Arrazoi bitala

Enviado por Chuletator online y clasificado en Filosofía y ética

Escrito el en vasco con un tamaño de 1,88 KB

 
Izarren hautsa egun batean bilakatu zen bizigai, 
hauts hartatikan uste gabean noizpait giñaden gu ernai. 
Eta horrela ibiltzen gera sortuz ta sortuz gure aukera 
atsedenik hartu gabe: lana egiñez goaz aurrera 
kate horretan denok batera gogorki loturik gaude. 

Gizonen lana jakintza dugu: ezagutuz aldatzea, 
naturarekin bat izan eta harremanetan sartzea. 
Eta indarrak ongi errotuz, gure sustraiak lurrari lotuz, 
bertatikan irautea: ezaren gudaz baietza sortuz, 
ukazioa legetzat hartuz beti aurrera joatea. 

Gu sortu ginen enbor beretik sortuko dira besteak, 
burruka hortan iraunen duten zuhaitz-ardaska gazteak. 
Beren aukeren jabe eraikiz ta erortzean berriro jaikiz 
ibiltzen joanen direnak. 
Ez dadukanak ongi ohi daki eukitzea zein den ona, 
bere premiak bete nahirik beti bizi da gizona. 
Gu ere zerbait ba gera eta gauden tokitik hemendik bertan 
saia gaitezen ikusten: amets eroak bazterturikan, 
sasi zikiñak behingoz erreta bide on bat aukeratzen. 

Gizonen lana jakintza dugu: ezagutuz aldatzea, 
naturarekin bat izan eta harremanetan sartzea. 
Eta indarrak ongi errotuz, gure sustraiak lurrari lotuz, 
bertatikan irautea: ezaren gudaz baietza sortuz, 
ukazioa legetzat hartuz beti aurrera joatea. 

Gu sortu ginen enbor beretik sortuko dira besteak, 
burruka hortan iraunen duten zuhaitz-ardaska gazteak. 
Beren aukeren jabe eraikiz ta erortzean berriro jaikiz 
ibiltzen joanen direnak.

Gu sortu ginen enbor beretik sortuko dira besteak, 
burruka hortan iraunen duten zuhaitz-ardaska gazteak. 
gertakizunen indar ta argiz 
gure ametsa arrazoi garbiz egiztatuko dutenak.

Entradas relacionadas:

Etiquetas:
Arrazoi bitala