Axularren esanahia

Enviado por Chuletator online y clasificado en Lengua y literatura

Escrito el en vasco con un tamaño de 4,65 KB

 

- 5.2.- LIBURUEN BALIOA :


- 5.2.1.- Hizkuntzari dagokionez : bere euskarak badu orotarik zerbait. Iparraldeko beste euskalkiak ere kontuan hartu ditu, baina  funtsean bere herriko (Arueko) hizkuntza erabili du.

Baina ez da hori dena. Ortografia aldetik ere nahasketa handia nabari da. Frantsesa, okzitaniera, euskara, latina eta seguru asko espainiera ere ezagutzen omen zituen eta guztien ortografiaren nahasketa izugarria egiten du. Horrez gain, obra hau inprimatu zuen moldizkinak, ez zekien euskararik eta hanka sartze ugari egin zituen.


- 5.2.2.- ONSA HILCECO BIDIAk 10 urtetako epea behar izan zuen elizak aprobatu baino lehen.

Kristau irakaspena zuzena dela diote;  Tartasen errealismo sutsuan aurkitu behar dira eragozpen horiek. Xehetasun handiz ematen ditu Tartasek bekatuzko bizitzaren adibideak.

Xabier Kintanak,  1975eko edizioaren sarreran dioenez, ulergarria da etsenplu horien gordintasuna, herriaren arreta lortu nahi baitzen nola edo hala.

XVI. Mendean, Trentoko Kontzilioaren ondoren, Elizak horrelako testuen kontra neurri gogorrak hartu zituen, arazo sakratuak arinkeriaz tratatuak izan ez zitezen.


- 5.2.3.- 
Literatura aldetik dituen balioak aipatzerakoan, azken urteotako iritziek piztu dute polemika. Axularren euskara landuarekin parekatuz, oso behe mailan ikusia izan da, 1970 urtera arte, Tartasen estiloa.

Ibon Sarasolak, ordea, Tartasen estiloaren balioaz ohartarazi zituen euskal literatur zaleak. Bere ustez, antologia batetarako moduko zatiak ere badaude Onsa hilceco bidia”n : txakur batek kosk egiten dion espainolarena. Zati honen estiloa, liburu osoarena bezala, komen nagusigoan datza , horri zor dio testuak modernotasun kutsua. Aipatutako zatian, teknika hau areagotuz, (paragrafo osoan ez dago puntu bakar bat), akzioari zeharo dagokion mugikortasun eta erritmo bizi bat lortzen da, garaiko literaturan ezezagun dena.

Kintanak dio,  Tartasek adieraziari eman ziola lehentasuna, eta ez adierazleari. Ondorioa, haren euskara trauskil eta grazia gabea dela, baina bai halaber berezko, natural eta elkarrizketakoa.

Eguzkitzak dio, benetako literatur obra lortu zuela, eta konparazioak, gaien erabiltzeko modua eta bizkortasuna dira haren literaturtasunaren zutabeak.

Ideiak burura datozkion bezala, elaborazio lanetan denbora pasatu gabe, paperean  jartzeko duen joera da literatur zaleek Tartasen estiloan goraipatzen dutena.


Entradas relacionadas: