Alfontso xiii.Aren erregealdia

Enviado por Chuletator online y clasificado en Historia

Escrito el en vasco con un tamaño de 6,39 KB

 

3.2 Aldaketa kulturalak

Alfonso XII.Aren erregealdian eta Maria Kristina erreginaorde izan zen garaian, egonkotasun politikoa eta ekonomiaren hazkundea nagusitu ziren Espainian, eta, kulturaren arlo askotan ere, bilakaera nabarmena gertatu zen.


a. Hazkuntza eta zientzia arloetako aurrerapenak

Espainian analfabetismo handia zegoen. Kultura gizarteko maila guztietara zabaldu zen. Zientziaren esparruan ere, urrats handiak egin ziren. Aipagarriak dira, Ramon eta Cajalek egindako aurkikuntzak


b. Literatura eta arte

Literaturgileak beren lanen eduki eta egiten zuten gizarte kritikarengatik nabarmendu ziren; gizarte kritika gizartea eraldatzeko bidea zen.


4.Erregimenaren bilakaera


4.1. Alfontso XII.Aren erregealdia (1875-1885)

a. Alderdi Kontserbadorearen gobernua

1875 eta 1881 bitartean, Canovasek Penintsulako iparraldean karlistekin eta Kuban independentistekin bakea lortzeko proiektua jarri zuen abian.
Canovasen gobernuak Martinez de Campos jenerala Kubara bidali zuen, eta 1878an, Zanjongo bakean, Espainiak autonomia erregimena eman zion uharte hari. Baina gatazka ez zen erabat konpondu, eta 1875ean berrindartu egin zen.


b. Alderdi liberalen gobernua

1881ean, txandakatze politikoa hasi zen, Alderdi Liberalari egokitu zitzaion agintea. Sagastak proiektu erreformistak proposatu zituen. Baina erreforma horietako asko ezerezean gelditu ziren, kontserbadoreek 1884an aginpidea berreskuratu zutenean.

c. Egoera politikoa Euskal Herrian

Penintsulako euskal lurraldeetan, indar handia zuten karlistek. Liberalek elkartu egin behar izan zuten hauteskundeetan karlismoari aurre egiteko.


4.2. Maria Kristina erreginordearen agintaldia (1885-1902)

Alfontso XII.A hilda, 1885ean, erreginaorde bihurtu zen bere emazte Maria Kristina, Alfontso XIII.Az haurdun zegoela. Canovasek eta Sagastak txandakatze politikoari eta Errestaurazioaren erregimenari jarraipena ematea hitzartu zuten Pardoko Itunean.


a. Gobernu liberalaren jarduerak

1885 eta 1890 bitartean, Sagastak eskuratu zuen berriro ere gobernua, eta liberalek egonkortasuna eman zioten herrialdeari. Gobernualdi luze haren ezaugarriak erreformismo liberala eta 1868ko iraultzako zenbait ideia abian jartzea izan ziren. Askatasunak zabaldu zituzten. Lege liberalak onartu zituzten, ekonomiaren hazkundea eta burdinbidearen zabalkundea sustatzeko.

b. Oposizioaren egoera politikoa

Errepublikarrak gainbehera etorri ziren Pi i Margallen federalak gutxiengo bihurtu ziren. Karlismoak hego Euskal Herrian zuen indarrari eutsi zion. Errepublikazaletasunak eta sozialismoak kide berriak erakarri zituzten. Errestaurazioko hauteskunde iruzurrar, eta euskal politikan esku hartzen hasi ziren.

c. Egoera ekonomiko eta sozial larria

90 eko hamarraldian, alderdi monarkikoen txandakatzea zorrotza bete zen. Bi alderdiek zailtasun handiak, krisi politiko eta sozioekonomiko gogorra. Nekazaritzan eta abeltzaintzan, 80 eko hamarkadaren amaieran, krisi larria, ekoizpena murriztu eta prezioak merketu. Nekazaritzako krisiak ondorio larriak izan zituen baserritarrentzat, eta gizarteko gatazkak gogortu egin ziren. Langile mugimendua indarra hartzen hasi zen, eta doktrina anarkistak eta sozialistak langileen eta industriako proletarioen artean errotzen joan ziren.




Entradas relacionadas: