Arrantza

Enviado por Chuletator online y clasificado en Geografía

Escrito el en vasco con un tamaño de 4,93 KB

 

MONTZOI-NEKAZARITZA UREZTATUA

Txinako ekialdean, Asiako hego-ekialdean eta Indiako kostaldean egiten dute. Eremu horietan, lur-
eremu zabalak urpetzen dituzte montzoiek eragindako euriek.

Urpetutako lurretan, arroza hazten dute. Arroza errendimendu handiko landare bat da, zenbait uzta

ematen baititu urtean. Lursailak tamaina txikikoak dira, eta pertsona asko aritzen dira lursailak lantzen;

izan ere, nekazaritza mota hori ez dago ia mekanizatuta.


ITSAS ARRANTZA MOTAK

Arrainak non arrantzatzen diren, hiru arrantza mota bereizten dira:

·Kostaldeko arrantza kostaldean egiten da.
ontzi txikietan eta artisau-metodoekin. Harrapatutakoa autokontsumorako eta bertako merkaturako erabiltzen da. Gutxiago garatutako herrialdeetan, elikadura-baliabide garrantzitsu bat da arrantza mota hori.

·Itsasbazterreko arrantza kostaldetik gertu egiten da, ontzi txiki edo ertainetan; ontziek arrantzarako aparailu jakin batzuk izaten dituzte, zer espezie harrapatu nahi duten. Normalean, ontzi horien zamategiak prestatuta egoten dira harrapatutakoa kontserbatzeko. Arrantzaldiak egun bat iraun ohi du. Gehienez.

·Itsas zabaleko arrantza itsas zabalean egiten da, edukiera handiko ontziekin; ontziek tresna tekniko modernoak dituzte, arrain-sardak hautemateko eta zer tamaina duten jakiteko. Hainbat arrantza-arte erabiltzen dituzte; esaterako, tretza, inguraketa eta arrastea. Ontzi askok instalazioak dituzte harrapakinak garbitzeko, zatikatzeko, paketatzeko eta izoztuta biltegiratzeko. Ontzi horiei faktoria-ontzi deritze, eta prestatuta daude hainbat astetako eta hilabetetako arrantza-kanpainak egiteko.


KALAK

Arrantza-espezieak eremu jakin batzuetan biltzen dira, eta kala deritze eremu horiei. Kala onenak plataforma kontinentaletan daude. Plataforma kontinentaletan, planktona hazten da. Planktona organismo txikiz osatuta dago, eta arrain askoren elikagaia da. Planktonaren kontzentrazioa eguzki-argiaren, uraren tenperaturaren eta urak dituen gatz mineralen eta materia organikoaren baitan dago. Espezie ugari egoten diren itsaslaster hotzak eta beroak elkartzen diren lekuetan ere.

Arrantzaleek ezin dute edonon arrantzatu. Nazioarteko legeriak aukera ematen die kostaldeko herrialdeei berentzat gordetzeko itsasertzetik 370 km-ra arteko itsas eremuan arrantza egiteko eskubidea. Herrialde bateko ontziek beste herrialde batzuen uretan arrantza egiteko, arrantza-hitzarmenak izenpetzen dira.

Gaur egun, neurriz kanpo arrantzatzen da, eskura dauden baliabideak kontuan hartuta. Horrek berekin dakar kalak neurriz kanpo ustiatzea eta, beraz, espezieak agortzea eta desagertzea. Egoera horri aurre egiteko, gobernuek neurri batzuk hartu dituzte, itsas ingurunea modu iraunkorrean ustiatzeko; esaterako, arrantza-teknika batzuk debekatzea (arraste-arrantza, kasu), harrapaketa kopurua murriztea, harrapatutako espezieen tamaina kontrolatzea, eta atsedenaldi biologikoak ezartzea.

Entradas relacionadas: