- ASPALDITASUNA: Ia lau mende pasa direlarik, mendez mende eta idazlez idazle aipatu eta goraipatu dugu Axularren “GERO”. Denborak ematen duen perspektibak garbiago erakusten du zein den lan ona. Sarako Joannes  Etxeberrik, Larramendik, Añibarrok, Azkuek, Villasantek … ez dute laudorioa baizik “GERO” epaitzerakoan.


- 5.2.- ORIJINALTASUNA: Beste idazleren bati kopiatua baldin bada, ez dago orijinaltasunik. Hizkuntza guztietan ditugu beste hizkuntzatatik itzulitako liburuak. Biblia dugu, adibidez, horietako bat. Horregatik, itzulpenak, beharrezko badira ere, ezin ditugu inoiz hizkuntza bateko maisulantzat hartu. Maisulan batek, herri eta hizkuntza bateko fruitu jatorra behar du izan; hizkuntza horretan pentsatua, bai mamiz eta baita azalez ere.

“GERO” liburuaren orijinaltasunaz bere dudak eta susmoak agertu zituzten bai HUMBOLDT eta bai SCHUCHARDT-ek ere. “GERO” zitaz josirik dago goitik behera. Antzinako autoreak, nahiz jentilak nahiz kristauak, ia etengabe aipatzen dira, eta horietatik hartu ohi ditu egileak komeni zaizkion adibideak, istorioak … Aipu edo zita horiek, dena den, Axularren jakinduria edo erudizio handia frogatu besterik ez dute egiten. Antzinakoen artean Seneca zitatzen du sarritan; bere garaikideen artean, Salamancan bere irakasle izan zen Zumel, Domingo de Soto, Ribadeneira …

JULIO DE URKIXOk erakutsi zuen zein izan zitekeen Axularren maisu, gidari eta iturri nagusietako bat: FRAY LUIS DE GRANADA idazle espainiarra. Fray Luis de Granadaren obrak izugarri zabaldu ziren Europa guztian eta Axularrek ere ezagutzen zituen, dudarik gabe. Axularren “GERO”, Fray luis de Granadaren “GUÍA DE PECADORES” liburuaren antzera taxutua dago, gaur egun frogatua dagoenez.

Bere liburua egiteko gaiak handik eta hemendik hartu zituen. Baina hori lehendik ere bagenekien, liburua goitik behera besteen zitez josia baitago. Gainera, liburuaren portadan garbi adierazten du hori egileak.


- 5.3.- MAMI BALIOTSUA behar du maisulan batek. Ezin uka baliotsua zenik Axularrek zekarren mezua. Gehiengoa sinesmen katolikoan hezia zen garai hartan, kristau ikasbidearen erdigunean kokatzen da liburuaren mamia. Bizitza Jaungoikoaganako bidea da, Jainkoa baita gure helmuga. Bide horretan nagikeriagatik, gauzak geroko uzteak nolako kaltea dakarkigun adierazten digu Axularrek. Mami baliotsua esatean, beti ere balioko duen gaia dela esan  nahi da. Badira “GERO”n, makina bat konparazio eta irudi herritik jasoak. Latinetik itzultzen dituen zitak ere, ez hitzez hitz, bere erara borobildurik, irakurleak erraz ulertzeko eran ematen dizkigu.


- 5.4.-  FORMA EDERREZ AZALDUA: Literatura ederraren aldetik, forma lirain, gatz eta piperduna izatea dagokio maisulan bati. Gehienek aitortzen diote liraintasun hori “GERO”ri. Handik eta hemendik jasotako zitak, bere erara moldatuta eskaintzen dizkigu Axularrek: ideia batetik bestera, perpaus batetik bestera, bortxakeriarik gabe, berez pasatzen delarik.


- 5.5.- HIZKUNTZA ONGI MENDERATZEA: Herriko hizkuntzan ere maisu izatea dagokio maisulan bati. “GERO” liburuaren hizkuntza bera da salataririk eta ezaugarririk hoberena liburu hau Euskal Herriko fruitu jatorra dela ohartzeko. Hitz jokoek, alusioek, errefrauek, ateraldiek, umore kolpeek … denek dute euskal kutsu goxoa. “GERO” esaldi labur, trinko eta sarkorrez josirik bezala dago. Esaldi horietatik asko eta asko herritik jasoak dira.

Bere garako gizon eta emakumeei zuzendua denez, garai hartako euskaldun mundua bizi-bizirik azaltzen zaigu bertan. Laboraria, artzaina, ehiztaria, arrantzalea eta marinela, tabernariak, zurginak eta arotzak … Ongi uler diezaioten, herriak ahotan darabiltzan esaera eta hitz jokoak erabil zale dugu Axular. Herritar xeheak ahalik eta ongien uler ziezaion eran idatzi zuen, baina beste euskalkietako berri ere bazuelarik, gehiengoak ulertzeko eran idazten ere saiatu zen, apropos sinonimo ugari pilatuz.


Gure “GERO” benetako maisulana da, beraz, bai azalez eta bai mamiz, betiereko balioa duen horietakoa, balio iraunkorra dutenetarikoa.



Entradas relacionadas: