Annualeko hondamena

Enviado por Chuletator online y clasificado en Historia

Escrito el en vasco con un tamaño de 10,08 KB

 

GAIA: BERREZARKUNTZA

1876ko konstituzioa →  Kontserbadorea; monarkia, erlijioa eta jabetzan oinarritua. Sufragio zentsitarioa eta subirotasun partekatua; Gorteen eta Erregearen artean. Ezaugarriak:

Errege boterea →


Monarkia edozein erakunderen gainetik zegoen, ganbara disolbatzeko ahalmena zuen eta konstituzioak erregeari eskumen ugari aitortu zizkion.

Ganbarak →


2 ganbara zeuden, senatua eta kongresua. Senatua, erregeak aukeratzen zuen eta kongresua herriak bozketa bidez, sufragio zentsitarioa zenez zergadun handiek bozkatu zezaketen baina, 1890an Sagastak gizonezkoen sufragio unibertsala ezarri zuen

Erlijioa →


Estatuaren konfesionaltasun katolikoa (estatuak erlijio katolikoa babestu)

Eskubideak →


Murritzak izateko joera, inprenta, adierazpen, elkarte eta bilera eskubideen legeak.

Alderdi bitasuna eta txandaketa → Canovasek alderdi bitasunean eta bi alderdi dinastiko nagusien (kontserbadoreen eta liberalen)
Botere txandaketan oinarritutako gobernu sistema ezarri zuen horrela armadak politikan parte ez hartzeko.

Kontserbadoreen  liderra Canovas zen eta hau kontserbadoreek osatzen zuten, ez zituzten politikan aldaketak nahi, sufragio zentsitarioaren eta Eliza eta gizarte ordenaren aldekoak ziren.

Liberalen taldearen liderra aldiz, Sagasta zen eta aurrerakoiek, batasun liberalekoek eta errepublikano moderatuek osatzen zuten. Hauek  gizonezkoen sufragio unibertsalaren aldekoak ziren eta gizarte gaietan joera laikoagoa eta aurrerakoiagoa zuten.

Biak monarkia, konstituzio, jabetza pribatua eta estatu liberal bateratu eta zentralista baten aldekoak ziren.

Jauntxokeria → Jauntxoak, jornalariei lana eman eta tokiko politikan indar handia zuten lur jabe aberatsak, hirietako abokatuak, izen handiko profesionalak eta administrazioko funtzionarioak ziren. Hauen bitartez, hauteskunde faltsutzeak egin.

Pariseko Ituna 1898an → Estatu Batuek eta Espainiak sinatutako ituna, bertan erabaki zuten; Espainia, Kubatik, Filipinetatik eta Puerto Ricotik alde egitea eta 3 herrialdeak Iparramerikaren esku geratzea.

Erreformismo dinastikoa → Kubako gerra ondoren gizartea gauzak aldatu behar zirela pentsatzen hasi

1898-1912 alderdi dinastikoak sistema modernizatzen saiatu

1902an buruzagiak berritu: Maura kontserbadoreen liderra eta Canalejas liberalen liderra

Alderdi txandaketak eta hauteskundeak faltsutzen jarraitu zuten herriaren aurrean boterea galtzeko beldur zeudelako. Oposizio indartzen hasi.

Oposizioko alderdi politikoak:

Errepublikanoak:  artean alderdi berriak: Batasun errepublikarra, Alderdi erradikala eta Alderdi erreformista

Nazionalistak →  Katalunian(Liga Regionalista) eta Euskadin(EAJ) indartu

Langile mugimendua → PSOE eta UGT sindikatuak sortu

1918an Julian Besteiro eta Francisco Largo Caballero Madrilen atera ziren diputatu eta Indalecio Prieto(PSOE) Bilbon

1921ean Espainiako Alderdi Komunista sortu eta XX.Mendearen hasieran anarkismoak indarra hartu eta CNT sindikatua sortu

Marokoko arazoa: “Barranco del Lobo”, Bartzelonako aste tragikoa,  Annualeko bataila

Barranco del lobo → 1909an Barranco Del Lobon espainolek Marokoren kontra galdu zuten bataila.Soldadu gehiago eramatea erabaki zuten espainiarrek eta horretarako erreserbako soldaduei deitu zieten baina hauek ukatu egin zuten deia.

Bartzelonako aste tragikoa → 1909an Erreserbako soldaduek uko egin zuten ez zutelako Marokora joan nahi eta ondorioz Bartzelonako aste tragikoa hasi. Bertan, oposizioko alderdiak elkartu ziren eta greba orokorra deitu zuten, bertan 80 eliza erre, kaleak hartu...Egin ziren eta ondorioz Maura gobernuburuak dimititu egin zuen.


Entradas relacionadas: