Administrazioaren Ondare Erantzukizuna: Definizioa eta Desberdintasunak Desjabetzearekin

Enviado por Chuletator online y clasificado en Economía

Escrito el en vasco con un tamaño de 3,09 KB

Administrazioaren Ondare Erantzukizuna

Administrazioaren ondare erantzukizuna Administrazioak bere jardueren ondorioz zuzenbideko beste subjektu batzuei eragindako kalteak edo galerak konpontzeko obligazio legala da. Definizio hau zehaztu egin behar da; izan ere, Administrazioaren ondare erantzukizuna sortzen duten kausa guztiak ez dira berdinak, eta kontzeptuak ez die batzuei soilik erreferentzia egiten.

Administrazioaren Ondare Erantzukizunaren Mugak

Administrazioaren ondare erantzukizunaren obligazioak ez die Administrazioak kontratuzko erlazio bat mantentzen duen subjektuei indemnizatu beharrari erreferentzia egiten, kontratua ez betetzeagatik, adibidez. Nahiz eta 30/92 Legeak Administrazioaren ondare erantzukizuna erregulatzean ez duen jatorri kontraktualeko erantzukizuna alboratzen, kontzeptu horretan barnean erantzukizun extrakontraktualari egiten dio erreferentzia.

Ez da Administrazioaren ondare erantzukizunaren kontzeptuaren barnean kokatzen, halaber, nahitaezko desjabetzapenaren ondorioz sorturiko indemnizazioa ordaintzeko obligazioa. Bi instituzio juridiko horien arteko ezberdintasunak kasu batzuetan lausoak dira, gaur egun gure zuzenbidean desjabetzapenaren kontzeptu materialaren hedaduraren ondorioz.

Desjabetzea vs. Administrazioaren Ondare Erantzukizuna

Termino orokorretan, desjabetzean, administrazioak onura publikoa edo interes soziala betetzea du xedetzat. Administrazioak desjabetzean indemnizatzeko obligazioa eskubide patrimonialen gabezia baten ondorioa da, zeina horrela adosten den interes orokorrarentzat beharrezkoa kontsideratzeagatik. Desjabetzeak jabetza, ondarezko eskubide eta interes baten gabetzea dakar, eta gabetze horrek titularrari sortzen dizkion kalteak ordaindu beharrekoak dira. Hori dela eta, ezinbestekoa da kaltetua bidezko prezioarekin kalte-ordaintzea. Desjabetzean, ahalmen administratibo bat erabiltzen da, pertsona bati eskubide edo ondasun patrimonial batetik gabetzeko, eta, ondorioz, ezinbestekoa da desjabetua desjabeturiko ondasun edo eskubidearen justiprezioaz indemnizatzea.

Administrazioaren ondare erantzukizuna, aldiz, nahiz eta helburu gisa pertsona baten eskubide edo interes legitimoetan kalterik sortu nahi ez izan, kalteak sortzen dituzten jarduerak dira, horiek nahita eginak izan edo ez, edo zilegiak izan edo ez. Erantzukizuna administrazioaren edozein jardueratik erator daiteke. Jarduera hori nahita edo nahigabe eginikoa izan daiteke, legezkoa edo ez-legezkoa; eta ezaugarri nagusitzat zera du, kalte bat sortzen duela pertsona batengan edo talde batengan.

Jardueraren helburua ez da zuzenean kaltea sortzea; kaltea jarduera administratiboaren emaitza hutsa baita, eta ez desjabetzean bezala, interes publikoa asetzeko bilatutako helburua.

Xedearen Desberdintasuna

Bien arteko desberdintasuna xedean koka dezakegu: desjabetzeak onura publikoa edo interes soziala helburutzat duen bitartean, erantzukizuna sortzen duen egintzak ez du helburu zehatzik, nahiz eta, ondorio berera garamatzan.

Administrazio Zuzenbidea II - 3. ikasgaia

Entradas relacionadas: