Arau moralak

Enviado por Chuletator online y clasificado en Psicología y Sociología

Escrito el en vasco con un tamaño de 32,08 KB

¡Escribe tu texto aquí!

OINARRIZKO KONTZEPTUAK:

-Moralaren hezkuntza:

  • Gizakiak irizpide moralak, gizarte arauak eta balioak eraiki behar ditu errespetuzko elkarbizitza lortzeko.

  • Jaioberriak helduengatik jaso ohi ditu balioak, hezkuntzari esker.

  • Moralaren hezkuntzaren helburu nagusia haurrak bere irizpide moralak eraikitzea da, irizpide horiek barneratuz, autonomoa izateko eta beste pertsonen mende ez egoteko.

  • Hezkuntzak haurrari moralki hazten lagundu behar dio.

-Moraltasuna eta kode morala:

  • Gizarte bizikidetza lortzeko pertsonen arteko hitzarmenak beharrezkoak dira.

  • Moraltasuna arau eta balio jakin batzuen araberakoa da.

  • Balioak: Unibertsalak, altruismoa edo besteenganako errespetua balioak.

  • Arauak: Kulturen eta ohituren arabera ezarriko dira.

  • Balio eta arauak jende gehienak onartu, gizarte horretarako kode morala ezarriz.

  • Moraltasunak jokabide egokiaren arauak zehazten ditu.

-Gizartearen araberako emozio moralak:

  • Enpatia: Gainerakoen emozioak ulertzeko gaitasuna. Funtsezkoa mezuak ulertzeko.

  • Hoffman 6 mailak:

  • Enpatia orokorra: Ume berriaren negar erreaktiboa (hilabetekin)

  • Enpatia egozentrikoa: Bestearen ondoezina eta berea ez bereiztu (2 urte)

  • Enpatia kuasi-egozentrikoa: Bestearen ondoezina eta berea ez berezitu bera lasaitzeko balio diren gauzak besteei be pentsatzen dute (2urte, txupetea)

  • Egiazko enpatia: Besteak sentitzen duena sentituko du, edo egoera horretan sentituko zuena. (3urte)

  • Egoeratik harantzekoa: Bestearen bizimoduaren estutasuna sentitu. (5urte)

  • Talde batzuen bizimoduaren estutasuna sentitzen du. (5-6 urte)

TEORIA ARGITZAILEAK:

-Psikoanalisiaren teoria: Gurasoek eta gizarteak umeari portaera eredu ideal gisa transmititzen dizkioten balioak osatzen dute. Honen helburua pertsonaren portaera nolakoa izan beharko lukeen adieraztea. (5-6 urte)

-Gizarte ikaskuntzan: Haurrek imita dezaketen eredua izan behar dute, jokabidea finkatzeko errefortzu positiboak egon behar dira. Jokabide altruistak duen ereduak, haurrengan erantzun altruistak areagotzen lagunduko dio.

-Teoria kognitiboak: Moraltasuna pertsona bakoitzak, jasotzen duen guztia birplanteatuz, poliki eraikitzen duen zerbait da.

  • Piaget ekarpena garapen moralaren gaian:

  • Moral heteronomoa (7-8): Haurra helduen aginpidearen mende dago. 5 urteekin moral heteronomoa garatzen hasiko da, kanpotik agintzen zaizkion arauez interesatzen da eta arauok errespetuko ditu. Arau iraunkorrak eta aldaezinak, denek bete behar dute, moral kontzeptu zorrotza dutelako. Ez dago grisarik, beltza ala zuria.

  • Berdintasunezko moral (8-11): Bitarteko aldia. Goiko eta beheko ezaugarriak nahasiz

  • Moral autonomoa (11-12): Arauak barneratuko ditu eta haurra garapen moralari malgutasuna emateko gai da. Bere irizpideen arabera jokatzen hasiko da. Lehen uste zuena oker dago eta grisak daude. Jarduerak asmoen arabera baloratuko ditu.Eta ez bakarrik ondorioen arabera.

  • Dilema moralak (Piaget eta Kohlberg): Piagetek istorioa konponbidearekin kontatzen zuen, gero epaitzea eskatzen zien. Kohlberg istorioa kontatu eta haiek zer egingo luketen galdetu. Arrazonamendua behatuz.

  • Kohlberg-en dilema morala:

  • Ikerketak 10 eta 17 urte bitarteko pertsonekin.

  • Umeek nola arrazonatzen zuten interesatzen zitzaion.

  • 6 estadio, haurraren heldutasunean eta gizarte ingurumenarekiko duen elkarrekintzan oinarritzen dira:

  • 1- Konbentzio aurreko maila (0-6): Moraltasuna besteek agindutako kanpoko arauen arabera. Esandako betetzen dute, bai zigorra saihesteko zein sariak lortzeko. Ez dute ulertzen giza arauak pertsonen arteko akordioak direla ondo eramateko.

  • 1. Estadioa,Moral heteronomoa: Arauak obedientziagatik edo zigorrari beldurragatik betetzen dira

  • 2. Estadioa Indibidualista edo instrumentala: Interesagatik arauak betetzea eta besteek gauza bera egiten dutela uste dute. Solidaritaterik ez, interesa baizik. “errespetatuko zaitut, zuk errespetatzen banauzu”

  • 2- Konbentzio maila: Gizarteak ezarritako arauak eta erregelak mantendu eta bereiztea garrantzitsua. Agindutakoa ez da betetzen norberaren interesen arabera, ordena soziala eta giza harremanak mantentzeko baizik.

  • 3.Estadio nerabezaroa: Guztizko garrantzia besteen iritzia, Konfiantza eta errespetuko pertsona bat izatea garrantzitsua.

  • 4.Estadio Heldutasun aroa: Sistema soziala eta kontzientzia, euren jokabidea konpromisoen arabera defendatzen dute, zigorrak eta sariak edonolakoak izanda ere. Arduraduna izatea eta gizartearen legeak eta arauka betetzea, bizikidetza ziurtatzeko. Gizartea ordena mantentzea da helburu.

  • 3- Konbentzio-osteko maila: Pertsonak benetako moraltasuna lortuko du. Arauak eta legeak zalantzan jarriz, legeen gainetik baloreak baitaude.

  • 5.Estadio Kontratu soziala: Legeak pertsonentzat dira, legeak horretarako aldatuko dira. Legeak gizarteak berak sortzen ditu. Bizitzeko eskubidea aldarrikatu, konpromiso sozialak hartuz.

  • 6.Estadio Etika-
    Printzipio unibertsalak:
    “besteari, besteak niri egitea nahi dudana egitea”, bizitzan eta berdintasunean sinesten dute. Printzipioak legeen aurretik.

  • Albert Bandura: (Gizarte irakaskuntza teoria)

  • Umeek bi modutan ikasiko dute:

  • Ikaskuntza zuzena: Agente sozialen bitartez, hezkuntza formala eta ez formalean. Esplizitoki gurasoak eta hezitzaileak saiatzen dira haurren jokabideak bideratzen.

  • Imitatuz: Umeek gurasoen eta beste helduen jarrerak eta jokabideak imitatuz ikasten dituzte baloreak eta arau moralak, nahiz eta hauek asmorik ez izan irakasteko.

  • Zigorra eta zigorren ordezkoak: Haurraren jokabide morala hobetzea du helburu.

  • Zigorra noizbehinka eta adinaren eta egindako ekintzaren arabera egokitua.

  • Guraso hoiek seme alabak erasokorrak dira eta sozialak ez diren portaerak.

  • Zigorrekin haurrek nabarmenago sentitzen baitu ohiko afektua kendu diotela.

  • Zigorrak haurraren onurako eta ez helduenarako.

  • Zigorrak ekintzaren larritasunaren araberakoak.

  • Zigorraren ondorioak:

  • Zigorrak umearen heteronomia indartzen du, eta autonomiaren garapena oztopatzen du.

  • Arauak betetzen dituztenean saria jasotzeko edo zigortua ez izateko besteen menpe biziko dira.

  • Helduen boterea murriztu behar dugu, umeek moral autonomoagoa izateko.

  • Garapen moralaren helburua umeek euren erabakiak hartzea da.

SEXU-DESBERDINTASUNAK GARAPEN MORALEAN:

  • Enpatia, erruduntasuna - emakumeak gehiago.

  • Erasokortasuna haurtzaroan:

  • Eraso inori edo zerbait mina edo kaltea eragiteko asmoa duen jokabidea da.

  • Helduetik egoera gatazkatsuak konpontzeko ordezko era ikasten dute.

  • Haurren erasokortasunaren arrazoiak:

  • Jolasen eragina.

  • Familia:

  • Etxeko gatazkak, arazo emozionalak eta jokabide erasokorrak eragina

  • Indarkeria eta larderia bere lehenengo erantzuna dela ikasten dute.

  • Komunikabideak.

FAMILIAREN EGINKIZUNA BALIOEN HEZKUNTZAN:

  • Balioak transmititzeko erakunde nagusia.

  • Kanpoko erakundeak eta familia hezkuntza moralaren parte.

  • Jokaera asertiboak, altruismoa, tolerantzia, zintzotasuna,... Etxetik!

  • Balioak ez dira ikasten, bizi egiten dira.

  • Gurasoen errespetua eta legitimitatea galdu haien hitzak ekintzekin bat ez dator.

  • M.L Hoffman: Gurasoak seme alaben garapen morala sustatzeko erabil. 3 metodoak:

  • Agintea finkatzea: Autoritarioak, arazoak konpontzeko gaitasunik ez, indarkeria edo zigorrak erabiltzen. Seme alabek agindutakoa bete dezaten.

  • Maitasuna kentzea: Gurasoek, seme alabek agindutakoa bete dezaten, xantaia emozionala erabil. (Ez zaitut maite)

  • Indukzioa: Helburua, ahurrak jokabideen ondorioak bere kabuz egiaztatze eta enpatia sustatzea da. Ekintza desegokia egiten duenean, haurrari bestearen bati kalte egin diezaiokela azaldu behar zaio.

ESKOLAREN EGINKIZUNA BALIOEN HEZKUNTZAN:

-Eskolaren eginkizun konpentsatzailea eta laguntza eginkizuna moralaren hezkuntzan

  • Haurrek iritzia izatea da helburu. Moral autonomoa txertatuz.

  • Hezitzaileak guztiko garrantzia dute autonomia moralan.

  • Solasaldirako eta eztabaidarako eremuak ezarri behar dira, geletan arau moralak hausteari buruz hitz egiteko.

-Balioen hezkuntzan eginkizuna alderdi garrantzitsuenak:

  • Kalitatezko harremana izateko: Bien arteko harremana, lehen egunetik egiten dugun harrera funtsezkoa izango da. Egunero sortuko diren gatazkei aurre egiten nola lagunduko diogun, nola hitz egingo dugun, begiradak, adierazpenak egiteko, tonua, aginduak, eskaerak,...

  • Hezitzaileak bere baloreak aztertu transmititu baino lehen: Ereduak izan beharko gara, ereduetatik ikusten dutena imitatu eta ikasiko dute. Holan jokabide morala eraikiko dute.Jokabide asertiboa eta ez lehiakortasunazko jarrerak eraikiz.

  • Etxean eskolako baloreak zeintzuk diren ezagutu, hauek etxean lantzeko: Bi agente sozialen kooperazioa funtsezkoa da. Gero eta helduago izan gero eta autonomoagoa izango da, eskola eta familiaren harremana murrizten.

Entradas relacionadas: