Antibiotikoak eta birusak

Enviado por Chuletator online y clasificado en Biología

Escrito el en vasco con un tamaño de 7,39 KB

Toxina motak

a) Exotoxinak: proteina disolbagarriak dira. Organismo patogenoak hazten ari direnean inguruan askatU. Oso toxikoak dira,sarritan hilgarriak. Lekualdatu eta infekzio-lekutik urrun eragin dezakete kaltea.

-Enterotoxinak: hesteko mukian jardun eta beherakoak sortu.

-Neurotoxinak: nerbio-ehunean eragin bulkadaren transmisioa oztopatuz. Heste mehean ere eragiten dute.

-Zitotoxinak: zenbait ehunetan eragiten dute, eta zelulak hiltzen dituzte eraso entzimatikoaren bidez.

b) Endotoxinak: Gram bakterio negatiboen hormaren kanpoko mintzeko lipopolisakaridoak dira. Baldintza jakinetan toxikoak dira osatalari-zelularako. Gehienetan zelularekin lotuta daude eta kantitate handitan askatzen dira bakterioa lisatzen denean . Ez dira oso toxikoak eta oso arraroa da hilgarriak izatea.

Hiesa

Horrek zelulak funtzio immunitarioa galdu eta infekzio oportunistak agertzea eragiten du.

Gorputzeko likido infektatuak pertsona osasuntsu baten likidoekin nahasita kutsatzeN.Moduak: sexu-harremanak, haurdun dagoen amatik fetura…

Salmonellosia

Salmonella generoko bakterioek sorturiko gastroenteritisa da. Janariekin edo animaliekin kontaktuan egoteagatik. Bakterio horiek organismoan sartu, ugaldu, eta hesteko epitelioa suntsitzen duten toxinak sortzen dituzte. Beherakoak, gorakoak, abdomeneko mina et sukarra sortzen dute.

Botulismoa

Hilgarria izaten den intoxikazioa. Clostridium botulinum bakterioak sorturiko toxina hartzearen eraginezkoa, horren forma begetatiboak kontserbazio-prozeduraren bidez ezabatu gabeko esporetan oinarrituz.

Neurona eragileen sinapsian eragina dauka, muskuluak geldiarazi eta bigun uzten ditu. Hala eta gustiz ere, 80ºC-ko T-tan utziz gero ez du arazorik sortzen (janaria egosi etab.).


PREBENTZIOA

Prebentzio- edo profilaxi-neurriak

Prebentzio-neurriak indibiduoa patogeno baten erasotik babesteko diseinaturik. Txertoak mikroorganismo hilen, ahuldutako mikroorganismo bizien edo aktibitate gabeko toxinen prestakinak dira. Txertoa jartzerakoan erantzun immunitarioa sortu

Sendatzeko metodoak:

-Sulfamidak,Kinolonak-ANTIBIOTIKOk: bakterio eta onddo batzuek beste zenbait hiltzeko edo horien hazkundea ekiditeko sortzen dituzten substantziak.-ANTIMIKOTIKOAK: onddoek sorturiko gaixotasunak sendatzen dituzten substantziak. Bigarren mailako efektu asko dituzte onddoen egiturak eta metabolismoak antz handiago dutelako animalien egiturarekin nahiz metabolismoarekin

-Antibirikoak:toxikoak dira ostalariarentzat birusak inbadituriko indibiduoaren makineria metabolikoa erabiltzen duelako. Horrenbestez, birusaren osagaiek eraketa eragozten duten substantzia guztiek eragina dute metabolismoan.



Entradas relacionadas: