Arrazoimen instrumentalatik arrazoimen dialogikara: Habermas
Enviado por Chuletator online y clasificado en Filosofía y ética
Escrito el en vasco con un tamaño de 2,43 KB
Jurgen Habermas, Frankfurteko eskolaren markoan hasi zen lanean baina hauen ikuspegi negatibotik aldendu zen. Modernitatearen gehiegikeri eta akatsetatik, arrazionaltasuna suntsitzailea dela ezin dela ondorioztatu dio berak. Habermasen ustez, modernitatearen garapena arrazionaltasunaren alderdi instrumentalean oinarritu da soilik eta ekintza arrazionalaren beste alderdi batzuk ahaztu ditu. Arrazoiarekiko ezkortasuna gainditzeko proposamen filosofiko bat egingo du Habermasek.
Jakintzaren bilaketa
Jakintzaren bilaketa ez da prozesu neutro bat; Habermasek hiru interes ezberdintzen ditu:
- Teknikoa: Mundu naturaleko fenomenoak aurreikusi eta kontrolatzeko.
- Praktikoa: Gizakien motibazio eta portaerak ulertzeko.
- Emanzipatzailea: Errealitatea eraldatzen ahalegintzen dira, berdintasuna, askatasuna eta justizia bultzatzeko.
Arrazionaltasunari bere ahalmen komunikatibo eta emantzipailea itzuli nahi zion ain zuzen ere, modernitatearen azken faseetan bi ahalmen horiek galdu bai zituen: arrazionaltasunaren teoria dialogikoaren alde egin zuen.
Ekintza komunikatiboak elkar ulertzea du helburu, hizkuntza erabiliz. Errealitatea ez ezik, barne subjetibitatea eta intersubjektibitateari buruz ere aritu gaitezke. Habermasen ustez, hizkuntzaren benetazko helñburua elkar ulertzea da, beste erabilera batzuk (gezurrak, manipulazioa…) honen jatorrizko helburua desitxuratzea lirateke.
Benetazko prozesu komunikatibo batean parte hartzaile guztiek zenbait oinarrizko arau errespetatu behar dituzte hizketa egoera ideal bat sortzeko.
Baliotasun-asmoak
- Ulergarritasuna: Beste parte hartzaileak gai izan beharko dira esandako hitzek zer esan nahi duten ulertzeko.
- Zinezkotasuna: Hiztunak diskurtsuan benetan adierazi behar baitu bere egiazko subjetibitatea.
- Egiazkotasuna: Diskursoa benetazkoa izan behar du; benetan den errealitatea batekin lotua egon behar du.
- Zuzentasun normatiboa: Diskursoa gizartean baliozkotzat hartzen diren arauak errespetatu behar ditu.
Edozein motako erabaki bat hartu baina lehen, prozesu komunikatiboaren beharra dago, non interesdun guztiek baldintza berdinetan parte hartu behar dute eta interesdun guztiek onartu behar dute erabaki hori: eztabaida arrazionalean oinarritutako prozesu ireki eta parte-hartzailea izango da.