Aliantza napoleonen frantziarekin

Enviado por Chuletator online y clasificado en Historia

Escrito el en vasco con un tamaño de 13,18 KB

 

CARLOS IV.Aren erregetza (1788-1808)

Aro Garaikidean transizio garaian, Frantziako gertakizunengatik eta Espainiako barne arazoengatik (porrot militarra, ekonomikoa eta Aintzinako Erregimeneko antolaketa politikoa monarkikoaren porrota) guztiz baldintzatua egon zen.

1.KANPO POLITIKA: Frantses Iraultzaren eragina

1.1Frantziaren aurkako jarrera (1789-1795): Iraultza Frantsesaren eztanda 1789 eta arrakastak Espainiar kanpo eta barne politika baldintzatu zituen. Ideia liberak berrien zabalpenaren beldur zen gobernua, espainiar monarkia absolutista eta katolikoa arriskuan jar zezaketelakoan. Iraultzaren ondorengo lehen erreakzioa Espainia iraultzarengandik isolatzea izan zen: herrialdea Frantziatik irits zitekeen edozein influentziaren aurrean itxi. Objektu, aldizkari, liburu, bidaiari susmagarriei ateak itxi zizkieten. Espainiako aldizkariek ezin zuten Frantziako gertakizunei buruzko berririk eman. Frantzian errepublika aldarrikatu zenean 1792 eta ondoren erregea hil zutenean 1793, Espainiako erregeak gerra deklaratu zion Frantziari (nahiz eta gero dudetan ibili, ze Frantziarekin gerran aritzen bazan esan nahi zuen Ingalaterrarekin ere aritu beharko zela). Gerra horren izena: Konbentzio Gerra da 1793-1795 (2urte iraundu zuen). Frantziaren tropak ordurako beste gerra batean zeuden, beste monarkia absolutu baten aurka (Austria, Prusia, Nápoles eta Saboya). Frantses armada Pirinioak gurutzatzen lortu zuen eta horregatik Euskal probihintzietan eta katalunan sartzea lortu zuten.

1795 urtean
Espainiak bake ituna sinatu zuen, eta Frantsesek penintsulako lurraldeak uzteagatik hainbat merkatal abantaila lortu zituzten Ameriketan.

FRANTZIAREKIN ALIANTZA (1796-1808): 1796urtean Frantzia eta Espainia San Ildefonso-ko ituna sinatu zuten, Britania Handiaren aurka juteko. Arrazoia: Ameriketako interes, politiko,ekonomiko eta territorialak defendatzea. Alderdi ideologikoak alderdi batera utziz, interes estrategikoek bultatzuriko akordioa zen. Beraien helburua zen: Ingalaterrak, porrot politikoa eta ekonomikoa izatea. Horretarako: itsas trafikoa, blokeoak,.. Egiten dituzte. Baita ere, Portugalen aurka ere joan behar izan zuten, Ingalaterraren aliatua zelako.


Ondorioz: Espainiak hainbat porrot jasoko ditu eta Ingalaterrak Espainiarren itsas armada destrozatuko du. Espainiar flota 1797 urtean deuseztatua izan zen, 1805 urtean berriro ere Trafalgarren.

Bitartean Frantziako egoera aldatzen zihoan. 1799 urtean Napoleón Bonapartek estatu kolpe bat eman zuen eta ondoren bere burua enperadore izendatu zuen. Honela hasi zituen bere espantsio planak: Bretainia Handia eraso, Holanda, Belgika, Suiza, Italiar penintsula okupatu eta Alemania. 1806 urtean Napoleonek itsas blokeoa ezarri zuen britaniarrak isolatzeko helburuarekin. 1807an Espainiak Frantses tropei Espainiar lurraldea zeharkatzen utziko zien, Portugal okupatu zezaten eta ondoren herrialde hau bien artean banatu zuten.

2.-BARNE POLITIKA: barne arazoak. Antzinako Erregimenaren krisia Europan=Estatuak gero eta arazo gehiago: zorrak, gerrak, uzta txarrak, horren ondorioz= prezioen igoera beraz= herri xehearen matxinadak sortuko dira, gizarte tentsioa,...

Espainiar kasuan= Antzinako Erregimenaren sistema ez zen gai planteatzen zitzaizkion arazoei aurre egiteko.: ·estaturaren finantza porrota. ·herriak gobernariengan zuen konfidantza urria eta Carlos IV eta bere semearen arteko istiluak. ·produktuen prezioen igoera= herritarrak gobernuaren aurka,...

1792 urtean erregeak Manuel Godoy jarri zuen bere gobernuaren buru.
Erreginaren laguntasunari esker lortu zuen gobernuan gora egitea militar honek. Baina herriak ez zuen maite, goi noblezia eta eliza ere aurka zituen: Godoy, estatuaren zorrak murrizteko, elizaren ondasun batzuk saltzen saiatu zelako. Horrek Godoyren aurkako jarrera areagotu zuen. Gizartean jarrera ezberdinak zeuden:


1)ILUSTRAZIOAREN KONTRAKOAK: ·Tradizioaren defentsa eta berrikuntzen aurkako jarrera. ·Elizaren influentzia nabarmena. ·Frantziatik zetozen ideien kritika.

2)ILUSTRATUAK: ·Herrialdearen modernizazioa defendatzen zuten. ·Administrazioa eta ekonomian berrikuntzak planteatzen zituzten, gobernu monarkikoa indartzeko helburuarekin. ·Gizarte eta politikan: kontserbadoreak (Frantziako Iraultzaren aurrean kritikoak). ·Legegizonak, idazlea eta intelektualak. ·Floridablanca, Aranda. Campomanes,...

3)LIBERALAK: ·Nahiz eta Karlos IV.
Aren gobernuak galerazten saiatu, ideia liberalak herrialdean zehar zabaldu ziren.
·Gutxiengo bat besterik ez zen Iraultza frantsesaren printzipioak defendatzen zituena eta absolutismoaren aurka joateko prest zegoena  (ideia liberaletan oinarritutako sistema politiko berri bat eraikiz).


Entradas relacionadas: