Alfontso XIII erregealdia

Enviado por Chuletator online y clasificado en Historia

Escrito el en vasco con un tamaño de 8,02 KB

 

1898ko krisia

Kolonietako gerrak

1895erako Puerto Rico, Kuba eta Filipinak soilik. Estatu Batuek Kuban zituzten interes ekonomikoak sendotu eta Kubaren independentziaren aldeko mugimendua (Marti buruzagi) indartu. 1895ean gatazka armatua eta 1898an Parisko bake hitzarmena: Puerto Rico eta Filipinak Estatu Batuei eman eta Kubaren independentzia onartu. Alemaniari isla batzuk saldu eta itsasoko inperioa galdu.

Mende amaierako krisia

Estatu Batuek eragindako porrot militarrak gutxiagotasunezko sentimendua sortu.

Erregenerazionismoa

Kritika gogorra errestaurazioaren sistemari eta sistema liberala eraberritzea proposatu(Joaquin Costa), jauntxokeria…deuseztatu.

98ko belaunaldia

Erregenerazismoaren aldeko jarrera eta pesimismoa nagusitu. Kutsu hori 98ko literatur lan eta artistek. Tradizioan eta iraganean oinarritutako Espainiari kritika, modernizazioaren beharra.

Errestaurazioaren krisia

Alfontso XIII.Aren erregealdia

Alfontso XIII.Aren erregealdia hastean, 1902, krisia.

Egoera ekonomikoa

Industrializazio txikia, nekazaritza oinarri. Nekazaritzak arazo asko. Hegoaldean, latifundismoa, soldata baxuak eta analfabetismo handia. Iparraldean, minifundismoa, gutxieneko soldata. Migrazio mugimenduak, Kataluniako eta hego Euskal Herriko industrietara, Iberoamerikara eta Afrikako iparraldera. Defizit ekonomikoa. 1. Mundu gerran neutrala, onura ekonomikoa. Irabaziak ekonomian ez erabili eta ondorioz nazioarterako kalitaterik ez.

Gizarte egoera

Nekazaritzako pobretzeak eta industria guneetako oparoaldiak eragina. Demografiaren hazkundea, heriotza eta jaiotze tasak jaitsi. Gizartea klasetan banatu: aristokrazia: industriako goi burgesia; erdi mailakoa: batasunik gabeko eta tamaina txikiko taldea; industriako proletarioak eta nekazariak.

Nazionalismoak

Katalana eta euskalduna garrantzitsuak, gutxiago, galegismoa eta valentzianismoa. Mankomunitatearen sorrera lortu 1914an katalanismoak. Sabino Arana hil, 1903an, autonomismoaren eta independentismoaren arteko eztabaida. ELA sortu eta EAJ sendotu.

Langile mugimenduak

Arazoak, sindikatuetan bildu industria langileak eta nekazariak, grebak manifestazioak eta ekimen iraultzaileak. Sozialismoa eta bere sindikatua indartu, Pablo Iglesias diputatu eta sortzaile. Hego Euskal Herrian Perezagua eta ondoren Prieto. 1901ean, Langile Elkartasuna egunkaria plazaratu Kataluniako anarkistek. Egunkariaren arduradun zen eta izen berbera zuen elkartea protagonista 1909ko Bartzelonako aste tragikoan

Arazo militarra

Proportzioan, soldadu baino buruzagi gehiago, soldata txikiak eta eraginkortasun mugatua. Liskarrak zapaltzera armada, beraz, langileen artean militarren aurkako jarrera.


Entradas relacionadas:

Etiquetas:
98ko krisaldia