AA

Enviado por Chuletator online y clasificado en Historia

Escrito el en vasco con un tamaño de 6,39 KB

 

MENDIZABAL

1. TESTUA IDENTIFIKATU

Lehenengo mailako testu hau, izaera politiko, ekonomiko eta juridikoa duen dokumentu historiko bat da. Isabel Iia adingabekoa zenean, bere ama Maria Kristinaren erreginaordetzan gobernuburu izan zen Juan Alvarez Mendizabalek egindako testua da; 1836ko otsailaren 21ean idatzi zen, (La Granjan gertatutako militarren altxamenduaren ondoren). Testu honek Maria Kristinari desamortizazioaren zergatiak azaltzea du helburu.


2. IDEIA NAGUSIAK ATERA

Testuaren paragrafo bakoitzak ideia nagusi bat du:

Nazioaren jabego bihurtu diren ondasunak saltzeko zergatiak.Ondasun horiek Espainiara ekarriko zituzten onurak.

Bi ideia hauek Naziorako diren eta eskuratu dituen ondasunak azaltzen ditu. Ondasun horiek, aitzitik, zenbait erlijio ordenei kendutakoak ziren eta ez ziren eskuratuak izan. Mendizabalek ogasunaren diru sarrerak handitzea zuen helburu eta horretarako erlijio ordenak deuseztatu zituen, enkante publikoan saltzeko. Hau aurrera eramateko, Maria Kristinaren baimena behar zuen.

3. INGURUABAR HISTORIKOA

1833. Urtean Fernando VII.A hil zenean, Espainiaren tronuaren oinordetza bere alaba, Isabel II.Ari utzi zion, lege salikoa deuseztuz. Karlos Maria Isidrok, ez du onartzen bere anaia Fernando VII.Aren erabakia, bera ere errege izan nahi zuelako. Horren ondorioz, gerra zibil bat hasten da, non, absolutistak eta liberalak haien aurka borrokatzen dute (absolutistak Karlosen alde, eta liberalak Isabelen alde), gerra Karlistaren izena hartu.

Maria Kristina boterea mantentzeko eta gerra irabazteko Mendizabal jartzen du gobernuburu. Mendizabalek desamortizazioak egiten ditu hiru helburu betetzeko :

Ogasun publikoaren egoera hobetzea.Gerra karlista irabazteko errekurtso ekonomikoak izatea.Elizari boterea kentzea.

4. TESTUAREN IRUZKINA

Lege honekin Mendizabalek 1836.Urtean lortu nahi zuen erlijio ordenak deusestatzea eta berain ondasunak saltzea enkante publikoan. Baina ez atera berak espero bezain ondo. Nobleak beraien artean adostu zuten zenbait ondasunen prezioengatik. Ondorioz, pobreak aberastu ordez, nobleak eta abertsak aberatsagoak bilakatu ziren.

Entradas relacionadas: