Alienazio politikoa

Enviado por Chuletator online y clasificado en Filosofía y ética

Escrito el en vasco con un tamaño de 6,23 KB

 

6 Marxen humanismoa. Alienazio motak.

Alienazioa kontzeptu bitartez
Marxek adierazi nahi du nola gizakia gauza arrunt bat bihurtzen dela, Nola gizakiaren askatasuna desagertzen dela eta nola gizatasunaren ezaugarria Galtzen dela sasi animalia bihurtuz.  Alienazioak gizakiak bere baitako zerbait galtzea esan nahi du, norberaren buruarekiko Arrotz bihurtu denaren egoera da. Bakoitzak bere burua inor bihurtu.

Hegelen kasuan Alienazioa espirituaren kanporaketa da materian. Prozesu hau gainditu eta Bukatu ahal zen pentsamenduaren bitartez aro historiko gero eta aberasgarri Batzuetatik pasatuz. Marxen kasuan alienazioa ez da espiritu abstraktuarena , gizakiak Espezie zehatza eta natural bezala baizik. Prozesu hau gainditu eta bukatu ahal Zen borroka praktiko baten bitartez. Borroka honetan benetako historia hasi Behar da, gizaki ez alienatutako historia. Momentuz historia, alienazio bezala, Gizakiaren ezeztapena izan da, gizatasuna galtzeko prozesua edo gizakiaren Errealitatea desagerpena. Marxen jomuga aro historiko berria, gizaki mota berri Bat. Horregatik alienazioaren gainditze prozesu historikoa humanismo berri Baten baldintza da.

Marxek kokatzen du Alienazioa gizaki naturalaren produkzioan. Gizakiak bere bizitza produzitu Behar du baldintza material batzuetan sartuta. Ez dago lehenengo eta behin Gizaki bat adimenarekin eta gero gizaki horren ekintza naturarekin ( gizaki Espiritual bat naturan kanporatzen dena). Hasierako egoera dialektikoa da: Gizaki bat naturarekin harremanetan, hau da, gizakiaren lanaren historia. Lana, Giza ekintza bezala, ez da bakarrik zentzumen bitartez errealitate material Mekanikoa ezagutzea. Hortaz aparte gizakiak kokatzen du bere aktibitatea eta Nahia ekintza horretan. Ez da materialismo mekanizista (pasiboa), materialismo Dialektikoa baizik ( subjektu naturalaren aktibitatea izaki transzendenterik Gabe). Gizakiaren lanaren historia gizakiaren bizitzaren produkzio historikoa Da, beraz gizakiaren historia naturala da. Gizakiaren esentzia historia Dialektika honetan sortu da. Gizakiok gure bizitzaren baldintzak eta aukera Materialak sortzen ditugun heinean, beste gizaki sortzen ditugu gizaki ugalketa Bitartez. Beraz hasieratik gizakiak produzitzen du bere bizitza eta gizartea. Gizakiaren esentzia gizarte harreman historikoak dira. Gizakia lankidetza eta Kooperazio harremanetan sartzen du bere bizitza eta gizartea produzitzeko garai Historiko guztietan. Historia premien edo beharrezkotasunen askapena da. Benetako askapena lanaren bitartez, giza ekintzaren bitartez, lortzen da Historian zehar. Baina Marxen ustez, askapen prozesu hori oraindik ez da Bukatu, gizakia jarraitzen da alienatua egoten. Gaur egun, Marxen ustez, Gizakiaren produkzioa, gizakiaren lanaren produktuak, bere kontra egiten dute. Gizakiak bere lanean jarri dituen energia eta bizitza galtzen ditu eta berak Produzitutakoa gauza arraroa eta arrotza bezala bere aurrean kokatzen zaio. Egoera horretan gizakia bera bihurtzen da arraroa eta arrotza bere aurrean. Beraz alienazioa arrozketa prozesua da. Ezintasunaren , arau ezaren , Isolamenduaren eta auto-baztertzearen esanahiak dauzka. Egoera alienatu batean Gizakia bere burutik kanpo bizi da. Marxek alienazio egoera batzuk ikertzen Ditu.

Erlijio Alienazioa

Alienazio erlijiosoa Alienazio guztien eredua da. Feuerbachek garbi utzi zuen jainkoa infinitu Bezala giza finituak sortua dela. Jainkoaren ideia gizakiak sortutako ideia Dela. Baina alienazio erlijiosoa ez da desagertu sentimendu erlijiosoak Jarraitzen duelako gizakien artean.
Erlijioa gizakiaren harremana da bere burua Propioarekin, bere esentzia propioarekin eta tentsio hori ez da desagertu. Horrek demostratzen du nola gizakia bere esentziaz bereizita dagoela, ez Dagoela bere izaeraren jabetzan. Feuerbachek ez du azaltzen gizakiak Jainkoarengan egiten duen proiekzioa. Marxen susmoa erlijioa produktu sozial Bat dela errealitatearen gatazkak eta kontraesanak estaltzeko asmoz.  Klase gorenak erabiltzen du erlijioa bere Menpe daudenak zanpatzek funtzio sozial bezala. Erlijioa herriaren opioa da. Gizakia erlijioak prometatzen dion fikziozko munduaren bilaketaren bidez Geratzen da alienaturik.

Marxek ikertzen du Erlijioaren produkzio historikoa. Hasteko estatua kristautasun erlijioan Oinarritzen da eta horrela arlo publiko eta arlo pribatuen arteko Desberdintasuna kentzen du. Estatuak justizia ezartzen du ez bakarrik arlo Publikoan , arlo pribatuan ere bai, kontzientzietan, erlijioaren bitartez. Baina kontraesanak agerian dira: publikoki eta legalki  herritar guztiak berdinak dira baina era Berean aberatsa izateko erabateko askatasuna ere bai jainkoaren predestinazio Bezala. Arlo pribatuan etsipen jarrera sortzen du , mundu honen desberdintasun Materialak onartuak izateko. Estatu laikoarekin sentipen erlijiosoa ez da Gainditzen. Jainkoaren ondoan gizakiak  ziurtasun Gabekoak dira, apalak otzanak eta guztiz obedienteak. Mundu eta bizitza honen Beharrak eta sentipenak baztertuta geratzen dira. Beste bizitza edo beste mundu Batean etorriko da justizia. Gizakiak erlijioak sortzen ditu premia egoera Batean edo guztiz asetuta dagoen egoera batean, baina bi kasuetan ere, ez daki Zer egiten ari den.

Erlijioaren bitartez Gizakiak erakunde sozial faltsu batzuk egiten ditu bere harremanak antolatzeko Nahian. Antolamendu historiko mota horietan gizakiaren alienazioa  erreproduzitzen da. Erakunde politikoetan (  gizaki herritar bezala eta gizaki Pribatua. Zuzenbideko estatuan berdintasuna faltsua da, benetan gertatzen dena Desberdintasun materiala da). Gizarte erakundeetan ( jabetza pribatuaren Eskubidea klase menperatzailearen aberaste prozesua da eta klase zapalduaren Pobretze prozesua , eta era berean, bi klaseen des-humanizazioa da beraien Arteko harremanak objektu, gauza eta merkantzien arteko harremanak besterik ez Direlako). 

Entradas relacionadas: