Alde zahar

Enviado por Chuletator online y clasificado en Geografía

Escrito el en vasco con un tamaño de 8,32 KB

 

25.- Alde Zaharra: jatorritik XIX. Mendearen erdialdean industrializazio hasi arte urbanizatutako hiriaren zatia da. Gaur egungo hiriaren azalera txikia hartu arren, balio handia du, kultura-ondarea du eta (multzo historiko eta artistikoa ere). Ezaugarri nagusiak: gehienak harresiz inguratuta zeuden, plano irregularra zuten, hiri-bilbea itxia, lurzoruaren erabilera askotarikoak, gizarte-hierarkia azaltzen zen (erdigunean eraikin publiko nagusian eta elitea bizi zen, periferian langileak eta gutxiengo etniko eta erlijiosoak auzo bananduetan). Industrializazio aldian planoaren eraldaketak gertatu ziren (harresiak bota, plaza berriak, bide handiak), bilbea trinkotu, eraikinak berritu eta bertikalizatu, lurzoruaren tertzializatu (zerbitzuetarako), gizarte-segregazioa handiagotu. Gaur egun zaharberritze integratutako politikak egiten dira .


26.- Zabalgunea: hiriaren espazio berria da alde zaharretik kanpo, XIX. Eta XX. Mendeetan egina. Burgesiak hiria hazteko zituen nahiei erantzunez, hiri-eremu planifikatua izan zen zabalgune burgesa: plano erregularra, koadrikulakoa eta erradialak dituzte, kalitatezko eraikuntzak egin ziren bilbe dentsitate txikikoak, askotan jauregitxo burgesak eta lorategiz  betetako espazio zabalekin. Funtsean burgesia bizitzeko egin ziren zabalguneak. Espainian eredukoak dira Bartzelonakoa (Ildefons Cerdá-k proiektatua) eta Madrilekoa (Carlos María de Castro-k). Denbora aurrera ahala bilbea trinkotu zen, eraikin bertilakak egin ziren, erabilera tertziario bihurtu zen; gaur egun modernizatzeko eta apaintzeko lanak egiten ari dira hirugarren sektoreko jarduera espezializatuenak erakartzeko


27.- C.B.D. (Central Business District): hiriko merkataritza eta negozio jarduera biltzen diren gunea da. Iparamerikar geografoek C.B.D. Deitzen diote, eta merkataritza, administrazio, enpresa, banku eta finantza-zerbitzurik nagusienak elkartzen dira bertan. Ezaugarri hauek izaten ditu: irisgarritasuna (garraiobideen kalitatea eta kopuru handia), zirkulazio-kontzentrazioa, lurraren preziorik garaiena eraikuntzarako. Hirigune hau ez dago beti ondo mugatua, baina normalean zabalguneetan edo inguruan kokatzen da, eta batzuetan baita alde zaharretan ere.


28.- Hiri-hierarkia: Tamaina demografikoa, eginkizunak hiru sektore ekonomikoetan, eta eragin-esparruetan hedadura (hiri zentralak eta sateliteak) kontuan harturik egiten den hirien sailkapena da, beren garrantziaren arabera. Espainian kategoria hauek bereizten dira: a) Metropoliak: nazioko metropoliak (Madril eta Bartzelona); eskualde-metropoliak (Valentzia, Sevilla, Bilbo, Malaga eta Zaragoza); eskualdeko bigarren mailakoak (hala nola, Valladolid, Iruñea, Donostia, Vitoria-Gasteiz, Palma…). B)Hiri ertainak: aurreko ataletan sartzen ez diren hainbat probintziako hiriburu (Salamanca, Girona, Toledo, Lugo, …); c) Hiri txikiak edo herriak (Astorga, Portugalete, Soria, Huesca, …)


29.- Metropoli-ingurua: eginkizun garrantzitsuak hartzen dituen hiri nagusi batek eta inguruko zenbait udalerrik sortutako hiri-aglomerazioa da; haien artean harreman sozio-ekonomiko handiak sortzen dira. Ezaugarriak: hiri nagusia da burua eta jatorria, inguruko udalerriekiko lotura sozio-ekonomiko estuak ezartzen dira, garraio eta komunikazioen sarea funtsezkoa da, gizarte-dibertsitate handia dute. Egitura espazialak bi eredu ditu: nukleo zentralaren inguruko koroa zentrokidea eta erradiala. Batzuetan bi eredu dituzte era berean. Espainian metropoli-inguru nagusiak Madril, Bartzelona, Sevilla, Bilbo, Valentzia eta Zaragoza dira


30.-

Konurbazioa

Hiri-aglomerazio jarraitua da, bi hiri edo gehiago hazi eta fisikoki lotu direlako, nahiz eta bakoitzak independentzia politiko-administratiboa mantentzen duen. Espainiak gehienak turismoaren (Malaga-Marbella), hiri espezializatuak (Alacant-Eltx-Santa Pola) edo hiria eta portua lotzearen (Pontevedra-Marín) eraginez sortu dira. Euskadiko zenbait adibide: Eibar-Ermua, Sestao-Portugalete-Santurtzi, Hondarribia-Irun

31.-

Urbanizazio barreiatua

Hiriaren sakabanatzean datzan gaur egungo gertakaria da, zabalera handiko lurzoru ez-jarraituetan hedatuz, autobide berrien eraginez eta kotxearen erabilera handiagotzearen ondorioz. Etxebizitza-inguru familiabakarrekoak, merkataritza-gune handiak, teknologia-parkeak eta aisialdi-guneak hedatzen dira hiriaren periferian zehar, urbanizatu gabeko espazioak tartean utziz. Hirigintza-prozesu berri honetan, industrializazio osteko hiriari dagokiona, jadanik ez dago mugarik hiria eta landaren artean.

32.- Pendulu-mugimenduak: gaur egungo barruko migrazio mota bat da, eta egun batean egindako aldi bateko migrazioa da, lanaren eraginez: bizilekuaren eta lantokiaren artean. Ohiko mugimendua da, gehienetan hirien eta periferiaren eta erdigunearen artean gertatzen da, etxebizitza hiritik kanpo eta hurbileko landa-espazioetara eramaten delako; lo-hirien eta hiri nagusien artean azaltzen dira, lan-zentroak erdigunean edo inguruan kokatzen direlako. Ez dute egoitza-aldaketarik eragiten


33.- Hiri-Antolamenduko Plan Orokorra (edo (Hiri Antolamendurako Plan Nagusia (HAPN): Udalerriaren hirigintza-antolamendu integralerako tresna da, hiri-garapena zenbait urtetarako proiektatzen du eta;: inguru bakoitzeko lurzoruaren erabilerak (hirikoa, urbanizagarria, urbanizaezina), eraikigarritasuna edo eraikuntza-dentsitatea,  bide-sarea, ekipamendua eta ingurumen-babeserako neurriak. Espainian Autonomien Estatua ezartzean udalerriek eskuratu zuten eskumen hau; beraz, 1978tik aurrera. Plan orokorraren barruan Plan Partzialen bidez hiri-inguru bakoitzerako zehazten da, eta Plan Bereziek alderdi zehatzak antolatzen dituzte, hala nola, inguru hondatuak eta alde zaharra



Entradas relacionadas: