Alberti defini
Enviado por Programa Chuletas y clasificado en Otras materias
Escrito el en vasco con un tamaño de 4,7 KB
Tweet |
Instituzioak: ohitura eta tradizio multzo batzuk garrantzitsuagoak dira beste batzuk baino. Instituzioak, gizartearen, oinarrizko zenbait premia betetzen ditu gizarte harremanetan:familia, erlijioa... instituzio hitzak, giza harremanen urruntasuna azpimarratzen du eta kontrol sistema batekin lotzen dugu. Gauza hauek barne hartzen ditu: 1)oso uniformetasun handia lortu duen portaera arau multzo bat 2)tradizio, jarrera eta balioen multzo bat 3) tradizio, erritual, zeremonia, sinolo, jantzi eta beste hainbat osagarriz osatutako beste multzo bat. Legeak: legeak tradizioak indartzeko balio du. Legeetara makurtzen ez direnei zigorra, kartzela edo heriotza ezartzen zaie. Legeak aginpide politikoak ezartzen dituen arauak dira. Balioak: tradizioak ekintzak onak ala txarrak diren argitzeko ideia abstraktuak dira. Esperientziak garrantzitsuak diren ala ez argitzeko ideiak dira. Karga afektibo bat izaten dute. Kultura bateko balioak binaka agertzen dira, alde positiboa eta negatiboa. Integrazio kulturala eta kultur erlatibismoa: integrazio kulturala: kultura bat barneratzea, gizarteko beste kideei transmititzen zaizkien arau, balio eta edukiak ikastea da. Indentitate sozialaren arabera jokatzea da. Kultur erlatibismoaren kontzeptua: ez du esan nahi ohitura guztiak era berean baliotsuak direnik, ez ohitura arriskutzuak ez daudenik, adib: arrazismoa. Etnozentrismoa, xenozentrismoa eta kosmopolitismoa: etnozentrismoa: gauzak ikusteko era. Norbera da talde guztiaren erdigunea era eredua beste talde guztiak neurtzeko eta sailkatzeko orduan. Talde bakoitzak uste du bere kultura besteena baino hobea dela. Xenozentrismoa: kanpoko gauzetarako zaletasuna edo horien hobespena esan nahi du. Gure produktuak kanpokoak baino txarragoak. Kosmopolitismoa: kultura desberdinekin identifikatzen diren pertsonak esparru geografiko jakin batean elkarrekin bizitzeari deritzo. Motak: a) nazio aniztasuna: beren baitan zenbait estatuen eredua dugu. B) etnia aniztasuna: emigrazioaren ondorioz bere baitan zenbait etnia dituzten estatuen eredua dugu. c)talde baztertuak: arrazoi askorengatik baztertuak sentitzen diren zenbait talde, homosexualak, muturreko pobrezioa dutenak ...