98ko hondamendia
Enviado por Chuletator online y clasificado en Historia
Escrito el en vasco con un tamaño de 12,48 KB
Tweet |
ERRESTAURAZIOAREN BILAKAERA
Seiurteko iraultzaileak hondoa jo eta errepublika finkatzeko saioak ezerezean geratu ziren. Borboien monarkia ezarri zen berriro Alfontso XIl.A buru zela.
Horrela hasi zen Errestaurazioa; erregimen hori 1923ra arte egon zen indarrean, eta alderdi politiko guztien
artean oreka eta batasuna lortzea izan zuen xede nagusia. Hainbat errege izan ziren agintean: Alfontso XlI.A(1875-1885), Maria Kristina erreginaordea (1885-1902) eta Alfontso XII. A (1902-1931)
Canovas del Castillok eratu zuen Errestaurazio garaiko sistema politikoa.
Alderdi Kontserbadorea sortu zuen eta gizarte ordena eta aurrerabide ekonomikoa bermatuko zuen sistema politikoaren oinarri juridikoak finkatu zituen, demokrazia eskariei entzungor eginda eta eskubide indibidualak ezerezean utzita.
1876an, Konstituzio berria ezarri zen. 1845ekoaren antzekoa. Subiranotasuna erregearen era Gorteek esku
zegoen. Erregeak ministroak izendatzen zituen, Gorteak biltzeko deia eta desegiteko eta legeei betoa jartzeko
eskumenak zituen. Gorteetan bi ganbera zeuden: senatuak, nobleak eta apaizak; eta Kongresua, diputatuak herritarrek aukeratzen zituzten, sufragio zentsitarioz hasieran eta 1890etik aurrera gizonezkoen sufragio
unibertsalez. Erlijio katolikoa izendatu zuten Estatuaren erlijio ofizial, baina sinesmen guztiak onartuta zeuden
Canovasek bilatzen zuen alderdi guztien arteko batasuna lortzeko, txandakatze sistema ezarri zuen. Bi alderdi politikok zuten agintea, txandaka, aldez aurretik hitzarmenez erabakitakoaren arabera: Alderdi
Kontserbadorea 1875ean sortu zuten, Canovas buru zela, eta liberal moderatuak eta unionistak biltzen zituen. Alderdi Liberal Fusionistan, Mateo Sagasta zen buruzagia eta progresistez osatuta zegoen.
Sistema horretatik kanpo, eskuidarrak eta ezkertiarrak zeuden.
Burgesiaren alderdien arteko txandakatzea bermatzeko, eta eskuineko eta ezkerreko alderdiei bidea ixteko
hauteskundeetan iruzur egin behar zuten. Nekazari guneetan, jauntxoek kontrolatzen zituzten bozketak, eta nahierara aldatzen zituzten hauteskundeen azken emaitzalk
ALFONTSO XIl.A (1875-1885)
Errestaurazioko lehen gobernuaren buru Canovas del Castillo izan zen eta hiru helburu jzan zituen.
Gerrak amaitzea-Gerra karlista 1876an bukatu zen, karlistak militarki garaitu zituzten eta euskal foruak
kentzea ekarri zuen. Kubako gerra independentista 1878an konpondu zen.
Ordena sozial eta politikoa berrezartzea. Egonkortasun politikoa lortzeko, Canovasek bi alderdiren arteko
txandakatzea ekarri zuen.
Sistema politiko berriaren oinarriak finkatuko zituen 1876ko konstituzioa egin zen.
1881ean, txandakatze politikoa hasi zen, Alderdi Liberalak hartu zuenean agintea Sagastarekin. Hark proiektu erreformistak proposatu zituen baina asko ezerezean geratu ziren, kontserbadoreek 1884an aginpidea
berreskuratu zutenean.
MARIA KRISTINA (1885-1902)
Alfontso XIl.A hilda, erreginaorde bihurtu zen. Canovasek eta Sagastak txandakatze politikoari eta errestaurazioaren erregimenari jarraipena ematea hitzartu zuten El Pardoko ltunaren bidez.
.
1885-1890ean, Sagastak eskuratu zuen berriro gobernua. Liberalek egonkortasun politikoa eta ekonomiaren susperraldia ekarri zituzten. Askatasunak zabaldu zituzten legeen bidez, elkarteen legea(langileen erakundeak
legeztatzea) eta 1890eko hauteskunde legea (gizonezkoen sufragio unibertsala aitortzea) . 1
Alderdien txandakatzea zorrotz bete zen. Alderdi biek zailtasun politiko, ekonomiko eta sozial gogorrak izan
zituzten. Azken kolonien galerak berebiziko garrantzia izan zuen, Errestaurazioaren lehen krisia (98ko krisia)
piztu baitzen.
1895ean independentziaren aldeko gatazka hasi zen Kuban eta Filipinetan. 1898an Estatu Batuak gerran sartu ondoren, Espainiak errendizioa izenpetu zuen Parisko Bake Hitzarmenaren bidez. Horren arabera, Espainiak Estatus Batuen esku
Utzi zituen Puerto Rico eta Filipinak. Kuba, independentea izan arren, Estatu Batuen babes herri modura geratu zen.
Azken kolonien galerak bertako merkataritzaren monopolioa galtzea ekarri zuen, eta ondorio politikoak ere
ekarri zituen. Pesimismoa eta gogo kritikoa nagusitu ziren Espainian. Horren adierazpideak izan ziren
Erregenerazionismoa eta 98ko belaunaldia.
Erregenerazionismoak, errestaurazioaren sistema berritzea proposatzen zuen arazoei aurre egiteko. Mugimendu
horren aitzindaria Joaquin Costa izan zen. Bere idatziek eragin handia izan zioten.98ko belaunaldiko kideek eraberritze politikok,sozial,ekonomikoa eta kulturalen beharra agerian uzten saiatu ziren.