Ahitzeko gerra

Enviado por Chuletator online y clasificado en Historia

Escrito el en vasco con un tamaño de 14,32 KB

 

LEHEN MUNDU GERRA (1914-1918)

Gerra Handia (1914-1918) edo Lehen Mundu Gerra Europan hasi zen, baina mundu osoan hedatu zen berehala. Gerraren zergatiak konplexuak izan ziren. Alde batetik, tirabira kolonialak zeuden Europako potentzian artean – Frantzia, Erresuma Batua eta Alemania-, eta beste aldetik Balkanetan norgehiagoka politikoa zegoen antzinako bi inperioren artean -Austria-Hungariakoa eta Errusiakoa-.

  1. ZERGATIAK

    1. SAKONEKO ARRAZOIAK

      1. POTENTZIEN ARTEKO TIRABIRAK

        1. Frantziak Alsazia Lorrena galdu zituen eta Alemaniak berreskuratu 1870ean baina Frantziak oraindik ere lur horiek aldarrikatzen ditu.

        2. Bake Armatua: bake garaia izan arren Europako potentziek (Erresuma Batua salbu)indar militarra indartu zuten  eta armamentuen teknologia.

        3. Kolonietako gatazkak:  XX. Mende hasieran borroka inperialistak berpiztu ziren eta koloniak lortzeko lehia indartu.

        4. Austro-Hungariako  Inperioak Bosnia- Herzegovina bereganatu zuen eta Serbiak ez zuen onartu.

    1. BI BLOKE: Aliantza Hirukoitza ( Alemania, Austria-Hungaria eta Italia) eta Entente Hirukoitza (Erresuma Batua, Errusia eta Frantzia)

  1. GERRA LEHERRARAZI ZUEN GERTAERA

    1. Austriako oinordekoaren hilketa Sarajevon 1914an Serbiar independentista baten eskutik.

    2. Aliantzen sistema martxan jartzen da  Austriak gerra deklaratzen dionean Serbiari.

  1. ALDIAK

Gerra lau urtez luzatu zen eta mundu guztira hedatu zen. Gainera gerrako taktika eta teknika berriak azaldu ziren. 70 milioi soldadu baino gehiago mobilizatu ziren. Beste ezaugarri batzuk:  gerrako ekonomia eman zen, hau da, herrialde bakoitzeko industriaren xedea armada munizioz hornitzea zen.

  1. MUGIMENDUEN GERRA (1914)

    1. Alemaniarren helburua (Schlieffen plana) Frantziako armada garaitu gero Errusiako frontearen aurka joateko. Marneko guduan Frantziak garaitzen ditu eta bere planak pikutara joan ziren.

    2. Errusiako tropek Ekialdeko Prusia hartu baina Alemanek garapena lortzen dute. Horrela fronteak egonkortu egiten dira.

  2. POSIZIO- EDO LUBAKI-GERRA (1915-1916)

    1. Fronteak egonkortu egiten dira eta armadek  posizioak hartzen dituzte. Taktika berriak erabili behar izan zituzten:pasabideak irekitzen saiatzea eta etsaien indarra ahultzea.

    2. Arma berrien erabilera: metrailetak, tankeak, gas pozoitsuak..

    3. 1916an Verdurgo gudua, Alemaniako armadak porrot egin zuen.

    1. AHITZEKO GERRA ETA AMAIERAKO ERASOA (1917-1918)

      1. 1917an apirilaren 2an AEB gerran sartu ziren.

      2. 1917an Brest Litovseko bake itunaren ondorioz  ERRUSIA gerratik ateratzen da.

      3. 1917ko azaroaren 11an Alemaniaren armistizioa ematen da.

      4. Parisko Bake konferentzia,bakearen baldintzak ezarri eta garaileen eta galtzaileen arteko muga berriak finkatu. Herrialde galtzaileek ezin izan zuten iritzia eman eta Lauen Kontseiluak (AEB.Frantzia, Erresuma Batua eta Italia) inposatutako itunak sinatu behar izan zituzten.

  1. ONDORIOAK

    1. DEMOGRAFIKOAK ETA EKONOMIKOAK:

      1. 8 milioi hildako baino gehiago eta ondorioz hurrengo belaunaldiko jaiotza tasak behera egin zuen.

      2. Europa suntsituta geratu zen krisi ekonomiko larria eta aldiz AEB munduko lehen potentzia ekonomiko bilakatzen da.

      3. Gerra garaian emakumeek gizonez postuak hartu zituztenez, gerra ondoren emakumeen emantzipazioaren aldeko borroka antolatu zuten. Beraien lorpenik handiena, bozkatzeko eskubidearen aitorpena izan zen.

    2. LURRALDEKOAK

      1. Inperio handiak desagertu ziren eta estatu berriak eratu zituzten: Polonia, Finlandia, Estonia, Hungaria…

    3. POLITIKOAK

      1. NAZIOEN ELKARTEA SORTU

        1. AEBko presidente Wilson-en ekimenez sortu zen Elkartea.

        2. Helburua: Bakeari eustea, segurtasun kolektiboa bermatzea eta munduko estatuen armagabetzea  eta lankidetza sustatzea.

      2. ALEMANIA ERRUDUNTZAT JO

        1. Versaillesko Ituna sinatu zuten Alemaniarekin bakea arautzeko.

        2. Ezarririko zigorrak:

          1. Lurralde asko galdu zituen.

          2. Gerra ordain handiak.

          3. Sarreko ikatz meatzeak Frantziari utzi.

          4. Armada mugatu 100.00 gizonera.

Entradas relacionadas: