Antzinako erregimena eta liberal

Enviado por Chuletator online y clasificado en Historia

Escrito el en vasco con un tamaño de 11,15 KB

 

ANALISIA:Sarrera moduan, pertsiarrei, erregea hil ondoren gertatzen zitzaien bezala, Espainia ere anabasan bizi izan dela sei urtetan, Erregea "gatibu" egon den bitartean adierazten dute. Independentzia gerrari buruzko aipamena da; errege familiak Frantzian igaro baitu gerra, "gatibu", testuaren egileen ustez. “Antzinako pertsiarren ohitura zen” esaldiarekin hasten da eta hortik datorkio izena testu luze honi;
bertan, Cadizeko Gorteak, liberal mugimendua eta Espainian 1808tik egindako aldaketa guztiak kritikatzen dira.

Ideia nagusia 20 eta 21 lerroetan dago: “bertan behera utz daitezela konstituzioaren ondorioak eta Cadizen xedatutako dekretuak”. Egileek Cadizen onartutako dekretu guztiak bertan behera uztea eskatzen diote erregeari. Fernando VII.Ak absolutismoaren itzuleran Eliza, ejertzitoa eta

herriaren laguntza izango du. Haien ustez, Cadizeko Gorteak baliogabeak dira eta, ondorioz, baligoabea da baita ere haiek egindako lan erreformista. Ilegitimoak dira ez baitzituen Erregeak deitu eta ez baitziren estamentuka bildu.

. Monarkia absolutuaren defentsa sutsua egiten dute: " arrazoiaren eta adimenaren obra da, jainkozko legearen menpean dago” (9.

Lerroa

Legezkoa da, “konkista eskubidearengatik edo Erregeak hautatu zituzten lehenbiziko gizonen borondatezko mendekotasunagatik” ( 10. Lerroa ) ezarri baitzen.

Azpimarratzeko beste bi ideia, “Erremedioa, Espainiako foru, lege, usadio eta ohituren araberakoa da” (18.Lerroa) eta “ Xede horrekin bil daitezela Gorteak handitasunez eta antzinakoak egin ziren bezala” (19.Lerroa) dira. Antzinako Erregimeneko Gorteak, hau da, estamentalak, ohiturak eta usadioak defendatzen dituzte helburu garbi batekin: monarkia absolutuaren berrezarkuntza.-Testuaren egileek (estamentu pribilegiatuen ordezkariek), beraz, estatu kolpe bat ematera eskatzen diote Erregeari, 1812ko Konstituzioa eta Cadizeko Gorteek emandako dekretuak ezabatuko dituena.


ONDORIOAK:Testuaren eragin historikoa oso garrantzitsua da, izan ere "pertsiarrek" beraien helburua lortu baitzuten. Diputatu hauez gain, Valentziako gobernadore militarraren, kleroaren, nobleziaren eta herri xumearen laguntza bazuela ohartzean, Fernando VII. Ak ESTATU KOLPEA eman zuen 1814ko maiatzaren 4an; 1812KO KONSTITUZIOA eta Cadizko Gorteek prestatutako lege liberal guztiak INDARGABETU eta ondoriorik gabe utzi zituen eta ERREGIMEN ZAHARRA ezarri zuen, erregimen absolutista. Herria ez zen Konstituzioaren alde azaldu. Beraz, Espainian, Europan bezala, Errestaurazio absolutista egin zen: gizarte estamentala, jauntxoen erregimena eta Erregimen Zaharreko erakundeak indarrean jarri ziren.

Erregeak kanpo politika baztertu zuen eta Espainiak ez zuen izan Vienako Kongresuan merezi zuen protagonismoa. Hori dela eta, Espainia, Napoleonen kontrako gerra gogorra egin ondoren, baztertuta geratu zen eta ez zituen jaso Vienako Kongresoan gainerako potentzia garaileek jaso zituzten etekinak.

Barne politikan jardun zuen helburu batekin: bere aginte absolutua, despotikoa mantentzea. Europako beste herrialde absolutistek ez bezala (erreforma xumeak egingo dituzte haien erregimenak leuntzeko), oso politika erreakzionarioa eta errepresiboa egin zuen.

Manifestuaren ondorengo sei urteak kaotikoak izan ziren. Ekonomiaren egoera oso larria zen gerraren ondorioz (azpiegiturak suntsituta, nekazaritza eta industria egoera penagarrian) eta Ogasuna bankarrotan. Amerikar kolonien independentzi prozesuak egoera larriagotu egin zuen. Absolutismoak ekonomiaren suspertzea galaratzen zuen eta beharrezko erreforma fiskala egitea.




ANALISIA:Sarrera moduan, pertsiarrei, erregea hil ondoren gertatzen zitzaien bezala, Espainia ere anabasan bizi izan dela sei urtetan, Erregea "gatibu" egon den bitartean adierazten dute. Independentzia gerrari buruzko aipamena da; errege familiak Frantzian igaro baitu gerra, "gatibu", testuaren egileen ustez. “Antzinako pertsiarren ohitura zen” esaldiarekin hasten da eta hortik datorkio izena testu luze honi; bertan, Cadizeko Gorteak, liberal mugimendua eta Espainian 1808tik egindako aldaketa guztiak kritikatzen dira.

Ideia nagusia 20 eta 21 lerroetan dago: “bertan behera utz daitezela konstituzioaren ondorioak eta Cadizen xedatutako dekretuak”. Egileek Cadizen onartutako dekretu guztiak bertan behera uztea eskatzen diote erregeari. Fernando VII.Ak absolutismoaren itzuleran Eliza, ejertzitoa eta

herriaren laguntza izango du. Haien ustez, Cadizeko Gorteak baliogabeak dira eta, ondorioz, baligoabea da baita ere haiek egindako lan erreformista. Ilegitimoak dira ez baitzituen Erregeak deitu eta ez baitziren estamentuka bildu.

. Monarkia absolutuaren defentsa sutsua egiten dute: " arrazoiaren eta adimenaren obra da, jainkozko legearen menpean dago” (9. Lerroa) Legezkoa da, “konkista eskubidearengatik edo Erregeak hautatu zituzten lehenbiziko gizonen borondatezko mendekotasunagatik” ( 10. Lerroa ) ezarri baitzen.

Azpimarratzeko beste bi ideia, “Erremedioa, Espainiako foru, lege, usadio eta ohituren araberakoa da” (18.Lerroa) eta “ Xede horrekin bil daitezela Gorteak handitasunez eta antzinakoak egin ziren bezala” (19.Lerroa) dira. Antzinako Erregimeneko Gorteak, hau da, estamentalak, ohiturak eta usadioak defendatzen dituzte helburu garbi batekin: monarkia absolutuaren berrezarkuntza.-Testuaren egileek (estamentu pribilegiatuen ordezkariek), beraz, estatu kolpe bat ematera eskatzen diote Erregeari, 1812ko Konstituzioa eta Cadizeko Gorteek emandako dekretuak ezabatuko dituena.


ONDORIOAK:Testuaren eragin historikoa oso garrantzitsua da, izan ere "pertsiarrek" beraien helburua lortu baitzuten. Diputatu hauez gain, Valentziako gobernadore militarraren, kleroaren, nobleziaren eta herri xumearen laguntza bazuela ohartzean, Fernando VII. Ak ESTATU KOLPEA eman zuen 1814ko maiatzaren 4an; 1812KO KONSTITUZIOA eta Cadizko Gorteek prestatutako lege liberal guztiak INDARGABETU eta ondoriorik gabe utzi zituen eta ERREGIMEN ZAHARRA ezarri zuen, erregimen absolutista. Herria ez zen Konstituzioaren alde azaldu. Beraz, Espainian, Europan bezala, Errestaurazio absolutista egin zen: gizarte estamentala, jauntxoen erregimena eta Erregimen Zaharreko erakundeak indarrean jarri ziren.

Erregeak kanpo politika baztertu zuen eta Espainiak ez zuen izan Vienako Kongresuan merezi zuen protagonismoa. Hori dela eta, Espainia, Napoleonen kontrako gerra gogorra egin ondoren, baztertuta geratu zen eta ez zituen jaso Vienako Kongresoan gainerako potentzia garaileek jaso zituzten etekinak.

Barne politikan jardun zuen helburu batekin: bere aginte absolutua, despotikoa mantentzea. Europako beste herrialde absolutistek ez bezala (erreforma xumeak egingo dituzte haien erregimenak leuntzeko), oso politika erreakzionarioa eta errepresiboa egin zuen.

Manifestuaren ondorengo sei urteak kaotikoak izan ziren. Ekonomiaren egoera oso larria zen gerraren ondorioz (azpiegiturak suntsituta, nekazaritza eta industria egoera penagarrian) eta Ogasuna bankarrotan. Amerikar kolonien independentzi prozesuak egoera larriagotu egin zuen. Absolutismoak ekonomiaren suspertzea galaratzen zuen eta beharrezko erreforma fiskala egitea.

Entradas relacionadas: