Anarkismoaren txuleta

Enviado por Chuletator online y clasificado en Filosofía y ética

Escrito el en vasco con un tamaño de 4,96 KB

 

Anarko-Indibidualismoa:

Anarkismoaren alderdi erradikalena da. Max Stirner da korronte honen ordezkaririk ezagunena: berorren jarrera berekoikerian eta solipsismoan (ni bakarrik existitzen naiz) zegoen oinarrituta.

Bi talde bereiz ditzakegu:

  • Anarkismoaren apostoluak: landare-jaleak, nudistak eta esperantistak pedagogia sozial bat eraikitzen saiatu ziren.

  • Anarko-terroristak: gobernari eta boteredunen kontrako biolentzia defendatzen zuten.

Anarko-komunismoa:

Piotr Kropotkinek sortu zuen. Haren ustez, anarkismora heltzeko, solidaritatea behar zen, aurrerakuntzen bitartez eta ez indarkeria erabiliz. Bere sistema politikoak esaten zuen lurraldeak askeak zirela; horiek lurralde komunak bihurtzen ziren, eta produkzio zati berdinetan zatitzen ziren.

Teoria honek porrot egin zuen eskaintzaren eta eskariaren legea dela eta.

Anarko-kolektibismoa:

Autosufizienteak ziren, eta antolaketa mekanismo propio eta independenteak zituzten herrialdeetan eman zen, adibidez, Errusian.

Bakuninen oinarriak zituzten: kolektibitate baten langile guztiak izan behar ziren produkzioaren eta etekinen jabe, modu aske batean aldatzeko. Arazoa eskariaren akordioa zen, eta, honela bilakatuz, trukearen sistema gertatuko zen.

Anarko-sindikalismoa:

Fenomeno kolektibo bat da, non ez den ezagutzen autore konkreturik. XX. Mendearen hasieran gertatu zen mugimendu hau. Antolaketa eta langileen borroka metodoa da, eta haien ekintza esparru karakteristikoa lana da.

Entradas relacionadas: