Alberti defini

Enviado por Programa Chuletas y clasificado en Otras materias

Escrito el en vasco con un tamaño de 2,54 KB

Korronte zuzeneko motorrak: energia elektrikoa korronte zuzen moduan hartu eta bere atal higikorren biraketaren ondorioz energia mekaniko bihurtzen duen motorra.Osaera:Estatorea:Atal finkoa, eremu magnetikoa ezartzen du. Harilak ditu eta haril induzitzaileak elektroimanaren poloen inguruan kokatuta daude.Errotorea:Atal higikorra.Induzitu izeneko burdinazko nukleo baten arteketan kiribildutako hainbat haril induzituez osatzen da.Harilen muturrak kolektorea osatzen duten delga izeneko kobrezko orri batzuetara soldatzen dira.Ardatz baten inguruan muntatzen da.Eskuilak kolektorearekin kontaktuan jartzen direnez haril induzituak korronte elektrikoz hornitzen dituzte.Funtzionamendua:Korronte elektrikoak haril induzitzaileetatik zirkulatzen du, elektroiman bat sortuz eta behar dugun eremu magnetikoa ezarriz. Ondoren haril induzituen gainean dauden indar pareek haril horiek biraraziko dituzte, errotorea biratuz. Horrela energia elektrikoa errotazio energia mekaniko bihurtuz.

Motor asinkrono trifasikoak:Makina industrial gehienak motor asinkrono trifasikoek higitzen dituzte, hau da, energia elektrikoa hiru fase edo hariko korronte alterno moduan hartu eta energia mekaniko bihurtzen duren motorrek.Osaera:Estatorea:Altzairu orriz eginiko koroa batez eratutako karkasak osatzen du.Koroaren arteketa hiru haril induzitzaile sartzen dira, harilen muturrak borne plakarekin konektatzen dira eta motorra dagokien sarera konektatzen da.Errotorea:Urtxintxa kaiola errotore izenekoa metalezko bi koroaren artean muntatutako metalezko hainbat eroalez osatzen da.Funtzionamendua(diferentziak):-motorrari konektatzen zaioan korronte alterno trifasikoa estatoreko haril induzitzaileetatik zirkulatzeko bakarrik erabiltzen da.-Errotorea osatzen duten eroaleetan korronte elektrikoak induzitzen dira eremu magnetiko birakariaren ondorioz.Korronte hauek ez datoz motorra konektatu dagoen saretik korronte zuzeneko motorretan ez bezala.

Entradas relacionadas: