Arabako lautadako produktuak

Enviado por Chuletator online y clasificado en Geografía

Escrito el en vasco con un tamaño de 6,86 KB

 
Euskal isurialde Mediterraneoa uren banalerroaren hegoaldeko lurraldeei dagokie: ia Araba osoa hartzen du, lur Zerrenda desberdinetan bereizita, EAE barruan –horrez gain, Nafarroako erdialdea eta hegoaldea ere hartuko lituzke–. Ezaugarri orokor hauek ditu eremu horrek: erliebe leunagoa, klima kontinentalizatua (klima ozeaniarrean baino Prezipitazio gutxiagorekin eta udako lehortearekin), eta lurzoru egokiagoak landatzeko. Paisaiaren itxura: eremu horrek paisaien aniztasuna du. Zenbat eta hegoalderago egin antz handiagoa du penintsula Iberiarreko mediterraneo aldearekin, zerealen eta mahastien domeinuabaita, besteak beste. Oro har, Atlantiko eta Mediterraneo arteko trantsizio aldearen ezaugarriak daude: lur landua, larreak eta basoaren Konbinazioa, alegia. Hortaz, bi paisaia mota nagusi bereizten dira: Paisaia mota bat labore lurrek okupatutako haran zabalek eta mendiz inguraturiko sakonuneek osatzen dute: Mendialdeak egon arren, lursail irekien paisaia da nagusi, forma geometrikoekin (damero itxura du, partzelaKontzentrazioagatik) Eta herrixketan kontzentratutako populazioarekin. Beste paisaia mota bat Arabako Errioxak osatzen du, EAEn –Nafarroako hegoaldeak ere osatuko luke–, Kantauriar Mendizerraren hegoaldera. Mahastien domeinua denez, lursail txikiagoak ageri dira, zereal sailak ere egon arren. Ebroko sakonunearen barruan sartzen da, eta populazioa herri handitan pilatzen da. Nekazaritzako egitura: Biztanleria ugariagoa da euskalmediterraneo aldean. Populazioa herri handiagotan pilatzen da, alde ozeaniarrarekin Alderatuta. Lautadan, plano desordenatua eta egitura irekia duten herrixkak ageri dira, harrizko etxeekin; aldiz, Ebro Sakonunean (Arabako Errioxan, esaterako) ohikoak dira herri handiagoak, hareharrizko jauregi eta etxeekin. Hemen ere biztanleria zaharkituta dago. Emakumeak alde ozeaniarrean baino garrantzi gutxiago du nekazaritzan. Ustiategiak. Ustiategi ertainak dira nagusi. Esplotazioen tamaina alde ozeaniarrean baino handiagoa da (40 Ha/esplotazioko, batez beste). Ustiategi handienak erdialdeko lautadaren zereal sailak dira. Txikienak, berriz, Arabako Ipar mendebaldekoak eta Arabar Errioxakoak. Lur sailen handitze prozesua 1960ko eta 1970eko hamarkadetan gauzatu Zen, salerosketaren bidez, gehienbat. Baserriak euskal mediterraneo aldeko iparraldean daude, nagusiki. Bertan ere, Maiorazkoaren instituzioa garrantzitsua izan da. Baina alde horretan ohikoena, orokorrean, ondokoa da: herentzia Banatzea seme-alaben artean. Normalean, seme edo alaba bakar bat arduratzen da ustiategiaz eta neba-arrebei Dagokien zatia ordaindu behar die; praktika hori oztopoa izan da ustiategien kapitalizaziorako. Lurraren edukitze erari dagokionean, jabetza nagusi izan arren, errentamenduak edo alokairuak ere badu garrantzirik (ustiategien % 20, Arabako zerealen eremuan). Ondokoa ere berezia da: jabetza komunala edo herri lurrak izatea. Batez ere, zerealen eremuan eta mendialdeetan. Lehenak (zereal sailak), tokiko nekazariek lantzen dituzte, zozketan eta txandaka; eta bigarrenak (basoak), komunitate Osoak baliatzen ditu etekinak banatzeko, Foru Diputazioak eta udalek kudeatuta. ? Hemen ere, alde ozeaniarrean Bezala, famili lanak garrantzi handia du, eta lan esku eskasia ere badago. Beraz, aldi baterako langileak kontratatzen Dira, uzta garaian, batez ere (mahats bilketarako, kasu). Nekazariek ustiapenekin duten dedikazioari dagokionez, Dedikazio partzialaren pisua ere azpimarratu beharra dago (nekazarien % 30ek beste lan bat daukate Jarduera nagusi bezala). Teknikak. Laboreen espezializazioa da nagusi. Berebiziko garrantzia du ureztapen-nekazaritzak (patata, industri landaketak...); Horretarako urmaelak eta ubideak egin, eta ureztatze sistemak hobetu egin dira. Mekanizazioa orokortu da 60ko eta 70eko hamarkadez geroztik, eta, ondorioz, lan eskuaren soberakinak sortu zituen. Partzela-kontzentratze prozesuari Oso goiz ekin zitzaion Araban (Lautadan, batez ere). Hala ere, zenbait eskualdetan, nekazari batzuek jarduera uzteak Eta makineria sartzeak lurren berrantolaketaren beharra ekarri du berriz ere. Landa espazioaren erabilerak: Lurren erabilerak eta aprobetxamenduak eragina dute paisaian. Azpi sektoreka aztertuz gero, esan behar da Nekazaritza dela emankorrena, produkzio osoaren % 70 delarik; abeltzaintzak % 20 hartzen du; eta basoak, % 5. Banaketa geografikoari dagokionez: eremuaren iparretik, abeltzaintza; zerealak, erdialdean; eta mahastiak, hegoaldean Dira nagusi. Lurlantza: Lehorreko nekazaritzan: O Arabako lautadan, zerealak dira nagusi, polilaborantzarekin: garia bereziki, garagarra eta oloa. Arabako Mendebaldeko bailaretan ia dena zereala da, zuhain-landareak, barazkiak eta abeltzaintza egon arren. O Arabako Errioxan mahastiak daude, ia monolaborantza gisa. O Zereal eta mahastien hedapena eman da azken urteetan, patataren kalterako; azken horrek, kalitatezkoa izan arren, Kanpoko lehiari aurre egin behar diolako (prezio merkeagoan eta lehenago ailegatzen baita kanpokoa). Mahastien Kasuan, kalitateak (jatorrizko izendapena izateak) eta prezioek ekarri dute horien hedapena, nagusiki. Ureztapeneko nekazaritza: O Ebroren alubioi lautadetan, ibaiadarretan eta haran ureztatuetan zehar hedatzen da. O Arabako lautadan, zerealekin txandakatuta, beste labore batzuk ageri dira: erremolatxa, patata, zuhain-landareak, Ekiloreak, barazkiak... EAEz gain, Nafarroan ere, baratzeko produktuak, fruta-arbolak eta artoa, adibidez, badaude. O Ureztapeneko nekazaritza intentsiboa eta errentagarria da, baina, aldi berean, lan esku ugari behar du. Abeltzaintza: Eremu horretan, bigarren mailako jarduera da. Abelgorriaren hazkuntzak apenas du garrantzia, bailara atlantikoetan Gehienbat, eta okelatarako produzitzen da.Txerri hazkuntzaren garrantzia handiagoa da, lautada aldean. Ardi-zienda Ere bada inportantea. Basogintza: Basogintza baldintzatzen duten eragileak honako hauek dira: klima, erliebe menditsua izatea eta Lurzoruaren jabetza publikoa izatea, nagusiki. Klimari dagokionean, udako lehorteak eta neguko izotzek eragozten dute P. Radiata bezalako espezien hedapena, adibidez. Erliebe menditsuak baso eta larreen garapenerako eremu egokiak dira. Hala ere, baso ustiapenak balio ekonomiko Osagarria du eremu horretako landa populazioarentzat. Basoen % 70ek jabetza publikoa dute. Horren kudeaketa ere publikoa da, administrazioen zuzendaritzapean; hortaz, ez Zaio horrenbeste begiratzen epe laburreko errentagarritasunari, eta ingurunearen beste balio batzuk aintzat Hartzen dira (ekologikoa, kulturala, aisialdirako...). Lortutako produkzioa kalitatezko zura eta zerrategietarako erabiltzen Da, eta horren etekina komunitatearentzat da. Baso hostozabalak dira nagusi: pagoa, ametza (lurzoru hareatsuetako eguteran, Izkiz kasu), artea (kareharrizko Eremuetan), erkametza, haritza... Landaretzan disimetria topatzen dugu, ipar edo hego mazelak izan, horren arabera.

Entradas relacionadas: