Adimen urritasuna

Enviado por Chuletator online y clasificado en Filosofía y ética

Escrito el en vasco con un tamaño de 29,05 KB

 
LORIS MALAGUZZI
  • 1920an jaio eta 1994an hil zen (Correggio, Italia)

  • Urbinoko Unibertsitatean ikasi zuen

  • Reggio Emilia proiektuaren sortzailea izan zen

  • 1970ean Lehen Eskola sortu zuen

  • Irakasle eta Pedagogo ikasketak ditu.

PEDAGOGIA:

  • Giza harremanen garrantzia sustatzen du

  • Haurrak entzun eta behatu

  • Lankidetza eta komunitateko eskolak

  • Hezitzailearen prestakuntza, jarrera eta gogoa asko baloratzen du

  • Tailer artistikoen sustapena baloratzeari garrantzia

  • Sormena berarentzat oso baliagarria da, beraz, berrikusi eta lantzen du

  • Espazio eta ingurumenaren kalte-giro egokiak.

ONDORIOAK:

  1. Metodo apurtzailea sortu zuen, berak nahi zuena hezkuntza pertsonalagoa eta praktikoagoa bilatzea zen.

  2. Irakaslearen bakarkako ahalmena eta haien beharrak bideratzea zuen helburu.

  3. Inguruarekin harremanak sortu nahi zituen. Adibide moduan hartu ditzakegu: familia,gizartea eta natura.

  4. Gaur egun metodo hau erabiliz gero, lehen baino arrakasta handiagoa izango luke.

  5. Bi esaldi famatu atera ditzakegu:

    1. “Nada sin alegria”

    2. “Los niños tienen cien maneras de expresarse, pero les robamos noventa y nueve”

PAULO FREIRE

  • 1921eko irailaren 19an jaio zen, Brasilen. Erdi mailako familia batean jaioa da, baina hala ere, berehala interesatu zen bere eskualdeko hezkuntzaz, bertako analfabetismo indizea oso handia baitzen.

    • Hori lotuta, 40.Hamarkadan langile eta helduen hezkuntzarekin izan zuen kontaktua eta hauei idazten eta irakurtzen irakasten zien; horrela, pixkanaka alfabetatze programak garatzeari ekin zion.

  • Ordura arte ikasketetan nahiko kaskarra izan bazen ere, 20 urterekin, zuzenbidea ikasten hasi zen. Zuzenbideko lizentzia izateak, hainbat lanetan aritzeko aukera ahalbidetu zion:

    • Brasileko Bigarren Hezkuntzako irakaslea

    • Portugeseko irakaslea

    • Sindikatu baten abokatua

    • Zuzenbideko gaien inguruko konferentzia emailea

    • Hezkuntza eta kultura saileko zuzendaria

  • Doktoregoa lortu zuen Filosofian eta Hezkuntza Historian.

  • 1964an kartzelaratua izan zen 75 egunez eta gero Brasiletik erbesteratua.

  • 1969an Harvardeko Unibertsitatean (AEBn) irakasle

  • 1986an UNESCOren Bakearen Saria jaso zuen

EKARPEN PEDAGOKIOA

  • Pentsamendua ulertzeko, bere garaiko inguru historikoa ezagutu

  • “Zapalduen pedagogo” lanean hasi zen 1962an, Brasilgo eremu txiroenean. Bertan, 25 milioi biztanle bizi ziren eta haietatik 15 milioi analfabetoak ziren. Freirek egin zuen lanari esker emaitza paregabeak lortu ziren eta bere metodoa Brasil osora zabaltzea erabaki zen.

  • Pixkanaka, zapalduen egoera hobetzen zihoanez, atzerakoiak presioa egiten saiatu ziren, alfabetatu gehiago egoteak, haien interesen arriskua ekarriko zuelako. Goulart gobernutik kanpo utzi zuten eta bi urte kartzelan pasa behar izan zituen. Orduan, Freirek Txilera ihes egin zuen, aukera hobeen bila.

  • Txilen, indarrean zegoen gobernuak analfabetismoaren arazoa konpondu nahi zuen eta Freireren laguntza ezinbestekoa izan zen. Brasilen bezala, emaitzak ezin hobeak izan ziren eta bi urteren buruan UNESCO erakundeak saritua izan zen.

FREIRE ETA HIZKUNTZA

Pedagogoaren aburuz, gizabanakoa oso askea da bere erabaki propioak hartzeko, jarraitu nahi duen bidea aukeratzeko, nork zeharkatu ezin duen eremu pertsonal eta aske baten jabe izateko.

Gainera, Freirek hezkuntzari buruz duen ikuspegia, eredu tradizionalaren guztiz aurkakoa da. Hezkuntza tradizionalak dioenez, irakasleak ikasleari ezagutza prestatu batzuk transmititzea da hezkuntza, ondoren ikasleak modu pasiboan, hauek ikas ditzan. Honi berak “kontzepzio bankaria” deitu zion.

Freirek ez zuen nahi bere lana irakurtzen eta idazten irakastera mugatu, berak gizakia isiltasunetik askatu nahi zuen, konformismotik, zapalkuntzatik…

HOWARD GARDNER

  • Harvard Unibertsitateko psikologo, ikertzaile eta irakasle famatua da.

  • Adimen anitzen sortzailea

  • 2001ean Asturiaseko printzeen gizarte zientzien saria irabazi zuen. Gaitasun gisa erabiltzen duen eguneroko arazoak konpontzeko baita arazo berriak sortzeko ere.

  • Howard Gadner-rek zortzi adimen anitzeri izenak jarri zizkion:

    • Adimen musikala.

    • Adimen zinestezikoa edo gorputzezkoa.

    • Adimen logiko-matematikoa.

    • Adimen linguistikoa.

    • Adimen espaziala.

    • Adimen interpertsonala.

    • Adimen intrapertsonala.

    • Adimen naturalista.

    • Gaur egun adimen gehiagori izena jarri dira baina zortzi hauetan zentratuko gara.

MARKO TEORIKOA

“Kultura baterako edo batzuetarako baliagarri diren ekoizpenak sortzeko edo arazoak konpontzeko ahalmena da adimen anitza” Horward Gardnerren hitzetan.
Orain arte pentsatzen zen adimena aldaezina zela; adimentsu jaiotzen zinela edo ez. Baina Gardenerrek frogatu zuen, adimena gaitasun bat zela eta hori garatzeko aukera dagoela.
Zientzialariaren ustetan “denok jaio gara genetikak emandako eta baldintzatutako ahalmen batzuekin” hala ere, badaude beste faktore batzuk hori baldintzatzen dutenak: jasotako hezkuntza,  bizipenak (esperientziak), ingurua, etab.
Gardenerrek zioen arazo mota asko dauden bezala adimen anitz daudela. Berak zortzi adimen mota desberdin bereiztu ditu:


  1. HIZKUNTZA ADIMENA:

Idatziz zein ahoz, hitzak modu eraginkorrean maneiatzeko adimena da.
Adimen honi esker, irakurketan, idazketan, eta hitz egitean eta entzutean  hitzen ordena eta esanahia ulertzeko ahalmena lantzen da.

  1. ADIMEN LOGIKO-MATEMATIKOA:

Ahalmen honen bidez, logikoki zenbakiak modu eraginkorrean erabiltzeko, pentsatzeko eta arrazonatzeko gaitasuna da.
Honi esker, formulak, kakuloak, hipotesiak formulatu, egiaztatu eta arrazoiketak gauzatzeko gai gara.

  1. ADIMEN MUSIKALA:

Musikarekin lotura zuzena duen adimena da. Izan ere, musika adierazpenak, bereizteko, eraldatzeko, hautemateko eta adierazteko gaitasuna da.

Adimen musikalari esker, abestu, musika entzun eta instrumentu ezberdinak jotzeko ahalmena garatzen da.

  1. GORPUTZ ADIMENA EDO ADIMEN ZINETIKOA:

Gorputz osoa erabiltzeko gaitasuna da; ideiak eta sentimenduak adieraziz.
Bestalde, honen bidez, malgutasuna, arintasuna, koordinazioa, indarra... Garatzeko ahalmena lantzen da.

  1. ADIMEN ESPAZIALA:

Hiru dimentsiotan pentsatzeko eta espazioren arteko harremanak desberdintzeko adimena da. Hau da, forma, irudia, espazioa, kolorea, etab.
Ahalmen honi esker, barneko eta kanpoko irudiak antzemateko arazorik gabe, hauek irudikatzeko, aldatzeko, moldatzeko, eta, bestetik, objektuei mugikortasun emateko ahalmena lantzen da.

  1. ADIMEN INTERPERTSONALA:

Gainerakoak ulertzeko eta eurekin harremanetan jartzeko gaitasuna deritzo, hau da, elkarlanean jardutea.

Horrela, besteak nola sentitzen diren jakin daiteke, beti errespetuz.

  1. ADIMEN INTRAPERTSONALA:

Indibiduo bezala, barneko sentimendu, jarrera zein pentsamendu oro ezagutzean datza.

Horrela, bizitzaren norabidea hautatu daiteke, norberaren mugak, gaitasunak... Ezagutuz.

  1. ADIMEN NATURALISTA:

Inguruko beste objektu zein bizidun ororekin harremanetan jotzeko gaitasuna, elkarrekiko antzekotasunak ezagutzeko. Horrela, ingurua ulertzeko, hausnartzeko, aldatzeko, esperimentatzeko trebezia lantzen da.

CELESTIN FREINET

  • Garsen jaio zen 1896.Urtean eta Vencen hil zen 1966.Urtean, 70 urte zituelarik.

  • Naturarekiko gertutasuna,horrela bere ideien oinarri bat sortu.

  • Nizako irakasle eskolan ikasi zuen.

  • Familia xume batekoa

  • Herri txikietan irakasle.

  • Pedagogia metodo berrien bultzatzailetako bat izan zen, “eskola modernoa”

  • 18 urte zituenean irakasle lanetan hasi

  • Hezkuntza materialismoaren ideia garatuz.

EKARPEN PEDAGOGIKOAK

Freineten lan teorikoek eta praktikoek ikaragarri aberastu dute pedagogiaren arloa, eta oraindik ere indarrean dihardute gaur egun. Batez ere haren lan egiteko era kooperatiboa izan zen irakasle lantaldeak sortuz. Hori horrela izanda, hona hemen bere teoria, eta horren ondorioz gaur egungo hezkuntzaren arrasto batzuk:

PEDAGOGIA

Freinetek beste era bateko hezkuntza bat sortzen hasi zen, kapitalismoari jaten emateko izango ez zen hezkuntza. Horrela, umea eta ekintza dira Freineten pedagogian beharrezkoak diren bi hitz. Labur azalduta, pedagogo frantsesaren ustez, hezkuntzak umean oinarritua egon beharko luke, eta ez ume horretatik gizarteak nahi duena garatu, berari utzi ikasteko askatasuna. Bestalde, ikasteko prozesu hori ekintzaren bitartez emango da.

Hezkuntza bizitzari zuzenduta joan behar du, eta horren inguruan hezkuntzan dinamika eta motibazio handia eman. Umea hartu behar da kontuan, umea bere erreakzio naturalekin, bere alde positiboekin eta bere alderdi negatiboekin, eta horren inguruan gure hezkuntza prozesua eratuko genuke.

Horregatik, Freineten pedagogia umearen kreatibitate ahalmena erabiliz, bizitzaz gozatzen eta bertan helburuak lortzen laguntzen die. Umearen nahiak kontuan hartzen ez den momentuan, hezkuntzaren eta bizitzaren arteko haustura edo lotura eza gertatuko litzake. Azken finean, jarraian ikusiko dugun bezala, eskola umea ulertzeko eta umeak behar duena eskura jartzeko erakundea da.

PEDAGOGIA ZABALKUNDEA

50eko hamarkadan Freineten pedagogia bost kontinentetan zabaldu zen. Euskal Herrian bi etapa desberdin izan ziren. Euskal Herrian bi etapa desberdindu daitezke. Frankismoaren garaian ideia hauek ezin izan ziren zabaldu, ilunpean geratu ziren 60ko hamarkada arte, garai hartan, pedagogo inprimatzailea, eta honen eragina nabaria izango da Hegoaldeko ikastolak sortzen direnean, baita Seaskaren sorreran ere. Freineten eragina gure artean oso zabala izan dela esan daiteke, bere teknikak asko erabiltzen baitira. Baina Freineten inguruko mugimendua oso txikia da hemen, eta gutxi batzuk besterik ez dute teknika bere osotasunean lantzen.

Entradas relacionadas: