Arte erlijiosoa

Enviado por Chuletator online y clasificado en Latín

Escrito el en vasco con un tamaño de 7,45 KB

 
  • Aro Postklasikoa (K.O. 14 - 200): Zilarrezko aroa izenarekin ere ezagutzen da. Bi azpigaraietan zatiturik; lehenengoan, klaudiotarrak agintean daudelarik, berrikuntzetarako bidea zabaldu zen; bigarrenean, flaviotarren mendean, klasizismora itzultzen da.

  • Kantu Fescenikoak:


    tonu igoerako adierazpenak ziren. Beraien

helburua jainkoen inbidiak uxatzea zen. Ez dago inongo adierazpenik gordeta, oso zaharrak baitira; baina, Katulo, izeneko idazle batek beraiei buruz hitz-
egiten du. Erromako antzerkigintzaren jatorria hemen dagoela esan ohi da, laborarien arteko inprobisazioak izaten zirelako.


  • Jatorri etimologikoan hiru teoria desberdin daude:

  1. Batzuk, Fescenio izeneko hiri etruskotik datorrela diote.

  2. Beste batzuk, “fascinare” hitzetik datorrela diote; eta, hitz horrek “mal de ojo” esan nahi du.

  3. Azkenik, gutxi batzuek “fascinare” hitzarekin lotzen dute.

  • Farsa edo fabula Atelana


    : genero literario klasiko bat da. Bere jatorria

K.A. 2. Urtean koka dezakegu eta Atella hiriko hiritarrek sortu zutela esaten da. Farsa edo dabula Atelana bai bertsoz eta bai prosaz egiten ziren funtzioak ziren, eta bertan fartsa herrikoi satirikoak kontatzen ziren. Hauek antzezteko karetak erabiltzen zituzten eta pertsonak tipikoak agertzen ziren, esate baterako: konkorduna, tripontzia, ahoberoa... Egile garrantzitsuenak Luzio Pompio eta Navio dira.


  • Saturae:


    Hauek musikatutako dialogoak ziren; normalean flautista

batek laguntzen zuen eta Erromako aktore profesionalek antzezten zuten. Erlaziorik ez duten hainbat eszenas osaturik daude. Satrua hauek, gai aintzak erabiltzen zituzten eta metrika ezberdinean osaturik zeuden.


Antzezlan dramatiko ezberdinak, tragedia eta komedia kasu, momentu ezberdinetan

garatu, mantendu eta transmititu ziren. Tragedia asko landu egin izan zen k. A 240 eta 90 urteen tartean, Accio, azken tragediagile errepublikazalea hil egiten den une arte. Hemendik aurrera, tragediak egiteari utzi zioten erromatarrek .Esandakoagatik, obra eta idazle hauei buruz oso datu gutxi mantentzen dira. Ennio, Accio eta Pakubio-ren berri izan dugu soilik eta hauen titulu eta fragmentu sakabanatu batzuk bakarrik mantendu egin zaizkigu.


Inperio garaian, herria zirku ikuskizunetan askoz ere interesatuago zegoen eta ondorioz, produkzio tragikoa zirkulu intelektual itxietan baino ez zen konposatu eta baloratzen.Honen ondorioz tonu erretoriko markatu batengatik kutsatuak geratu ziren.Honela mantendu zaizkigu Seneka filosofoarengatik idatzitako obra kultuak, guregana osorik iritsi diren bakarrak.




Entradas relacionadas: