Aro Modernoa: Ezaugarriak, Europa eta Gizarte Estamentala

Enviado por Programa Chuletas y clasificado en Historia

Escrito el en vasco con un tamaño de 3,17 KB

Aro Modernoa: Hasiera eta Bukaera

Hasiera:

  • Espainia: 1492. urtean hasi.
  • Europa: 1453. urtean hasi.

Bukaera:

  • Espainia: 1808an bukatu.
  • Europa: 1789an bukatu.

Ezaugarri Komunak

  1. Aldaketa ekonomiko eta sozialak, neurri handi batean Europan, Amerikan eta Asian.
  2. Monarkia autoritarioak sendotzea eta errege-erreginen boterearen hedapena ekarriko duten aldaketa politikoak.
  3. Errenazimentua indartu eta Erreforma erlijiosoa gertatu zenez, aldaketa kultural eta erlijiosoak izan ziren.

Europaren Garrantzia Aro Historikoaren Banaketan

Aro modernoaren eta Erdi Aroaren kontzeptua, abiaburutzat Europako esperientzia historikoa hartuta landu dira.

XVI. mendearen hasieran, Persian Safawid etxeko dinastia xiita hasi zen agintzen. Ekialde Urruneko erritmo historiko nagusiak desberdinak ziren:

  • Txina: Ming dinastia XIV. mendean ezarri zen eta XVII. mendean mantxuek ordezkatu zuten.
  • Japonia: Shogun edo Tokugawa dinastiako jeneralen gobernua XVII. mendearen lehen urteetan hedatu zen eta 1868an "Meiji Iraultza" deritzona gertatu arte luzatu zen.

Gizarte Estamentala

1) Noblezia

Monarkiak nobleziaren alde egin zuen askotan. Horrela, errege-erreginek aberastasunak banatzerakoan edo administrazioko kargu militar, diplomatiko, erlijioso... haien alde jokatzen zuten.

2) Eliza (Kleroa)

Jende artean indar handia zeukan, predikazioaren, sermoien, sakramentuen banaketaren eta irakaskuntzaren bidez. Errege-erreginen boterea sendotu zuen. Elizak funtzio handiko lekua bete zuen behartzuei laguntzeko.

3) Hirugarren Estatua

Biztanle gehienak biltzen zituen, mota askotako jendea:

  • Gehienak nekazariak ziren.
  • Bigarren multzoa funtzionarioek osatzen zuten.
  • Talde horietatik burgesia sortu zen.
  • Inoren kontrolpetik kanpo baztertuak eta justiziak jazartzen zituenak.

Aldaketa Politikoak (XV. mendetik aurrera)

Errege-Erreginek Erabilitako Baliabideak

Burokrazia

Hauen boterea lurralde handietara zabaltzeko aukera ematen zuen. Prestakuntza tekniko eta soldata bat jasotzen zuten. Zergak kobratzen zituzten.

Armada Iraunkorra

Soldadu profesionalek eta mertzenarioez osatua. Izugarri handitu zen, ondorioz, kostuak bikoiztu ziren.

Zergak

Monarkia berrien ogasun beharrei edo premiak asetzeko, nahitaezkoa izan zen zergak gehitzea, batez ere kostu handiko gerrak finantzatu eta errege administrazioa handitzeko.

Diplomazia

Europan nazioartekoa hari da garatzen. Hasieran, errege-erreginek aldi baterako ordezkariak jartzen zituzten beren mugetatik kanpo, baina gero, iraunkor egin ziren.

Monarkia Autoritarioa

Ezaugarriak:

  • Boterea errege edo erregina subiranoaren eskuetan bildu.
  • Aginte bakarren menpean lurraldea batuko da.
  • Noblezia mendean hartu, hiriak kontrolatu eta biltzar estamentalaren boterea mugatuko da.

Entradas relacionadas: