a

Enviado por Chuletator online y clasificado en Historia

Escrito el en vasco con un tamaño de 10,95 KB

 

JOAQUIN COSTA


Liburua 1901ean argitaratu zen, Maria Kristinaren erregeordetzan, 1898ko “hondamendiaren” ondoren. Espainiak bere Inperio koloniala galdu zuen eta Errestaurazioaren kontrako kritikak areagotzen Joan ziren. Egoera hori zuzentzeko, Costak Regeneracionismo izeneko mugimendu Intelektuala sortu zuen. Estatu liberalaren eraikuntza beste modu batera egin behar zen. Erreforma sakonak behar ziren: eskola gehiago zabaldu, bideak hobetu (ez trenbidea), ureztatze sistemak zabaltzeko urtegiak eraiki… Hiru hitzekin Laburbiltzen zuen bere mezua: “Agua, caminos y escuela”. Arazoak konpontzeko, Unión Nacional alderdia sortu zuen baina ez zuen arrakastarik izan. Liburu Honekin, estatu liberalaren norabidea hobeto zuzenduko zuen gidari-talde berri Bat sortu nahi zuen, sistema politikoa errotik aldatu eta estatu liberalaren Eraikuntza beste modu batera egingo zuena. Beste idatzi batzuetan “burdinazko Zirujau” baten beharra ere aldarrikatu zuen. Garbi dago Costaren mezua ez zela Oligarken gustuko izan, baina hala ere sistemako politikari batzuk konturatzen Ziren Costak salatzen zuen arazoaz, eta Maura, adibidez, goitik-beherako Iraultza egiten saiatu zen. Primo de Riverak ere, estatu-kolpea eman zuenean, Costaren ideia batzuk aipatu zituen bere 90 pronuntziamenduan. Besteak beste, Jauntxoekin bukatzea agindu zuen, baina UP alderdia sortu zuenean jauntxo asko alderdi berrian sartu ziren. Costa 1911n hil zen, baina askorentzat Primo de Rivera zen berak amestutako “burdinazko zirujaua”.


EL INTRUSO


Bizkaiko burdin-meategiak aspalditik Ziren ezagunak, baina haien ustiakuntza industriala XIX. Mendearen azken Urteetan hasi zen, 1876ko derrota karlistaren 107 ondoren eta armada Liberalaren garaipenarekin. Bizkaiko meategi inportanteenak Bilboko Itsasadarraren ezkerraldean zeuden. Aire libreko harrobiak ziren eta oso erraza Zen haietatik burdina ateratzea, beraz bertan lan egiteko trebakuntza tekniko Berezirik ez zen behar. Langileen etorrera masiboa izan zen, eta denentzako Bizileku egokirik ez zegoen. Batzuetan meategiak leku apartatuetan zeuden eta Jabeak barrakoiak edo kuartelak eraikitzen zituzten, langileentzako txabola Moduko batzuk. Bertako bizi-baldintzak oso gogorrak ziren eta hori da, hain Zuzen ere, Blasco Ibañezek pasarte honetan azaltzen duena. Industrializazioa, Hasieran behinik behin, oso baldintza latzetan egin zen. Langileen egoera oso Gogorra zen: lan-ordu luze eta neketsuak, istripuak jasateko arrisku handia, Soldata txikiak, bizitoki eskasak, gaixotasunak kutsatzeko erraztasuna, Alkoholismoa etab. Horrela, industrializazioarekin batera, arazo soziala delakoa Sortu zen. Gutxiengo bat, burgesak, aberastu egin ziren, baina gehienak, Langileak, miserian bizi ziren. Arazo sozial honek eragin handia izan zuen Bilakaera historikoan: langile-mugimendu indartsu bat sortarazi zuen. Bizkaiko Meatzariak izan ziren Euskal Herriko lehenengo greba orokorra egin zutenak 1890ean. Eleberrian azaltzen diren meatzariak oso erradikalak izan ziren.


BIZKAIKO LANGILEEI


Euskal Herrian lehenbiziko langile-pilaketa Handiak Bilboko Ezkerraldeko meategietan eta burdingintzako lantegi handietan Gertatu ziren. Bertako langileen baldintzak oso latzak ziren: ordu asko, lan Gogorra, soldatak askotan txikiak, bizitokiak ere hala-moduzkoak... Egoera Gogorrena meategietan gertatzen zen. Bizkaiko meategi askotan enpresariek Barrakoiak eta kantina obligatorioak ezarri zituzten. Meatzariak behartuta Zeuden kuartel edo barrakoietan lo egitera (diru bat kobratzen zieten, gainera) Eta enpresako kantinetan erostera. Kantinetako produktuak garestiagoak eta Kalitate txarragokoak izaten ziren. Bertan jarraitu behar zutenentzat egoera Jasangaitza zen, eta meatzarien lehenengo mobilizazioak hasi ziren. 1890ean, Lehenengo greban, Loma jeneralaren laudo baten bitartez barrakoietan bizitzeko Obligazioa kentzea lortu zuten, eta baita lan-orduak hamarrera murriztea ere. Mitinaren helburua langileak sozialisten erakundeetara hurbilaraztea da; Langileak UGTn eta PSOEn afiliatu daitezela, hain zuzen. Langile-klasea ez zen Identifikatzen gobernuaren abentura kolonialekin. Horregatik, Errestaurazioko Politikariak pentsatzen hasi ziren hobe zela langileak “sindikatu serioetan” Antolatuta edukitzea eta haien baldintzak hobetzeko neurri batzuk hartzea, Greba bortitzak jasatea baino. Mitinean esan bezala, sozialisten batzorde bat Osatu zen agintariekin hitz egiteko, eta Maestre Bizkaiko gobernadore Zibilarekin elkarrizketatu zen barrakoi edo kantina obligatorioak kentzeko. Madrilen ere Pablo Iglesias PSOEko buruzagia Gayon Gobernazio Ministroarekin Elkarrizketatu zen meatzarien eskabideak berriro ere planteatzeko. Ministroak Esan zien arazoa aztertuko zuela eta zigor neurriak hartuko zituela legea Betearazteko. Bizkaiko Diputazioak ere meatzariei ekonomikoki laguntzeko Jarrera erakutsi zuen. Horrekin guztiarekin tentsio sozialak asko arindu ziren, Eta greba orokorreko arriskua ez zen gauzatu. Sozialistek jarrera moderatu bat Hartu zuten, eta berek kontrolatzen ez zituzten greben kontra egiten zuten. Greba erradikalen ordez, langile-mugimenduari legalitatearen barruan eusten eta alderdiaren antolaketa Bultzatzen saiatu ziren Baina hala ere langileen afiliazio-kopurua ez zen Gehiegi igo. Handik hogei bat urtera sozialistek bi sindikatu handi zeuzkaten: Sindicato Minero eta Sindicato Metalúrgico, gutxi gorabehera langileen % 10 Antolatzen zutenak.


EUSKAL BATZOKIJAREN.


Foruen galera oso traumatikoa Izan zen euskaldun askorentzat, baita Sabinoren familiarentzat ere, bere aitak Karlisten alde borrokatu baitzuen. Bestalde, 1876tik aurrera Bizkaiko Industrializazioak bultzada handia izan zuen. Bilbo eta bere inguruko herriak Espainiatik etorritako langilez bete ziren. Egoera horren aurrean, Sabino Aranak ondorio batzuk atera zituen:  Lege Zaharra berreskuratzearekin, independentzia ere berreskuratukoo zuten. Bizkaitarrak eta gainerako euskaldunak ez ziren espainolak.  Gerra Karlistetan bizkaitarrek eta Euskaldunek gaizki jokatu zuten, ez zuten beren interesen alde egin.  Bizkaia eta bizkaitarrak desagertzeko Arriskuan zeuden langile espainiarren etorrera masiboarekin. Erlijio Katolikoaren iraupena ere arriskuan zegoen, baita euskararena ere.  Bizkaian aritzen ziren alderdi politikoek Bizkaiaren kontra egiten zuten. Egoera horri aurre egiteko, bizkaitarrek beren Izaeraren kontzientzia hartu behar zuten (ez zirela espainolak eta zapalduta Zeudela). Alderdi politiko batean antolatu behar zuten eta estrategia bat Garatu, independentzia lortzeko. Hala, Bilboko jarraitzaile batzuekin, Aranak Euskeldun Batzokija izeneko elkartea sortzea erabaki zuen 1894an. Sabino bera Ere preso sartu zuten eta Euskeldun Batzokiko kideei isun gogorrak jarri zizkieten. Handik gutxira itxi egin zuten, eta taberna batean hasi ziren biltzen. Dena Dela, oztopoak oztopo, abertzaletasunaren ideiak zabaltzen joan ziren, bereziki Bizkaian. Euskeldun Batzokijaren inaugurazioaren ondoren Bizkaiko erakundea Sortu zuten. Alderdi berriaren izena Euzko Alderdi Jeltzalea zen. JEL Jaungoikoa Eta Lagizarraren akronimoa da. Gainerako euskal probintzietara ere Zabaldu zen, baina Bizkaian baino indar gutxiagorekin. Euskal “izaeraren” beste Atal batzuk ere lantzen zituzten batzokietan ( folklorea, dantzak, Bertsolaritza...). Ikurrina eta euskal himnoa ere asmatu zituen Sabino Aranak. Erlijioari ere garrantzi handia eman zioten, hasierako jeltzaleak oso Katolikoak ziren eta. 1901. Urtera arte, jeltzaleek ez zuten onartu Espainiako Hauteskundeetan sartzea. Urte horretan, erlijioa defendatzeko konpromisoa hartu Zuen kandidatu integrista bati laguntza ematea onartu zuten. Sabino Arana 1903an hil zen eta bere jarraitzaileek ideia abertzaleak zabaltzen jardun Zuten: kontzientzia nazionala pizten, euskararen erabilera bultzatzen, Bertsolaritza, euskal folklorea (guztia katolizismoaren barruan, noski), Alderdiaren antolaketa (batzokiak eta abar) Euskal Herrian zehar zabaltzen Etab. Handik urte batzuetara, nazionalismoa errotuta zegoen Bizkaian eta Gipuzkoan. Probintzia horietan, herri gehiena nazionalista zen edo Nazionalismotik oso hurbil sentitzen zen.


PROTEKZIONISMOAREN ALDEKO


XIX. Mendean zehar, beti ere helburua Industrializazioa lortzea izanik, estatuek jarraitu beharreko politika Ekonomikoaz eztabaida biziak izan ziren. Liberalismoa, printzipioz, Merkataritza librearen aldekoa zen: librekanbioarekin, herrialde bakoitza Merkeen ekoitzi zezakeen produkzioan espezializatuko zen. Baina, librekanbioa Ez zitzaien komeni industria garatzeke zeukaten estatuei. Bere industria Propioa garatu nahi zuen herriak mugak jarri behar zizkien kanpoko produktu Industrialei eta bere industriaren produktuak babestu. 1868ko Iraultzan, Liberal progresisten garaipenarekin, librekanbioaren aldeko iritziak nagusitu Ziren. Figuerolaren arantzelak asko gutxitzen zituen atzerriko produktuei Ezarritako aduana-tarifak. Baina handik gutxira, Alemanian, batasun politikoa Lortu ondoren, industrializazio azkar eta indartsua lortu zuten politika Protekzionista bat jarraituz. Hala, estatu askotan, baita Espainian ere, protekzionismoaren aldeko iritziak nagusitzen hasi ziren. 1891n Canovasen Kontserbadoreak zeuden gobernuan eta arantzel gogorragoa ezartzea erabaki zuten. Baina 1893an, liberalak zeuden gobernuan eta librekanbiora bueltatzea erabaki Zuten. Politika ekonomikoa bi estaturen arteko merkataritza-itunen arabera Erabakitzen zen.Horrela, nolabaiteko “librekanbio-eremuak” sortzen ziren. Bilboko industrialek inbertsio Handiak egin zituzten burdingintzako enpresetan, baina arrakastarik ez zuten Lortzen: salmentak eskasak ziren, atzerriko produktuak merkeagoak. Ondorioz, Produkzioa jaitsi, lan-egunak murriztu, lantegi batzuk itxi eta krisi soziala Areagotu egin zen (langabezia, delinkuentzia...). Beraz, arantzel gogorragoen Eta babes gehiagoren aldeko kanpaina bati ekin zioten Madrilgo gobernua Presionatzeko: artikuluak prentsan, merkataritza-ganbaren oharrak… Horrela, Espainia-Alemania itun ekonomikoa atzera botatzea lortu zuten, Victor Chavarrik (Bilboko industrialen liderra), Sagastaren Alderdi Liberalekoa izan arren, Senatuan kontserbadoreekin batera kontrako botoa eman zuelako. Baina Bilboko Industrialek hori baino gehiago lortu nahi zuten, eta azkenean 1896an beren Asmoak bete ziren: atzerritik inportatzen ziren trenbideetako materialen Gaineko zerga gogorrak ezartzea. Horrela, beren produktuak konpetitiboak Bihurtu ziren. Dena dela, Bizkaiko burdingintzarentzat eta, orokorrean, Espainiaren ekonomiarentzat urte oparoenak Lehen Mundu Gerran etorri ziren (1914-18). Europako potentzia industrialak gerran zeudenez, ondo aprobetxatu Zuten mota guztietako produktuak ekoitzi eta saltzeko. 


Entradas relacionadas: