Zer da arima

Enviado por Chuletator online y clasificado en Filosofía y ética

Escrito el en vasco con un tamaño de 15,2 KB

HIZTEGIA


ARGITZAPENA: Jainkoak giza ariman betiereko egiak ezagutzeko argi iraunkor bat jarri du ikusgarriak izan daitezen. Argirik gabe ikusterik ez dagoenez, Argiak ematen dio giza arimari ezagutzeko posibilitatea barruan sartu ezkero Jainkoa ezagutu dezan. Giza Adimena argitzen duen argia Jainkoarengandik dator Jainkozko argitzapenak ikusgai bihurtzen dizkio betiereko egiak gizakiari.ARIMA: Substantzia izpirituala ezerezetatik sortua Jainkoaren borondate kreatzailearengatik. Arima hilezkorra da eta bertan kokatzen da gizakiaren ahalmen intelektual guztiak. Gizakiaren barruko intimitatea da, Jainkoa ezagutu dezakeena. Arima materiazko gorputza suspertzen duen printzipio inmateriala da. Arima bizitza printzipioa da eta bizitza heriotzarekin ezin batera daitekeenez arima ezin da hil. Arimak gorputza piztu, zaindu eta gobernatzen du. Izan ere arimari esker bihurtzen da materia gorputz bizidun eta eratua. ARIMA GARBIA: Jainkoaren nahia betetzen duen gizakiak arima garbia du. Jainkoak bere nahia, batez ere, bieratan adierazten du: Biblian eta kontzientzian. Bi toki horietan agertzen diren arauak betetzen dituen gizakiak arima garbia du. Hala ere, arima lohituko balitz, badago arima garbitzeko biderik, Jainkoari barkamena eskatuz.APATHEIA (Ataraxia): Nahasterik eza da, grekoz. Zuhurtasunaren praktikak ematen duen arimaren lasaitasuna,. Epikureismo eta Estoizismoarentzat ataraxia jartzen dute jakintsuaren helburu bezala bizimodu zoriontsua lortu ahal izateko.BARNERAPENA: Jainkoa edota Egiaren aurkikuntza gizakiaren barruan eginbeharreko aurkikuntza da. Egia gure barnean bizi izaten da eta ondorioz gizakiak behar du Jainkoa topatu bere barnetasunean, bere intimitatean. Egia, hortaz, gizakiaren alderik sakonean dago. Gizakia ez bada bere barnekotasunari begira jartzen ezin izango du Jainkoarekin topo egin. “ Sartu zure barne zeren eta gizakiaren barnean aurkitzen baita Egia”.BEKATUA: Jainkoaren legea haustea. Jainkoaren esana ez betetzea da. Jainkoarengandik urruntzea da, eta gauza materialak Jainkoa baino gehiago maitatzean datza.BETIEREKO EGIAK: Jainkoak ariman sortzen dituen argitzapenaren ondoriozko baieztapen edo eduki ziurrak. Egia hauek dudaezinak eta aldaezinak dira.BERTUTEA: Gizakiari dagozkion ekintzak gauzatzeko ahalmena, gaitasuna, erraztasuna adierazten du. Bere kontrakoa hobena da, hau da, era desegokian (gizakiaren naturari dagokionez) jarduteko joera. Zuhurtasuna,Sendotasuna, Neurritasuna eta Zuzentasuna.DUALISMOA:Dualismoak errealitatea bikoitza dela baieztatzen du. Materiazko eta ez-materiazko substantzien existentzia baieztatzen dute; monistek ordea, ez dute errealitate bat baizik onartzen.EGIA: Jainkoarekin berdintzen du. Guztiz sinonimoak dira. Egiaren aurkikuntza eta Jainkoarena gauza bera da. Egia eskuratzeko bidea barnerapena da,  gizakiaren baitan aurkitzen baita.EREDUTASUNA: Edozein egilek kausa ereduzkoak eraginik aritu behar duenez gero, eredutasunak gauza mugatu guztien jatorrizko ereduak Jainkoaren gogamenean ipintzen ditu.ERREBELAZIOA/AGERKUNDEA: Erlijioaren historian Jainkoak gizakiei bere borondatea agertzeari deitzen zaio.ESKATOLOGIA: Amaierari buruzko gogoetak adierazten ditu termino honek (“azkena” grekoz). Heriotza haraindiko bizitzaz dihardu.ESPIRITUA: Materia gabeko izakia. Arima espirituala da ez baitu materiarik. Materiagabekoa den oro espiritua da.FEDEA: Sinesmena. Sinesten ez bada ezinezkoa da ulertzea. Fedea edozein ezagutzaren ezinbesteko aurrebaldintza dugu. “ Sinestu ulertu ahal izateko”. Ez badugu sinesten ezin izango dugu ezertxo ere ulertu. “Sinestu Jainkoaren hitza ulertu ahal izateko”. Fedeak eman behar du lehenengo pausoa, gero arrazoia. Fedea ezagutzaren hastapena da beti. Arrazoia ez da nahikoa jakituria lortzeko, ez da egiaz jabetzeko gauza. Kristau filosofia fedetik hasten da, fedeak gordetzen dituelako gizakiaren zoriontasuna lortzeko beharrezkoak diren egia guztiak. Beraz arrazoia soila edo bakarra ez da nahikoa giza bizitzaren arazoa konpontzeko, ez baita iristen Jainkoari eta gizakiari dagozkien egietaraino. Erlijio oro misterioz beteta dago.Jainkoarengana sinesmenaren bidez heltzen da gizakia; gero, Jainkoarenganako sinesmen hori ulertzen eta arrazionalizatzen saiatzen da.GAITZA: Hiru motatakoa da:
Gaitz morala (Bekatua). Gaitz metafisikoa (Inperfekzioa), Gaitz Fisikoa (Mina). Gaizkia ezin zaio Jainkoari egotzi. Gaizkia ez da erreala, ongia eza baizik. Gaizkia ez da izate bat,izatearen akatsa baizik. Gaitza izatearen ustelkeria da. Gizakiak gaizki jokatu dezake Jainkoak libre sortu duelako, hau da bere ekintzen erantzulea. Librea denez bere eskuetan dago ondo edo gaizki jokatzea. Egin duenaren arabera epaitua izango baita.
IZAKI ABSOLUTUA: Jainkoa izaki absolutua da. Bere existentzia ez da arrazonamenduz frogatzen. Arima fededunarentzat frogatua dago. Arima gai da Jainkoa ezagutzeko, baina ezagutza hori ezinezkoa izango litzateke bere existentziarik gabe. Egia existitzen denez eta Jainkoa berefuntsa izanik, Jainkoa existitzen da.IZAKI ALDAKORRAK: Kreaturiko sorkariek , izaki aldakorrak dira. Ez dute tinkotasunik ez eta iraupenik ere.Kontingenteak dira. Badira eta ez dira aldi berean. Heriotzara zuzenduta daude ezegonkorrak direlako.Ezerezetatik sortuak, daukaten izatea Jainkoarengandik jaso dute. Aldatu eta usteldu egiten dira, ez perfektuak direlako. (Gogoratu Platonen mundu sentikorreko objektuen ezaugarriak)JAINKOA: Sorkari guztien sortzailea. Betierekoa, Orojakilea, Ahalguztiduna, Perfekzio guztien jabea. Agustinek Egiarekin berdintzen du. Fedeaz ezagutu daiteke, barnerapen prozesu bati Esker. Izaki absolutua da.Perfekzio guztien jabea dena. Gizakiaren kreatzailea denez bere baitan argi iraunkor bat jarri du, gizakiak bere kreatzailea nor izan den ezagutu dezan. Berarengan aurkitzen da benetako zoriontasuna bera baita benetako Egia.JAINKOAREN HIRIA: Bi motatako hiri bereizten ditu: Munduko Hiria edo lurtarra: Jainkoa mespretxatuz, norbera Jainkoa baino gehiago maite dutenak. Beraien helburua ondasun iragankorrak bilatzea da. Jainkoaren hiria edo zerutarra. Jainkoa gauza guztien gainetik, norbere buruaren mespretxuraino maite dutenak. Munduko aberastasunak Jainkoarengana heltzeko bitarteko bezala erabiltzen dute. Historiaren bilakaera bi hiri horien arteko borroka gisa agertzen da:onaren eta gaitzaren, Jainkoaren eta munduaren, argiaren eta iluntasunaren hirien artekoa. Borrokak historiaren amaiera arte iraungo du, non Jainkoaren hiriaren behin betirako garaipena etorriko den.KONTINGENTZIA: Beharrezkotasunari kontrajartzen zaio. Izaki kontingentea zera da: existentzian dirauen zerbait baina existentzian izateari utz diezaiokeena. Jaio eta hil egiten diren izakiak kontingenteak dira.Beharrezkoa den izaki bakarra Jainkoa da.KREAZIOA: Jainkoak izakiak sortzeko eginiko ekintza librea: Jainkoak hitzaren bitartez sortu zuen mundua.Hasieran Logosa (hitza) zen.LOGOS: Adierazpena, pentsamendua, kontzeptua, diskurtsoa, arrazoia, adimena… esan nahi du. Esanahi horiez gainera, este batzuk ere gehitu dira: legea, printzipioa, araua.Heraklitoren iritsiz, logosa mundua gobernatzen duen arrazoi unibertsala da eta posible egiten du ordena bat, justizia bat, patu bat. Agustinen ustez, logosa Jainkoaren hitza da.MANIKEISMOA: III. Mendean bizi izan zen Maniren doktrina. Betidanik bi printzipio Kosmiko daudela dio, ongiarena (Ormuz) eta gaizkiarena (Ariman). Bi indar horien pean dago unibertsoa eta gizakia ere bai.ONDASUN IRAUNKORRAK: Suntsiezinak diren ondasunak, hots, espirituaren ondasunak, arimaren elikagaiak. Ondasun hauek arima perfekzionatu eta zoriontsu bihurtzen dute.
Ondasun iraunkorrak honako hauek dira: jakituria, zuhurtasuna, zuzentasuna, sendotasuna, neurritasuna…Agustinen iritsiz ondasun iraunkor ederrena Jainkoa da eta hura ezagutzera heltzen den arima zoriontsua da. Ondasun materialak, gorputzaren ondasunak, hala nola elikagaiak, jantziak, tresnak…ustelgarriak eta zoriaren ondorioak direnez etorri diren bezala joaten direlako ez dute zoriontasun osorik eskaintzen.
ONDO BIZI: Jainkoak agindutakoa betetzen duena ondo bizi da. Beste gauza guztien gainean Jainkoa maitatu egiten duena ondo bizi da. Beraz, gizakiaren bizitza bakarrik izan daiteke ona Jainkoaren bidetik abiatzen bada,munduko gauzak mesprezatuz eta Jainkoaren argia aurkituz. Hots, ondo bizi dena kristau fededuna da.

ZORIONTASUNA: Gizakiaren zoriontasuna Jainkoa ezagutuz eta Jainkoak esandakoa betez eskuratzen da. Gizaki guztiek nahi dute zoriontsu izan baina horretarako bide bakar bat dago: Ez ondasun materialak (aldakorrak eta agortzen direnak)

Entradas relacionadas: