Arrisku naturalak

Enviado por Chuletator online y clasificado en Economía

Escrito el en vasco con un tamaño de 28,84 KB

 

Zer da lan arriskuen prebentzioa? Lanaren ondoriozko arriskuak eragozteko edo murrizteko, enpresa baten jardueraren fase guztietan hartzen diren neurriei esaten zaie lan arriskuen prebentzioa.

Lan arriskuen prebentziorako araudia
:

1.Nazioarteko Hitzarmenak (LNA) 2.Europar Batasuneko Irizpideak 3.Espainiako konstituzioa (40.2 artikulua) 4.Lan Arriskuen Prebentzioari buruzko Legea (31/1995)


Osasunaren definizioa:

  • Munduko Osasun Erakundeak honela definitzen du osasuna:
    “Erabateko ongizate fisiko, psikiko eta sozialeko egoera, eta ez soilik gaitzik edo gaixotasunik ez izatea.”

  • Zer da ongizate fisikoa? Gaixotasun edo mina eza. Adibidez: Ongizate Fisikoa galtzen dugu gripea dugunean, edo lanean erortzen garenean…

  • Zer da ongizate psikikoa? Pertsonaren oreka emozionala da, eta langilea bere lanarekin identifikatzen da. Adibidez: lan gehiegi edukitzeagatik estresa jasaten dugu.

  • Zer da oreka soziala? Beste lankideekin erlazio onak izatea, gure lana errekonozitzea, etorkizunera begira esperantzak edukitzea. Adibidez: lankide batek ez gaitu hitz egiten, enpresaburuak kritikak besterik ez dizkigu egiten eta gure lana ez du aintzat hartzen.

Lanaren eraginak:

1.Positiboak: Pertsona bezala gartzea eta diru sarrerak

2.Negatiboak:

  • Lan Arriskuak:Lanaren ondorioz langile batek kalte bat izateko posibilitatea du. Kalte motak:

  • Lan istripuak


    Lanaren ohiko garapena eteten duen eta pertsonarengan lesioak nahiz gauzetan kalteak eragin ditzakeen ezohiko, bat-bateko eta ustekabeko gertaerari esaten zaio lan istripua.

Bestelako lan istripuak:

  • In itinere istripua: lanerako joan-etorrietan gertatutakoak.

  • Langileen Ordezkariek beren funtzioak betetzen ari direla izandako istriouak

  • Salbamendu lanak: lanarekin zerikusia dutenean.

  • Lanak eratorritako lan istripu batengatik gure osasunak okerrera egitea edo gure osasunean arazoak egotea lan istripuagatik.

  • Langilearengatik: langileak izandako deskuidu bat konfiantza gehiegikeria batengatik bere lanpostuan.

  • Natura dela medio emandako istripuak: intsolazioa edo tximista bat.

  • Honako hauek ez dira lan istripuak:

Zuhurtzigabetasun ausartegia (langileak ez die segurtasun neurriei jaramonik egiten, nahi ez duelako)

  • Lanbide Gaixotasunak: Lanbide gaixotasunak, multzo batzutan sailkatzen dira, Lan Ministeritzaren arabera. Bertan agertzen ez diren gaixotasunak, ez dira Lanbide Gaixotasuntzat jotzen.

1.- LAN ARRISKU FAKTOREAK: SEGURTASUN BALDINTZAK

1. Lan lekuak:instalazioak, eskailerak, ibil bideak, barandilak, lurra ..

-Kalteak: Pertsonak eta gauzak erortzea, irrist egitea, kolpeak, …

-Prebentzio neurriak: Araudia betetzea. Segurtasun seinaleztapenak. Ordena eta garbiketa. Barandilak, segurtasun sareak eta arnesak erabiltzea.

2. Lan ekipamenduak: Makinak, erramintak eta ibilgailuak

-Kalteak: Kolpeak, Ebakiak, Harrapaketak, Erredurak, Gorreria, Zerbaiten partikulak eta likidoak jaurtitzea.

-Prebentzio neurriak: CE markadun makinak eta erramintak erabiltzea. NBEak erabiltzea. Makinen eta erraminten erabileren formakuntza ematea. Erramintak, duten erabilerarako soilik erabiltzea. Ordena eta garbitasuna.

3.

Arrisku elektrikoa

giza gorputza korronte elektrikoarekiko kontaktuan egoteko arriskua da. Arrazoi hauengatik eman daiteke:

Kontaktu zuzena: koadro elektrikoak ukitzea, entxufeak, kableak, …

Zeharkako kontaktua: ustekabean elektrizitatea hartu duten elementuak ukitzean ematen da.

Tentsio altuarekin kontaktua: 1.000 voltiotik gorako elementuetara gerturatzeagatik.

-Kalteak: Karranpa, Erredurak, Bihotza gelditzea, Giharren tetanizazioa Enbolia

-Prebentzio neurriak: Lan bat hasi aurretik, korronte elektrikorik ez dagoela ziurtatu. NBE isolamenduak erabili. Lur toma erabili. Interruptore diferentzialak erabili. Isolamenduak

4. Sute arriskua: Suak jarraipen bat izan dezan eta zabal dadin 4 elementu behar dira: erregaia, beroa, erregarria eta kate-erreakzioa

-Kalteak: Erredurak. Itolarriagatik hilketa eta gasak eta keak arnastuegatik intoxikazioa.

-Prebentzio neurriak: Kea eta suteak detektatzeko sistemak eta alarmak jartzea. Materiak sukartsuak modu egokian gordetzea. Sua itzaltzeko instalazioa eta su itzalgailuak ipini


2.-LAN ARRISKU FAKTOREAK: INGURUGIRO BALDINTZAK

A- AGENTE FISIKOAK:

1. ZARATA: Entzun nahi ez den eta gogaigarria den hotsa, da zarata.
Dezibeliotan (dB) neurtzen da. Minaren maila 120 dBtan kokatzen da.

-Kalteak: Gorreria. Buruko mina. Suminkortasuna. Estresa. Insomnioa. Digestio arazoak.

-Prebentzio neurriak: Zarata gutxiago ateratzen duten makinak erabiltzea. Lanlekuak edo tailerrak intsonorizatzea edo makinak isolatzea. Zarata handiko guneak seinaleztatzea. Formakuntza eta informazioa. NBEak erabiltzea (tapoiak, nelarrietako kaskoak …) bere erabilerra nahitaezkoa da 85 dBtik gora..

2. BIBRAZIOAK: Egitura solidoek giza gorputzari edo haren zatiei transmititzen dien mugimendua da bibrazioa. Honelakoa izan daiteke:Esku-beso sistemari transmititzen zaizkionak edo Gorputz osoari transmititzen zaizkionak...

-Kalteak: Hatz txuriaren sindromea (Raynod), odola ez da zainetara iristen eta hauek sentikortasuna galtzen dute eta baita kolorea aldatu ere. Esku muturreko lesioak. Sorbaldako mina. Zorabioak eta botaka gurea.

-Prebentzio neurriak: Bibrazioaren aurkako sistema duten makinak erabiltzea. Kuxin egokia duten aulkiak erabiltzea. Formakuntza eta informazioa. Bibrazioaren aurkako NBE erabili, adibidez eskularruak.

3- ERRADIAZIOAK: Espazioan zehar hedatzen diren energiak dira

Motak: Erradiazio ez ionizatzaileak: izpi infragorriak, ultramoreak,  mikro-uhinak, laserrak eta radarrak dira.Soldadurako lanetan agertzen dira.Erradiazio ionizatzaileak dira: arriskutsuagoak dira adibidez uranioa, plutonioa, alfa, beta eta gamma izpiak.Medikuntzak, laborategietan eta zentral nuklearretan erabiltzen diren X izpietan agertzen dira.

-Kalteak: Erredurak larru azalean. Minbizia.Antzutasun arazoak.

-Prebentzio neurriak: Arrisku handiko tokiak seinaleztatzea. NBEak nahitaez erabiltzea.Erradiazioekiko denbora mugatzea. Formakuntza eta informazioa.

4-TENPERATURA: Laneko ingurugiroko erosotasunarekin zerikusia du. Lan sedentarioetan gutxieneko tenperatura
17 eta 27ªC tartean behar du izan, lan arinetan aldiz 14 eta 25ªC artean.

-Kalteak: Beroagatik edo bero kolpeagatik estres termikoa: gorputzeko tenperatura asko igotzen da eta honek ezin du erregulatu zorabioak, deshidratazioa edo eta heriotza sortuz. Hotzagatik estres termikoa: gorputzeko tenperatura 35ºC-tik jaisten da arazo muskularrak, aluzinazioak, izozketa edo eta heriotza sortuz.

-Prebentzio neurriak: Bero denean bentilazio naturala erabili. Lekua giroa egokitu beragailuekin edo haize egokituarekin. Hotza edo beroarekiko esposizio denbora gutxitu. Arropa egokia erabili.

5- ARGIZTAPENA: Lux-etan neurtzen da

-Kalteak: Istripuak. Begietan nekea. Nekea.

-Prebentzio neurriak: Ahal den guztietan argi naturala erabili.  Argi orokorra eta argi zehatza eduki, bereziki arriskua dagoen tokietarako.. Lanlekuetan LUXen gutxieneko araudia bete.


B-AGENTE KIMIKOAK:

Produktu kimikoa atmosferan esekitako substantzia geldoa da, giza gorputzean sartuz gero langileen osasuna kaltetu dezakeena. Modu hauen bidez sar daiteke gorputzean:        Arnasbidea      Azala        Digestioa       Zauriak        Mukosa

-Agente kimikoak (eta kalteak):

Anestesikoak: disolbenteak edo barnizak (Logura eta konortea galtzea). Birikak kaltetzen dituztenak: amiantoa, beruna, hautsa (Silicosia, asbestosia, eta heriotza). Asfixiagarriak: Butanoa, karbono  monoxidoa (Konortea galtzea, asfixia). Korrosiboak: Azidoak (Erredurak, ehun suntsiketa). Narritagarriak: Amoniakoa, kloroa (Azalaren asaldaketa). Kantzerigenoak: Beruna (Minbizia). Sistemikoak: Merkurioa, magnesio (Organo bati baina gehiagori eragiten diete).

-Prebentzio neurriak: Arrisku iturriak desagertaraztea edo hain toxikoak ez diren. Etiketak aztertzea. Aireztatzea. Prozesu guztia itxita egitea. Garbitasuna. Lanerako metodo hezeak erabiltzea. NBE erabiltzea. Langilea informatu rya formakuntza eskaini.


C-AGENTE BIOLOGIKOAK:

Lan ingurunean egon daitezkeen izaki bizidun mikroskopiak dira, kutsatzaile biologikoak, gaixotasun infekziosoak edo parasitarioak eragin ditzaketenak:

-Motak (eta arriskuak): Birusak (Gripea, hepatitisa), bakteriak (Tuberkulosia, tetanosa, salmonelosia), protozooak (Malaria, ur kutsadura) eta onddoak (Kandidiasia)

- Prebentzio neurriak: Langilea informatu eta formakuntza eman. NBAk erabiltzea. Txertoak. Langileen, lanlekuen eta arropen garbitasuna.


3.-LAN ARRISKU FAKTOREAK: LAN KARGA

A)Karga Fisikoa:Esfortzu fisikoa eskatzen duten lanetan, postura desegokia eskatzen dutenetan eta karga mugitzea eskatzen dutenetan ematen da.

-Kalteak: Neke fisikoa. Tendinitisa. Gerritako mina. Herniak.

-Prebentzio neuriak: Kargak manipulatzeko formakuntza. Ekipamendu mekanikoak erabiltzea. Postura egokiak. Erlaxazio eta tiraketa ariketak egitea.

B)Karga Mentala: Eskakizun mental handiko lanak, jasotako informazio kantitateagatik, erabakiak azkar hartu beharragatik.

Adibidez: hegaldien kontroladoreak, telefono operadoreak…

-Kalteak: Nekea, estresa, insomnioa.

-Prebentzio neurriak: Lanean atsedenaldiak egin. Lan gaitasunak langileari egokitu.

C) Pantailen erabilpena datuak ikusteko: Ordenagailuen erabilpena lanean

-Kalteak: Begietako nekea. Azkura begietan. Sorbalda, lepo eta hanketako oinazea. Suminkortasuna. Estresa..


3.-LAN ARRISKU FAKTOREAK: LAN ANTOLAKUNTZAGATIK EDO ARRISKU PSIKOSOZIALENGATIK ERATORRIAK

Lantokiaren ezaugarriengatik erator daiteke (ordutegia, lanpostua, lan antolaketa) edo langilearen ezaugarriengatik.

-Kalteak:

A)Atsekabetasuna: Lanarekiko langileak dituenesperantzak betetzen ez direnean

B)Burnout edo erreta egotea: Denboran zehar ematen den atsekabetasuna

C)Estresa: Laneko esigentzi maila, langilearen gaitasunaren gainetik dagoenean

D)Mobbinga: Langile batek edo langile talde batek beste langile bati, nahita eta jarraian, egindako eraso psikologikoa. Erasoekin, zurrumurruekin, baztertuz, lanik ez amanez etab eman daiteke.

-Prebentzio neurriak: Lan karga langilearen gaitasunari egokitu. Lanpostu bakoitzaren betebeharrak definitu. Lantokian erlazio sozialak animatu. Diskriminazio eta jazarpen guztiak kontrolatu eta zigortu. Lanpostuen eta enpresaren arrisku psikosozialak ebaluatu.


NORBERA BABESTEKO EKIPAMENDUAK (NBE):

Langilea bere Osasuna kaltetu dezaketen eta bere segurtasuna arriskuan jar dezaketen arriskuetatik babesteko erabiltzen dira.

NBEn artean honako hauek aurki ditzakegu: kaskoak, belarrietarako tapoiak, betaurrekoak edo pantailak, maskarak, eskularruak, babesteko arropa, segurtasuneko zapatak, etab.

SEGURTASUN SEINALEAK: Langileak arriskuez ohartarazteko, ekintza batzuk debekatzeko, jokabide zehatzak agintzeko edota prebentzioarekin zerikusia duten alderdiei buruzko informazioa emateko erabiltzen dira.

Seinaleztapen motak: Ikustekoa: panelen bidez. Entzutekoak: sirenas, timbres, alarmas. Distiratsuak.


Entradas relacionadas: