Alderdi sistema eta txandakatzea

Enviado por Chuletator online y clasificado en Historia

Escrito el en vasco con un tamaño de 5,23 KB

 

1876 KONSTITUZIOA

Aurrean daukagun Testua 1876ko konstituzioko artikulu sorta bat da. Testu juridiko eta publikoa Da, Espainiar guztiei bideratuta dagoena. Gorte konstituziogileek idatzitakoa Da, Alfontso XII.
aren erregealdian, errestaurazio garaian, Madrilen 1876ko Ekainaren 30ean. Helburua Errestaurazio garai berriaren sistema politikoaren Oinarriak finkatzea izan zen.

Sarreratik Ondoriozta daitekeenez, subiranotasuna gorteei eta erregeari dagokie. Espainia Estatu konfesionala da eta erlijio katolikoa da nagusi. Eliza mantentzen da. Gainontzeko erlijioak gurtzeko askatasuna dago, betiere eremu pribatura Mugatuta. (11.

art

-Adierazpen Askatasuna bermatzen da, biltzeko eta elkartzeko askatasuna(13.Art)

-Gorteak bi gorputz Legegilez osatuta daude: Senatua eta Diputatuen kongresua. Senatua norberaren Eskubideko senatariek osatzen dute: Koroak izendatutako biziarteko senatariek; Estatuko korporazioek eta zergapeko handiek hautatutako senatariek(19-20art)

-Konstituzioak ez Du zehazten sufragio mota, baina lehendabizi sufragio zentsitarioa ezarri zen Eta 1890etik aurrera gizonezkoen sufragio unibertsala. (28.Art)

-Espainiar guztiak Berdinak dira legearen aurrean(75.Art) Berdintasun juridikoak argitu nahi du, Legeak berdinak izango direla herritar guztientzat.

- Aginte banaketari Dagokionez, botere legegilea gorteari eta erregeari dagokie(18.Art) eta Betearazlea erregeari(50.Art)

Seiurteko Demokratikoak hondoa jo eta errepublika finkatzeko saioak ezerezean gelditu Ondoren, 1874aren amaieran Borboien monarkia ezarri zen berriro Espainian, Isabel II.Aren seme Alfontso XII.A buru zela. Horrela hasi zen errestaurazioa , 1923rarte indarrean iraun zuen erregimena. Bere xede nagusia alderdi politiko Guztien artean oreka eta batasuna lortzea izan zen.

Garai horretako Sistema politikoa Canovas del Castillok eratu zuen. Alderdi kontserbadorea sortu eta Gizarte ordena eta aurrerabide ekonomikoa bermatuko zuen sistema politikoaren Oinarri judizialak finkatu zituen, herritarren demokrazia eskaerei entzungor Eginda eta haien eskubide indibidualak ezerezean utzita. 1876ko konstituzioaren Bidez lortu zuen hori, 1845eko baino zabalagoa izan zen arren, oso antzekoak Izan ziren. Subiranotasuna erregearen eta gorteen esku zegoen, Erregeak gorteak Biltzeko deia egiten zuen, eta haiek desegiteko eta legeei botoa emateko Eskumenak zituen. Gorteetan bi ganbera zeuden: Senatua, Erregeak aukeratutako Eta aberatsen artean sufragio murriztuz hautatutako nobleak, militarrak eta Apaizak biltzen zituen; Kongresuari dagokionez diputatuak herritarrek Aukeratzen zituzten hauteskundeetan, sufragio zentsitarioz hasieran eta Gizonezkoen sufragio unibertsalaz 1890etik aurrera. Erlijio katolikoa izendatu Zuten estatuaren erlijio ofizial,  baina Sinesmen guztiak onartuta zeuden.

Canovasek bilatzen Zuen alderdi guztien arteko batasuna lortzeko, txandakatze sistema ezarri zuen. Sistema horretan bi alderdi politikok zuten agintea, txandaka, aldez aurretik Hitzarmenez erabikitakoaren arabera. Alde batetik Alderdi kontserbadorea Zegoen, Canovas bera buru zela. Garaiko liberal moderatuak eta unionistak Biltzen zituen. Bestetik Alderdi Liberala, Mario Sagasta buru zela, liberal Progresistez osatuta zegoen.

Ondorioz, Burgesiaren alderdien arteko txandakatzea bermatzeko eta eskuineko eta Ezkerreko alderdiei erakundeetarako bidea ixteko, hauteskundeak manipulatu eta Iruzur egin behar zuten. Nekazari guneetan jauntxoek kontrolatzen zituzten Bozketak, eta nahi bezala aldatzen zituzten hauteskundeen azken emaitzak, une Horretan aginpidea haren esku izatea egokitzen zitzaion alderdiaren mesedetan.

1885ean Alfontso XII.Ena hiltzean, bere semeari eman zion tronua, baina oraindik jaio gabe Zegoenez, bere emazte Maria Cristinak ordezkatu zuen boterean. 1890eko Hamarkadan krisi politiko, ekonomiko eta sozial latza gertatzeaz gain, Espainiak bere azken koloniak galdu zituen. Alfontso XII.Aren erregealdian bere Azken koloniak galdu zituen. Alfontso XII.Aren erregealdian (1902-1931) egoerak Okerrera egin zuen. Txandakatze sistemaren krisiak, langile mugimenduak eta Nazionalismoa indartzeak eta Marokoko Gerrak porrotera eraman zuten Errestaurazio sistema. Ondorioz, 1923ko irailean Primo De Riverak, Kataluniako Kapitan jeneralak, estatu kolpea eman zuen Bartzelonan. Alfontso XII.Ak ez zuen Kontrako jarrerarik agertu eta gobernua osatzeko agindua eman zion. Horrela, Canovasen erregimena deuseztatuta gelditu zen eta Espainiak monarkia Konstituzionala izateari  utzi zion.

Konstituzio honek Ekarri zuen 6 urteko sistema demokratikoa deuseztatzea. Orain arte iraupen Handiena eduki duen konstituzioa izan da.  

Entradas relacionadas: