Adolfo suarez lehen gobernua

Enviado por Programa Chuletas y clasificado en Historia

Escrito el en vasco con un tamaño de 10,22 KB

 
TRANTSIZIOA:

Trantsizioa

1975ean hasi zen Francoren heriotzarekin batera, epealdi honetan Espainia diktaduratik monarkiara pasatzen da Juan Karlos I.Jarriz errege. Erregea Francoren eraginpean hezi zen baina ala ere erabakiek hartzerakoan hauteskunde libreak deitu zituen. Franco hiltzea eta erregea estatu buru jartzean diktaduratik demokraziara pasatzeko helburua zegoen, hau etorkizunean egongo den Suarez eta bere gobernuak defendatuko du, baita ere oposizioak eta gizarteak. Hala ere demokrazia ezartzeako hainbat arazo izan zituzten: Krisi ekonomiko handia zegoen, Francoren aldeko oposizioak ez zuen nahi aldaketarik, grebak areagotu egin ziren lan baldintzak hobetzeko, alderdi politikoak eskakizun asko zituzten eta azkenik, terrorismoa oztopo handia izan zen. Gobernua eratzeaz gain, hau desegiteko saiakera bat baino gehiago egon ziren, horietako bat 1981eko estatu kolpea. Honez gain demokrazia ezartzeko nazioarteko laguntza izan zuten eta honi esker herriak askatasunak eta erabakiak hartzeko aukera berreskuratu zuen, alderdi politikoak legeztatzea lortu zen eta Espainia azkenean EEEn sartu zen. Juan Karlosen heziketa Francok kontrolatzearen ondorioz ez zegoen konfiantza handirik beregan baina bera berak babestu zuen demokrazia. Garai honetan bi gobernu nagusitu ziren, Arias Navarrorena izan zen lehena eta erregeak aukeratutako lehen presidentea izan zen baina herriari ez zitzaion gustatu frankismoaren jarraipena zelako. Gobernu heterogeneoa sortu baldin bazuen ere programa politikoak ez zuen berritasunik: Demokrazia organikoaren jarraipena izan zen eta inmobilistekin lotura handia zuten; egin zituen aldaketa bakarrak preso delitugileentzat indultua eta bilerak egiteko Legea izan ziren. Aldaketa handirik ez egitearen ondorioz arazoak sortu ziren: langileak mobilizazioak eta grebak areagotu zituzten, ETA eta GRAPOren terrorismoa areagotu egin zen, ordena publikoa ezegonkortu zuten herritarrek, oposizioa elkartu eta Koordinazio Demokratikoa sortu zuten haustura demokratikoa eskatzeko, honez gain bunkerrekoak ez zuten nahi aldaketarik eta kexatzen hasi ziren eta azkenik Jurramendin karlismoko bi alderdiek eduki zuten gatazkaren ondorioz Arias Navarrori kargutik dimititzea behartu zien erregeak. Erregeak Adolfo Suarez izendatu zuen presidente eta Frankismoan kargu politikoak eduki bazituen ere demokraziaren alde egin zuen eta lehenengo momentutik oposizioa erakartzen saiatu zen. Bere programa politikoan Erreforma Politikoaren Legea idatzi zuen erregimenaren legeak erabiliz berarekin amaitu eta egitura politiko berria sortzeko. Herritarren askatasunak defendatu zituen programa hontan, honez gain erreformak egiteko armada, eliza eta oposizioarekin harremanetan jarri zen eta 1976ko abenduan Gorte frankistek onartu eta biztanleriaren gehiengoaren baitzea jaso ondoren, 1977ko urtarrilean legea indarrean jarri zen. Suarezek hauteskundeetarako deialdia egin zuen eta horretarako alderdi politikoak legeztatu zituen: PSOE, PCE, UCD, AP, PDC, EEC, EAJ eta EE. Hau guztiaz gain lege dekretu baten bidez amnistia eman zitzaien presoei, greba eskubidea arautu zen, Mugimendu Nazionala desegin zen eta ikurrina onartu zen besteak beste. Aurreko gobernuak bezala honek ere bere arazoak izan zituen, ETA eta GRAPOK atentatuekin segitzen zuten eta ultraeskuindarrek Atochako hilketak egin (bost abokatu laboralista hil zituzten), bunkerrekoak eta armadakoak berriz aldaketen aurka zeuden eta pistolero taldeak sortu zituzten eta “Galaxia Operazioa” prestatzen arrapatu zituzten. Oposizioaren jarrera aldatu eta Suarezekin bateratu zen erakunde frankistak desegin, hauteskundeetarako baldintzak ezarri eta alderdi guztiak legeztatzeko. Hau guztiak gain krisi ekonomikoak mobilizazioak eta grebak ekarri zituen. Hauteskundeak deitu ziren 1977ko ekainean eta UCDek irabazi zuen PSOE bigarren izanez. PCEk eta AP emaitza kaskarrak eta CIU eta EAJtak diputatuak lortu. Agerian geratu zen alderdi moderatuen nagusitasuna. Erregeak Suarez presidente berretsi baina oraingoan demokratikoki. Suarez presidente eta UCDkoak ministro zirela erreformak egiteko adostanera iritsi ziren Moncloako itunak idatziz: ekonomia aldatzeko eta onbideratzeko kapitalismoa onartu, inflazioa kontrolatu, soldaten igoerak mugatu… Alderdi juridiko eta politikoan adierazteko eta biltzeko askatasunak guztiz onartzeko hainbat lege aldatu ziren. Tamalez itunak ez ziren gatazkak jarraituz eta enpresagileak elkartuz beraien interesak defendatzeko. Hala ere autonomiaren eskubidea emateko lanean hasi ziren, konstituzioa idatzi zuten eta EEEn sartzeko negoziazioekin hasi ziren.
1978ko konstituzioa
zazpi kidez osatutako taldeak (UCD,PSOE,PCE, AP eta kataluniako abertzaleek) herritar gehienek onartzeko dokumentua idatzi zuten. Kongresuak eta Senatuak onartu eta urte bereko abenduaren 6an erreferundemean onartua izan zen, Euskal Herrian berriz abstentzio izugarria egon zen. Abenduaren 27an erregeak berretsi eta berriro hauteskundeak deitu ziren. *
1978ko konstituzioa
n Mendebaldeko demokrazian eta Espainiako 1931ko kontituzioan oinarritu ziren idazterakoan: -Subiranotasun nazionala, monarkia parlamentarioa (ordezkaritza funtzioa), eskubide eta askatasunak defendatu (estatu ez konfesionala, heriotza zigorrik ez, dibortziorako bidea…), sufragio unibertsala (18 urte), Gorteak kongresuan eta senatuan banatuta, botere banaketa: legegilea (kongresua eta senatua), betearazlea (gobernuak, zentsura mozioa eta inbestidura ekitaldiarekin mugatuta) eta judiziala; autonomia lortzeko bi modu:azkarra eta geldoa. Autonomiei dagokionez diktaduran ez ziren onartuak izan baina demokraziarekin nazio historikoak onartu ziren konstituzioan oso gai eztabaidatsua izan bazen ere. Katalunian 1977ko irailean Generalitatea berrezarri zen. Euskadin berriz arazoak egon ziren ETArengatik, Nafarroa beraiekin sartzea nahi zutelako eta EAJtak konstituzioa ez zuen onartzen. 1977an Euskal Legebiltzarkideen Biltzarra eratu zen autonomia proiektua sortzeko (Nafarroa barruan beraiek nahi izan ezkero). 1978an Eusko Kontseilu Nagusia sortu zen eta hauek Gernikako estatutuarekin 1980an autonomia lortu eta hauteskudeetan EAJ irabazu eta Eusko Jaurlaritza eratu. Gernikako Estatua: Araba, Gipuzkoa eta Gipuzkoa barruan, Nafarroa kide izate eskubidea. Gaztelania eta euskara. Probintzia bakoitzak bere erakundeak berreskuratu. Eskumenak: polizia autonomoa, hezkuntza, osasun zerbitzua. Kontzertu ekonomikoa berreskuratzeko aukera. 1979ko hauteskunde orokorretan eta udalekoetan emaitza berdintsuak egon ziren, UCDk irabazi eta PSOE bigarren. Suarezek jarraitzen zuen presidente baina ekonomia krisiak, autonomia prozesuak eta terrorismoak arazoak sortzen jarraitzen zuten. Honez gain gobernua ere zatitu egin zen eda PSOEk zentsura mozioa aurkeztearen ondorioz Suarezek 1981ean dimititu egin zuen bakarrik sentitzen zelako. Suarezen ordez Calvo Sotelo hautatu zuten presidente eta inbestidura ekitaldial militar batzuk estatu kolpearen saiakera egin zuten baina porrotean geratu zen. Calvo Sotelok gobernua hartu zuenean ahula zen, honez gain autonomiak mugatzeko LOAPA legea idatzi zuen, dibortziaren legea idatzi zen eta azkenik NATOn sartzen saiatu ziren baina PSOE aurka jarri zen. 1882ko hauteskundeetan UCDk desegin eta PSOEk irabazi zituen Felipe Gonzalez presidente ezarriz. Politika moderatuarekin jarratu zuen demokazia sendotzeko eta barne politikan Espainia eraldatu eta modernizatzeko erreformak egin zituen. Honez gain neurri ekonomikoak hartu zituen krisiari aurre egiteko. Kanpo politikan berriz NATOn sartu zen, EEEn sartzea lortu zuen, Maastricheko Itunean parte hartuz Europar Batasuna sortu. Azkenik, PSOEk hainbat urtetan gehiengoa osoa izateak arazoak ekarri zituen: Guerra auzia:presidente ordearen anaiak bere kargua hartu,presidenteak dimititu. Filesa auzia: irregulartasunak finantziazioan. Ustelkeria eskandaluak: kargu publikoez baliatu aberasteko. Rumasako enpresen pribatizazio iluna. Honen ondorioz botoak galdu zituzten eta 1996an PPk irabazi zuen.

Entradas relacionadas: