Arrazoia eta fedea

Enviado por Chuletator online y clasificado en Filosofía y ética

Escrito el en vasco con un tamaño de 6,75 KB

Arrazoia eta fedea:
Erlijioa sortu zen momentutik gatazka ugari sortu ditu fedea eta arrazoia bateragarriak izatearen ideiak. Hasteko, erlijioa ez da filosofia, eta liburu sakratuan datozen egia errebelatuen bidez egia absolutua izatera hel daitekela uste dute erlijiosoek. Historian zehar honen aurrean hainbat jarrera ezberdin hartu dira, eta arrazoiaren eta fedearen arteko harremana modu ezberdinetara ikusi izan da-- 
Behe erdi aroan patristika izan zen nagusi, eta San Agustinen pentsamenduan oinarritzen zen arrazoi eta fedearen harremana. Honek fedeari garrantzia eman zion, eta sinesmenaren bidez egia absolutua ezagutzera hel zitekeela zioen. Arrazoimenak ere laguntzen zuela zioen, sinetsitako egiak ulertzeko beharrezkoa zela bermatzen zuen, baina fedea arrazoimena iristen ez den tokietara heltzen dela defendatuz, egira heltzeko fedea derrigorra zela esan zuen-- 


XII-XIII mendeetan aldaketa batzuk eman ziren, eta eskolastika nagusitu zen. Garai honetan Santo Tomas Akinokoak fedea eta arrazoimena bi bide autonomo zirela, eta bakoitzarekin hel zitekeela egia absolutua, jainkoa, ezagutzera esan zuen. Bi bideek elkarri laguntzen ziotela zioen, arrazoimenak sinestea arrazionala zela baieztatzen baitzuen, eta sinesmenak planteatutako arazoen emaitza aldez aurretik ematen zuen-- Gaur egun, atzera begiratu ezgero, Santo Tomasek eman zuen aurrerapausoa itzela eta miresgarria izan zela ezin da ukatu, baina zientziak eta arrazoimenak egindako aurrerapausoarekin pentsaezina egiten da fedea arrazoimenaren gainetik jar litekela pentsatzea. Iragan hurbil batera begiratuta, elizak koperniko, galileo eta darwinen kasuetan adibidez egindako hausnarketak ikusirik, nahiko argi geratzen da sinesmenak edo fedeak zientziari kalte baino ez diola egin, beraz, fededunak errespetatu arren, agintean ez litzake erlijioa irizpidetzat hartu beharko legeak ezartzeko orduan.


Jainkoaren existentziaren disertazioa: alde: bost bideak: Mugimendua: ezer ezin da bere kabuz mugitu, zerbaitek eragin behar du mugimendua, baina kausen katea ezin da infinituraino eraman, beraz lehen motoreren bat egon behar da, jainkoa. Kausalitatea: kausa oro kausatua da ta hori ere beste batek kausatua, horrela infinituraino, azken kausa batek eragin behar e¡izan du kate hau, kausa hori jainkoa. Kontingentzia:
izaki kontingentek egoteko derrigorrezko da izaki beharrezkoa, potentzialtasunetik igarotzea ahalbidetzen duen izakia, jainkoa. Perfekzio maila: batzuk perfektagoak besteak baino, ta hori ezinezkoa izaki perfektu bat gabe, jainkoa. Orden kosmikoa: unibertsoak helmuga bat ere badu, orden ta helmuga horiek jartzen goi adimen bat behar, jainkoa- 
kontra: Agustin hiponakoa: Fedea eta Arrazoimena: platonismo kristaua-- ezagutzaren bidea: fedeak lagundutako arrazoimena-- arrazoia bakarrik ongi ez, fede gabe, tresna-- egia bakarra, jainkoarena-- bide bakarra, fedea-- egiaren gauza asko logikoki ulertu, fedezko dogmak-- arrazoia ez independiente fedearekin zenbait gauza ulertu-- 


dogmak ez ulertu, soilik sinestu-- egia osoa, hil ondoren, arima salbatu-- zentzumenezko bidea ez egokia-- 
ideia egiazkoak aurkitu benetako ezagutzarako-- hau onartu tomas iritsi arte, aristotelismoa--

Jainkoaren existentzia eta ideia eredugarriak

Jainkoa arima fededuna froga-- arima gai egia eta ezagutza-- ezagutza ezin jainkoaren existentzia gabe-- bi izaki: absolutua: jainkoa, betierekoa perfektua, ongilea, justua, aldagaitza-- izaki kontigentea: jainkoak sortutakoa, ezerezetik, ideia arketipikoak eredu, 6 ez 1 denbora heldutasunera-- existentzia forgatzeko bi bide: gnoseologikoa: egia existitu, jainkoa egiaren funtsa, beraz jainkoa existitu-- ontologikoa: krezioak zoriontasuna gizakiari ez, jainkoak bai-- Froga agustindarrak ideia eredugarrietan datza: ideia eredugarriak: egiak gizakiaren adimena baino nagusiagoak, adimena makurtu, jainkoak gure gorputzean jarri, ezin eraldatu-- unibertsoaren sortzailea: jainkoa, 3 ezaugarri, ezerezetik borondatezkoa, batbatkoa


Datu biografikoak: napolitik gertu, 1225ean, familia noble batean. Ikasketak montecassinoko abadian, gero napoliko unixen. Aristotelesen filosofia ikasteko aukera, beste hainbat unitan debekatua zegoen. Domingotarren ordenan sartu zen. Parisera joan zen ta filosofia ta teologia ikasten hasi zen San Albertorekin. 1256an doktoretza lortu ta irakasle lanetan aritu zen. Garai hartan garatu zuen san agustinen filosofiaren aldeko frantziskotarren ta Averroesen jarraitzaleen aurkako eztabaida teorikoa. Aita santuak Lyoneko kontziliora teologiako teknikari joateko agindu zion 1274. Bidaia honetan hil zen.

Idazlanak: obra nagusiak: Suma theologiae eta summa contra gentes. Iraultzaileak, ordurarteko pentsamendurik zabalduena san agustinena. San tomasen pentsamenduan aldeketa, aristotelesen pentsmenduan oinarritua. Urte asko igaro, pentsamendu hau onartu aurretik.


Testuinguru historikoa: Erdi aroko filosofiaren garapena XIII. Mendean izan zen. Jakintza hirietara ere hedatu zen. Arrazoimenaren botereaz ohartu ziren. Gramatikak ta dialektikak garapen handia. Bi korronte nagusi eratu ziren, errealismoa ta nominalismoa. Errealismoa: gauza konkretuetatik aparte dauden errealitateak dira. Nominalismoa: Ez dago gauza unibertsalik. XIII. Mendean, alfontso X-ak toledoko itzultzaileen eskolari eman zion bultzakada. Krisi politiko, erlijioso eta intelektuala. Eskolastiko ospentsuenak, alberto handia, buenaventura, ta Tomas aquinokoa


Entradas relacionadas: