Atenea nike tenplua

Enviado por Chuletator online y clasificado en Arte y Humanidades

Escrito el en vasco con un tamaño de 7,26 KB

 

GREZIAKO ARKITEKTURA:


Heleniarren espiritu sortzailearen ekarri handienetako bat da. Erabakigarria izan da mendebaldeko arkitektura historia osoan zehar. Greziarren iritziz, edertasuna eta ordena bat datoz. Harmonia, oreka eta aldeen arteko proportzioa gidatzen dituzten kontzeptuak. Presentzia argia du osagai bakoitzak. Aldeen ikuspegi partzialak helburu du osotasun batua, harmoniatsua eta koherentzia. Gizakiaren neurri edo eskalaren araberakora dago egokiturik forma eta funtzioa. Arkitrabe-estalki sistema bat bideratu zuen. Hiru arkitektura-orden desberdin egin zituzten:Doriarra(k.A.VII.Mendean) Joniarra (k.A.VII.Mendean)Korintoarra(aro klasikoa).

1-Orden doriarra:

Zurez eraikitzen zituzten lehenengo tenpluen eskema imitatzen du beti.Konposizio eta dekorazio-elementu bilakatu zituzten jatorrizko elementu funtzionalak. A)zutabeek ez dute oinarririk, enborrak ildodunak dira.B)bi osagai nagusi ditu, ekinoa eta abakoa.C)Entablamenduan, arkitrabe laua, frisoa,triglifoak eta metopak dira elementu nagusiak.

2-Orden joniarra:

Asia txikiko kolonia joniarretan sortu zen. Doniarrak baino estilo finagoa eta estilizatuagoa du. Enbor ildodunak kamusturik ageri ditu ertzak. Boluta edo kiribilduraz eratua da haren kapitela. Entablamenduaren arkitrabea zerrende horizontaletan banatzen zen eta erliebez  dekoraturik ageri ohi zuten batzuetan etenik ez zuen frisoa.

3-orden korintoarra:

Akonto hostoen itxurakoa zen estilo honen araberako kapitela.

ERAIKIN MOTAK:Tenpluak:Apaiz gutxi batzuk baizik ez ziren sartzen. Pronaus deitzen zitzaiona, atari moduko bat zen. Jainko estatua edo erreferentzia egokitzen zen naos deritzon gelan. Opiatodomosen jainkoarri egiten zitzaizkion eskaintzak. Harriz koloreztatzen zituzten arkitektura elementuak. Aro Arkaiko tenpluak (ordena doriarra): Apoloren tenplua, Delfosen. Heraren tenplua, Olinpian. Aro Klasikoko tenpluak(Ordena joniarra): Zeusen tenplua, Olimpian. Partenonena Atenasen. Atenea Nike. Erekteion, Atenas akropolian. Aro heleneistikoak(ordena korintoarra):Olimpeion Atenasen.Antzoki edo teatroak: Eremu bateko maldaz baliatu ohi ziren atontzeko. Orchestan Koruoren lekuan, gune zirkular batean zegoen. Eszena, antzezleen jokalekua zen. Epidauroko antzokia da garrantzitsuenetako bat. HIRIEN EGITURA: Hesituriko mendi baten inguruan hedatu ziren hiri asko(akropolis=goi hiriak). Agora,hiri erromatarreko foruaren antzeko funtzioa betetzen zuen publiko handi zabala da. Bilera publikoak eta merkataritza trukeok egiten ziren bertan. Aro klasikoan, irizpide aarrazionalagoak bideratu nahi izan ziren, kale-ordena ortogonalen araberako oinplanoen bitartez. Miletok, ondoren,egitura berri bat sortu zuen.ARTE GREZIARRA:Greziako gizartearen bilakaera: 1-Aro iluna:k.A. 1200-800. Doriarrek Grezia inbaditu zuten. Burdin Aroa zabaldu ondoren garai ilunak iritsi ziren.2-

Aro arkaikoa

K.A. 800-500. Politika sortu gabea zegoen. Estatu-hirien garapena. Koloniak sortu zituzten Mediterraneo osoan. K.A.VII.Mendean tirania sortu zen. Klase merkatarien interesen aldeko gobernu gisa. Aro klasikoko erregimen demokratikoetarako transizioa hasi zen.3-Aro Klasikoa:K.A.500-323. K.A. V.Mendean Atenasek bere garai distiratsuena bizi zuen,persiarrak garaitu ondoren. Honi Periklesen mendea deitzen zaio.Kultura eta artea loratze ederren bitartez eman zen.Periklesen ondoren,Greziako hiriak elkarren aurka ezarri zituen.Krisialdi hortan, inperio mazedoniarraren barruan gelditu ziren greziar guztiak. I.KLASIZISMOA:Periklesen mendea k.A.450.Urtea. Naturalismoa nagusitu zen formetan.Gorputzetan eta jantzietan,harmonia, osotasunaren eta aldeen arteko oreka zegoen.Begitarteen adierazkortasun eza.Proportzio idealen bilaketa(Polikletok lehen kanona). Higidura eutsia zuen edertasun ideia bat.Irudietan gorputz gihartsuak eta aldi berean orekatuak lehenetsi zituen.Mironek kiskobolo famatua egin zuen.Partenongo eskultura-dekorazioa landu zuen Fidiasek.Atenea eta Zeusen estatua Krisoelefantiar erraldoiak ere landu zituen.Polikletok Dorifo eta Diadumenos landu zituen.Kanonak, gorputzaren garaierako buruarena halako zazpi behar zituela esan zuen. II. KLASIZISMOA:k.A. 404-323.Alexandro Handiaren heriotza hartzen da bukaeratzat. Gorputz sentsualagoak, finagoak eta estilizatuagoak aurkezten zituen Praxitelesek.Keinu dotore sentsualaz kurbatzen den konposizio-eskema Praxitelesen kurba deitzen da.Praxitelesen lan formatuenak Knidoko Afrodita, Apolo Saurokno eta hermes dira. Lisiporen irudietan, biziki luzatu zen kanona.Alexandro Handiaren eskultore kutuna eta ofiziala izan zen Lisipo. Apoxiomenas eskultorea ere aipatzekoa da. Erromatarrek oroigarri gisa jaso ohi zituzten monumentuak, garaipen-arkuak eta oroigarriak edo oroitzapen zutabeak. Erliebez apaindu eta dekoratu ohi zen arkua,eta garaipen hari buruzko idazkuna ageri ohi zuen era berean goialdean.Aipagarrienak Titoren arkua Erroman eta Barako Arkua Tarragonan dira.HIRIGINTZA ETA INGENIERITZA: Harresi barruko hiriak.Erdian forua, hiriko gune nagusia.Ingieneritza-lan handiak egin zituzten, akueduktoak,zubiak eta galtzada erromatarrak.

Entradas relacionadas: