Arrazoi hutsaren kritika

Enviado por Chuletator online y clasificado en Filosofía y ética

Escrito el en vasco con un tamaño de 12,97 KB

 

PLATON:

Filosofo oso garrantzitsua izan zen eta politika arloan parte hartu zuen. Berak esaten zuen aristokrazia mugimendu politiko hoberena zela, baino momentu horretan soilik. Ez zuen demokrazia nahi, hiritar gehienak alfabetatu gabeak zirelako eta agintari bat hautatzeko ez zeukaten jakintza minimo bat. Hortik Timokraziara pasa zen, gobernu mota hori gerrazalea izango da, prestigio eta ohore handiagoa lortzearren; goi-mailakoentzat jabego pribatuaren eskubidea ere onartuko dute. Horrek guztiak ustelkeria bultzatuko du. Jabego pribatua agintarien artean zabaltzean eta normalizatzean, oligarkia ezarriko da. Aberastea bilakatuko da agintarien helburu nagusia, eta horretara bideratutako lege berriak sortuko dituzte; eta baita aurrekoak aldatu ere. Aldi berean, herri xehea gero eta pobreagoa bihurtuz joango da. Herri xeheak gehiago jasan ez dezakeen unea iritsi arte. Orduan, oligarken kontra irauliko da, eta agintea bereganatuko du. Demokrazia ezarriko da, eta aurreko agintarien aurka mendeku hartuko du. Demokraziarekin denen askatasuna eta berdintasuna zabalduko dira eta legeen betekizuna alde batera geldituz joango da. Herritarren artean besteak manipulatzeko trebetasun handiena dutenak agertzen hasiko dira, eta goraipatu egingo dituzte; horrela, gero eta aginte maila handiagoa lortuz joango dira. Orduan, lider horien arteko lehia hasiko da, besteak kanporatzeko. Azkenik, konpetentzia basati horretatik, garaile bat irtengo litzateke, eta horrek tirania ezarriko luke. Bide maltzurretatik iritsitakoa izanik, bide maltzurrak erabiltzen jarraituko luke bere helburu nagusia lortzearren: agintean iraun.

PLATONEN HAITZULOAREN ALEGORIA:

Ideiak dira gauzak identifikatzeko erabiltzen diren ereduak, biak alderatuz. Hori da Platonen bi maila ontologikoak (existentzia- edo errealitate-maila) bereiztearen oinarria: ideiak eta gauzak bereizita daude; ez daude maila berean, bakoitza mundu diferente batean baizik: ideien mundua eta gauzen mundua.

Platonek lerro baten bidez azaltzen du errealitatearen konplexutasuna. Lerroa bi zatitan banatuta dago: lehen zatiak mundu sentigarria adierazten du;bigarrenak, ideien edo formen mundua. Zati horietariko bakoitza beste bi zatitan banatzen du, proportzio berdina gordez. Gauzen munduari dagokion segmentuaren ezkerreko zatiak gauzen irudiak adierazten ditu (eskulturak, erretratuak, itzalak, islak...); eta beste zatiak, berriz, gauzak berak. Ideien munduari dagokionez, segmentuaren ezkerreko zatiak objektu matematikoak adierazten ditu; eta lehenengoak, ideiak berak.

Platonen lanak: bere lanak Aristotelesen lanekin pareka daitezke bakarrik, bere lan guztiak gordeak izan ziren akademian. Bere lanak ez ziren gai filosofikoak bakarrik, Platonen obra guztiak elkarrizketak ziren( bi ezik), hasieran Sokrates zen protagonista eta honen elkarrizketak Sofistekin biltzen ziren. Pixkanaka Sokrates ez da hainbeste aterako eta Platonek bere iritzia jartzen hasiko da, eta dituen galderak jartzen.

ARO MODERNOKO FILOSOFIA

KANT eta ILUSTRAZIOA

Kantek bere Arrazoi Praktikoaren Kritika idazlanean, moralaz edo etikaz duen ideia azaltzen du. Bere ustez, arrazoiaezagutza teorikoaz gain, ezagutza praktikoa ere bada. Arrazoi teorikoaren bitartez dena ezagutzen dugu, eta arrazoi praktikoaren bitartez aldiz, izan behar dena. Kantentzat, kontzientzia moralen existentzia eztabaida ezina da. Gizakiok, ditugun eredu ideal batzuen arabera zuzentzen eta baloratzen ditugu gure ekintzak, onaren eta gizakiaren artean bereiziz. Proposizio moralak agindu moduan datozkigu eta Kantek INPERATIBOAK deitzen die. Hiru ezaugarri bete beharko ditu:

  1. .
    priori
    , ez enpirikoa izan beharko du

  2. Kategorikoa, ez hipotetikoa izan beharko du.

  3. Autonomoa, ez heteronomoa izan beharko du.

Inperatibo Kategorikoak jarrera jakin bat inposatzen duen edo printzipio praktikoak dira, eta ez dute kontuan ez ekintza bera ezta ekintza horrek izan ditzakeen ondoriok ere. Ontzat hartzen duten akzio edo ekintza bat agintzen dute, inongo baldintzarik kontuan hartu gabe a priori formari bakarrik erreparatuz.

Hemen inberatibo kategorikoaren formulazioa: joka ezazu, zure jokabidea gidatzen duen araua, arau unibertsal bihurtzea nahi bazenu bezala.” Gizakia da bere ekintza gidatzen duena, kanpoko inposiziorik gabe. Inork ez du autoritaterik, gizakiari arau moralak inposatzeko. Erregeak ere ez du bere menpeko edo subditoei, arau moral edo erlijiosoak inposatzeko eskubiderik. Erromatar enperadoreak, erabaki politiko edo ekonomikoak inposa ditzake, bere funtzioa hori baita.

Indibidua edo norbanako bera da bere buruari arau moralakinposatu behar dizkiona, inongo kanpoko eraginik gabe. Ondorioz, arau moralak ez dira heteronomoak (heteros= beste batek, nomos= araua, agindua) autonomoak baizik.

Entradas relacionadas: