Afrikako deskolonizazioa

Enviado por Chuletator online y clasificado en Historia

Escrito el en vasco con un tamaño de 7,38 KB

 

AFRIKA BELTZEKO IBILBIDE POLITIKOA


1884. Urteko azaroaren 15a eta 1885. Urteko otsailaren 26a bitartean Berlingo hirian konferentzia bat egin zen, Frantziak eta Ingalaterrak deituta, eta Alemaniako kantzilerrak, Otto Von Bismarck-ek antolatuta. Afrikan ageri zen hedapenarengatik sortutako arazoei aurre egiteko asmoz, Berlingo Konferentzia bezala ezaguna dena garatu zen. Parte hartzaile guztiak bi zatitan banatzen dira. Lehen mailako herrialdeak ditugu alde batetik: Britainia Handiko eta Irlandako Erresuma Batua, Frantzia, Alemania, Portugal eta Herbehereak. Bestalde, bigarren mailako herrialdeak daude;:Astro-Hungariar Inperioa, Belgika, Danimarka, Italia, Espainia, Errusia, Suedia, Turkia eta Amerikako Estatu Batuak.


XX. Mendean, Afrika deskolonizazio prozesuan sartu zen. Lehenik eta behin, Magreb eta Saheleko aldia izan zen 1955-1965. Urteen artean. Hurrengo 30 urteetan, Afrika Beltzaren aldia izan zen, bi aldi desberdinetan sailkatzen dena; 1965etik 1975era Afrika Tropikalarena, eta 1975etik 1995era Hegoaldeko Afrikarena.


Afrika Beltzeko herrialdeak independentzia lortu ahala, hainbat arazo zein desberdin berenganatu zituzten. Lehenik eta behin, lortu zuten haien arteko mailakako eta arazo handirik ez egotea, batez ere liskarrak alde batera uztea (Mendebaldeko Afrikan), istiluekin akabatzea (Erdialdeko Afrikako estatuetan) eta gerrak geldiaraztea (Mozambiken, Angolan eta Zimbawen). Horrez gain, arazo ekonomiko eta sozialak nabarmentzen hasi ziren, pasatako istilu eta gerran guztien ondorioz, eta herrialde potentzialetik independizatzearen ondorioz. Bestalde, ideologia nagusiak garatu ziren, deigarriena nazionalismoa, bakoitzak bere herrialdearen independentzia nahi baitzuen. Honekin batera bilakaera politiko instituzional handia izan zuten. Azkenik, Afrikako kontinentea nazioartean garrantzia izatea lortu zuten.


Afrika Beltzeko herrialdeak defizit politiko zein historiko batean sartuak zeuden. Izan ere, herrialde independenteak izan baino lehen, superpotentzia baten menpe zeuden, haien sistema politikoa inposatuz. Afrikako lurraldeak orduan, askatasun politikoa lortu zutenean, ez zekiten politikaren inguruan, eta horregatik defizit batean sartu ziren, lurraldea gidatzeko moduen informazio eta esperientzia eza izateagatik. Alderdi historikoan, antzekoa gertatu zitzaien. Izan ere, beste lurralde batzuen menpe egon ziren hainbat urtez. Orduan esan dezakegu lurralde hauek bi motatako dinamika historiko jasan behar izan zituztela. Alde batetik, iraupen luzeko dinamikak berenganatu zituzten. Iraupen luzekoak direla esaten dugu, lurraldeen haien informazio edo ezaugarriekin bat egiten duten datuak direlako. Honen barruan hiru aspektu daude: lurralde zabalak izatearen arazoa, ez zentralizatuko estatuak izatearena, eta sare sozialen funtzionamenduena. Izan ere, lurralde zabalak izatean, zure herrialdearen inguruko kontrola errazago galtzea suposa dezake. Gainera, estatuak zentralizatuak ez bazeuden, inork ez zekien nola kontrolatu edo agintepean eduki lur hori guztia. Sare sozialen inguruan, ordea, esaten da mekanizazio faltak egoera zailtzen duela. Baina hirugarren munduko lurraldeak direnaren menpean, arazo ekonomikoak izanda, zaila zen sare sozialak barneratzea bertako bizitzan, eta are gehiago sistema berri hori funtzionatzea.






Lehen esan dudan bezala, bi motatako dinamika historiko egon ziren Afrika Beltzeko lurraldeetan. Bigarren dinamika mota iraupen laburrekoa izan zen. Atal hau XX. Mendean etortzen diren arazoei buruz ari da, hau da, kolonizazio prozesutik aurrerakoa. Herrialde hauek kolonizatuak izan zirenean, ustiapen ekonomikoko sistema batean sartu ziren. Izan ere, beste superpotentzia baten menpe egoteak, haientzat lan egitea suposatzen zuen, eta ekonomikoki lan errentagarria egitera bultzatu zituzten kolonia hauek. Horrez gain, kontrol sozial eta politiko bat eman zen, zeinetan biztanleak sozialki sailkatuak izan ziren (batez ere tribu edo etnietan eta lurraldearen arabera) eta baita hango jendea kolonietako egitura instituzionalean lan egitera bultzatuak zeuden. Hau da, kolonia bilakatu ondoren, beste politiken inposaketa jasan behar izan zuten. Gainera, Mendebaldeko "zibilizatzaileak" bezala ezagutzen ziren herrialdeak garrantzia berenganatu zuten.


Baina urte batzuk geroago, Gerra Hotza munduan zehar zegoen bitartean (1945-1991) superpotentzia askok boterea galdu zuten, krisi garaietan sartu ziren, edo porrota jasan zuten. Hori dela eta, Afrikan mugimendu sozialak hasi ziren, eta honen ondorioz nazionalismoa sortu zen. Izan ere, lehen esan dudan bezala, herrialde bakoitzak bere independentzia lortu nahi zuen. Honi esker, estatu berriak eratzen hasi ziren.


Baina bestalde, independentzia lortzearekin batera eta nazionalismoa garatzearekin batera, belztasun kontzeptua garatu zen, "panafrikanismo" bezala ezaguna dena. Kontzeptu honek erreferentzia egin zion lurraldeak sortutako mugimendu politiko, filosofiko eta sozial bati. Mugimendu hau sortu zen Afrikako biztanleen batura sustatzeko. Izan ere, pertsona afrikarren eskubideen defentsarako sortua izan zen, Afrikako Batasuna Estatu subirano bakar batean batzeko intentzioarekin. Ideologia hau Amerikako diasporarengatik sortu zen, eta esklaboen ondorengoek areagotuta XX. Mendearen erdialdetik aurrera. Belztasuna edo La Negritude mugimendua sortu zen Parisen, XX mendean, intelektual talde batek kultura beltzen balioak aldarrikatzen hasi zenean. Hasieran aldarrikapen estetikoak zirela esaten da. Baina mugimendu hau dela eta, balio hoiek politikoki aldarrikatzera hasi zen, eta intelektual talde horretako lider bat Senegaleko 1. Presidente bihurtu zen (Léopold Sédar Senghor). Horregatik, mende honetako bigarren erdialdean, Afrika Beltzeko herrialdeek independentzia lortu zutenean, mugimendu sozial eta identitarioak eman ziren baita. Baina jakinarazi behar da Afrikaren Batasuna ez zutela inoiz lortu.


Entradas relacionadas: