Antolakuntza-funtzioa

Enviado por Chuletator online y clasificado en Economía

Escrito el en vasco con un tamaño de 6,49 KB

 

Administrazio pozesua: enpresaren xedeak eta helburuak lortzeko betetzen dituen funtzioen eta jardueren multzoari deritzo.

Plangintza egitea da  helburu batzuk ezarri eta horiek lortzeko estrategiak zehaztea, enpresaren politika zehaztea eta erabakiak hartzeko irizpideak finkatzea, helburuak lortzeo helburuarekin.

Antolakuntza: zer egin erabaki, erantzukizuna diseinatu eta aginte maila ezartzean datza

Antolakuntza formala


: asmoen egitura bat da, ongi definitutaeta zehaztuta, enpresak bere elementuak lekurik egokienean kokatzeko helburua duena

Organigrama: enpresaren antolakuntza egituraren adierazpen gafikoa da

Antolakuntza informala: pertsonak elkartzen direnean berez sortzen diren harreman pertsonaleei eta gizarte harremanei, enpresa zuzendaritzak edo antolakuntzak aurrez zehaztu ez dutenei

Kudeaketa funtzioa: ezarritako helburuak lortzeko, enpresa osatzen duten pertsonek beharezko diren zereginak egin ditzaten ahalegintzea da .

Erabaki matrizea: erabakiak hartzeko tresna, erabakiak hartzeko behar direnelementu guztiak dituena

Merkataritza zuzenbidea: enpresaren jarduera ekonomikoa arautzen duen zuzenbidearen atala da.

Zerga zuzenbidea: Estatuak behar dituen diru-sarrerak gastu publikoak estaltzeko (aurrekontu Publikoa),  arautzen duen zuzenbidearen atala da.

Tasak: erakunde publiko bati emandako diru-presatazioak dira, hark erabiltzaileari onura zuzena dakarkion zerbitzu publiko ematearen ordainetan

Kontribuzio bereziak: obra publiko edo zerbitzu publikoei esker ondasunek izandako balio handitzeazdergapetzen du

Zergak: helburu zuzenik gabe administrazio publikoek zergapekoei eskatzen dizkietan ordainketak dira

Zerga zuzenak: pertsona edo enpresen etekina edo beren jabetzako ondasun bat erabiltzeagatik zergapetzen dituzten zergak dira

Zeharkako zergak: pertsonen ondasunen edo zerbitzuen kontsumoa zergapetzen dute

Entradas relacionadas: