Annualeko hondamena

Enviado por Chuletator online y clasificado en Historia

Escrito el en vasco con un tamaño de 8,76 KB

ERRESTAURAZIOAREN BILAKAERA

Seiurteko iraultzaileak hondo ajo eta errepublika finkantzeko saioak ezerezean gelduti zirela, 1874aren amaieran, Borboien monarkia ezarri zen berriro Espainian, Isabel II.Aren seme AlfonsoXII.Aren bitartez. Horrela hasi zen Errestaurazioa.

Antonio Canovas del Castillok bideratu zuen Errestaurazioa, berak eratu zuen garai hartako sistema politikoa.
Errestaurazioan erregimen liberal moderatua itzuli zen, moduak berriztatuta, era guztietako joera liberalak bildu ahal izateko. Canovasen helburu nagusia egonkortasun politiko eta soziala eta garapen ekonomikoa bermatzea izan zen.

Erregimen hori 1923ra arte egon zen indarrean.Hainbat errege-erregin izan ziren agintean: Alfonso XII.A, Maria Kristina erreginaordean eta Alfonso XIII.A.

Errestaurazioko lehen gobernua Canovas del Castillok zuzendu zuen eta hiru helburu nagsi zituen:

·         Gerra amaitzea. Gerra karlista 1876an bukatu zen, karlistak militarki garaituz, eta horrek euskal foruak kentzea ekarri zuen. Kubako gerra independentista 1878an konpondu zen, uhartearen autonomía onartuz eta matxinatuei aministia zabala emanez. Halaere, itxuraz baino ez zen gatazka ebatzi, eta handik gutxira berriro piztuko zen.

·         Ondoren sozial eta politikoa berrezartzea. Egonkortasun politikoa lortzeko, Canovasek bi alderdiren(Alderdi kontserbadorea eta Alderdi Liberakla) arteko txandakatzea ezarri zuen.

·         Sistema politiko berriaren oinarriak finkatuko zituen konstituzioa egitea: 1876ko konstituzioa

1881ean Alderdi Liberalak hartu zuen agintea. Sagastak

proiektu erreformistak proposatu zituen, horietako asko

ezerezean gelditu zire, kontserbadoreek 1884an aginpidea

Berreskuratu zuenean



Alfonso XII.A hilda 1885eko azaroan, erreginaorde bihurtu zen bere emazte Maria Kristina, Alfonso XVIII.Az haurdun zegoela. Canovasek eta Sagastak txandakatze politikoari eta Errestaurazioaren erregimenari jarraipena ematea hitzartu zuten Pardoko Itunaren bidez.

1885 eta 1890 bitartean Sagastak eskuratu zuen bgobernua. Liberalek egonkortasun politikoa eta ekonomikoaren susperraldia ekarri zituzten. Gobernu luze hartan liberalek askatasunak zabaldu zituzten elkarteen legea, langileen erakundeak legeztatu eta gizonezko sufragio unibertsala besteak beste.

90eko hamarraldian, alderdien txandakatzean zorrotz bete zen. Baina alderdi biek zailtasun politiko, ekonomiko eta sozial gogorrak izan zituzten. Azken kolonien galerak, Errestaurazioaren lehen krisia piztu zuen: 98ko krisia.

1895ean Estatu Batuen laguntzarekin, independentziaren aldeko gatazka armatua hasi zen berriro Kuban eta Filipenaten. 18988ko otsailean Estatu Batuak gerran sartu ondoren, urte bereko abenduak Espainiak errendizioa izenpetu zuen Parisko Bake hitzarmenaren bidez. Espainiak Estatu Batuen esku utzi zituen Puerto Riko eta Filipinak. Kuba, idependentea izan arren, Estatu Batuen babes herri modura geratu zen.

Azken kolonien galerak bertako merkataritzaren monopolioa galtzea ekarri zuen. Ondorio politikoak ere ekarri zituen. Agerian utzi zituen Errestaurazioko sistemaren akatsak, pesimismoa eta gogo kritikoa nagusitu.

Erregenerazionismoak, Errestaurazioaren sistema berriztea proposatzen zuen. Espainiako arazo larriei aurre egiteko: jauntxokeria, analfabetismoa, gutxiengoaren gobernua, latifundismoa… Mugimendu horren aitzindaria Joaquin Costa izan zen, bere idatziek eragin handia izan zuten XX.Mendearen hasieran. Ildo beretik, 98ko belaunaldiko kideek  eraberritze politiko, sozial, ekonomiko eta kulturalaren beharra agerian utzi zuten bere lanen bitartez.

1902an adin nagusitasuna eman zioten Alfonso XIII.Ari. Bere erregealdian, Errestaurazioko sistemak gainbehera egin zuen. Txandakatze sistemaren krisiak, langileen mugimendua eta nazionalizmoa indartzeak eta Marokoko gerrak porrotera eroan zuten Errestaurazioaren sistema. Gainbehera horren erakusgarri krisi sozial eta politikoa izan ziren.

·         Bartzelonako aste tregikoa, Marokoko gerraren kontrako matxinadak Bartzelonan bereziki.

·         1917ko krisia.Hiru protesta izan ziren eragileak: militarrena, parlamentariena eta langileen greba orokorra.

·         Annualeko hondamendia 1921: 8000 espainiar soldadu hil ziren Marokoko Gerrako bataila horretan.

Sistema erreformatzeko saioek porrot egin zuten, 1917az geroztik, ezegonkortasun sozial, politiko eta ekonomikoa areagotu zen. I. Mundu Gerraren ostean, Espainiako estatúan, krisi ekonomiko orokorra jasan zen. Gainera, sobietar iraultzak itxaropen handiak piztu zituen mundo osoan mugimendu iraultzaileen artean. Krisiari aurre egiteko zenbait kontzentrazio gobernu eratu ziren, baina ez zuten lortu arazoei irtenbidea ematea. Annualeko hondamendiak azkatu egin zuen erregimenaren gainbehera. Horrela ezarri zen Primo de Riveraren diktadura eta amaitu zen Errestaurazioa.


Entradas relacionadas: