7.Testua 1876ko konstituzioa

Enviado por Chuletator online y clasificado en Historia

Escrito el en vasco con un tamaño de 11,34 KB

 

7.TESTUA:1876koKONSTITUZIOA (1876-06-30)


Aztergai dugun testua lehen mailakoa da jatorriari dagokionean , izan ere , konstituzioa bera da. Formari erreparatuz , juridikoa da konstituzio bat delako eta azkenik , edukia kontuan izanez gero . Politikoa , erlijiosoa eta soziala da.  Alfonso XII.Ak eta Gorteek idatzi zuten eta espainiar herritar guztientzat dago idatzia , beraien eskubide eta bete beheharrak zeintzuk diren adierazteko asmoz. Madrilen idatzi zen , 1876ko ekainaren 30ean , beraz , errestaurazio garaikoa.


Testuaren azterketarekin hasteko, beharrezkoa da aldez aurretik hainbat hitz definitzea. Kasu honetan, Gorteak eta Konstituzio hitzak garrantzitsuenak direla deritzogu. Gorteak , lege honetan , hauteskunde bidez aukeratutako herritarren ordezkarien erakundea da , botere legegilea duena.
Konstituzioa berriz,
herrialde batetako legedi gorenena da , herriaren antolamendua egokia izan dadin idatzi dena, kasu honetan , liberal moderatua da.


Azterketarekin jarraituz, aipatu beharra daude testuan ageri diren ideia nagusiak.

Hasieran konstituzioaren egileak eta hartzaileak ageri dira eta ondoren onartu dituzten artikuluak datoz.

11.Artikuluak argitzen digu estatuko erlijio babestua katolikoa dela, nahiz eta besteak ere onartzen diren, beti ere publikoki praktikatzen ez badira.

13.Artikuluak aldiz ,   hainbat giza eskubideri buruz ari da; besteak beste, adierazpen askatasuna eta biltzeko askatasuna onartzen direla azaltzen du

18, 19, 20, 28. Artikuluak botere legegilearen ingurukoak dira. Adierazten da , botere legegilea erregeak eta Gorteak dutela eta azken hau bi ganbaraz osatuta daudela aipatzen du: diputatuen kongresua eta senatua. Ondoren zera esaten da , senatua pertsona konkretu batzuek aukeratzen dituztela, Erregeak eta dirudunek eta diputatuak berriz, sufragio bidez aukeratzen direla.

50 eta 75.  artikuluek ere botere banaketari egiten die erreferentzia. Lehenean botere exekutiboa erregearen eskutan gelditzen dela adierazten da bigarrenean berriz , botere judizialaren inguruan hitz egiten da, esanez , espainiar guztientzat legeak berdinak izango direla , beraz ez dela egongo inolako foru desberdinik.


Testuinguruari dagokionez, esan dezakegu, 1874an Mez. Camposen estatu golpearen ondorioz, ejerzitoaren laguntzarekin beraz, errepublika deuseztatu eta  monarkia berrezarri zela Espainian, Alfontso XII.Arekin (liberala). Hori dela eta ,  garai berri baten hasierari ekin zitzaion : ERRESTAURAZIOA (monarkia berrezartzea). Horrela izanda , erregealdi honetan eman zitzaion amaiera Bigarren gerra karlistari. Gizartea nahiko kontserbadorea izaten jarraitzen zuen eta gainera ,  Gerra Karlistak eta kolonietako gerrak jarraitzen zuten.  Errestaurazio honetan hiru etapa desberdin egon ziren, Alfonso XII. Erregealdia (1874-1885), Maria Cristinaren erregeordetza (1885-1902) eta azkenik Alfonso XIII. Erregealdia (1902-1923).  Errestaurazioko eremu desberdinetan hau eman zen, aspektu politikoa, ekonomikoa, gizarte eta kultura.


Aspektu politikoan, errestaurazioko sistemak 3 oinarri zituen: Konstituzioa (1976), txandakatzea eta “kazikizmoa”.   


Konstituzioari dagokionez, 1976 an idatzi zen konstituzio liberal moderatua izan zen, botere banaketa onartu zuena; gorteak bi ganbaratan banatu ziren , alde batetik diputatuak (herriak aukeratua) eta bestetik senatuak (erregeak aukeratua). Horretaz gain , erlijio katolikoa babestu zen besteen praktika publikoki debekatuz  , sufragio unibertsala onartu zen eta azkenik, foruak deuseztatu ziren.


Txandakatzea berriz , garaiko sistema politikoaren funtzionamendua zen, Canovas del Castillok bultzatutakoa. Honetan bi partidu politikoren alternantzia ematen zen , beti partidu liberal eta kontserbadorearen artean , inoiz ez beste edozein partidu (nahiz eta bazeuden).  Erregeak aukeratzen zuen gobernuburua zein izango zen eta berak eratzen zuen gobernua. Hori eta gero Gorteetarako hauteskundeak egoten ziren, eta hauek manipulatuak izaten ziren horrela aurreikusitako partidua irteten zelako garaile. Herriaren desadostasuna , protestak… zirela medio erregeak beste gobernuburu bat aukeratzen zuen (aurretik zegoenaren aurkakoa ) eta gobernuz aldatzen zen .


Azkenik “kazikismoa” -ari buruz hitz egiten badugu , esaten dugu  kazikek beraien menpekoekin zuten  jokatzeko era zela,  beti nahi zutena lortzeko asmoarekin.  Botere ekonomiko eta politikoa izaten zuten eta lur gehienak eta etxeak hauen eskuetan zeuden , beraz oso errez zuten nahi zutena lortzea. Hori lortzeko ,  jipoiak , kartzelatzeak , mehatxuak , hilketak… egiteko kapaz izaten ziren . Batzuk diputatuak (dirudunenak) izaten ziren eta gutxi batzuetan gobernuburu izatera heltzen ziren.


Dakigun bezala , bi partidu ziren nagusi ,  liberala eta kontserbadorea.  Baina horietaz aparte oposizioa egiten bazeuden  (hauek ez ziren inoiz gobernura iristen) beste batzuk . Garrantzitsuenak izan ziren : lehenik errepublikarrak , honek ez zuten monarkiarik nahi. Bigarrenik anarkistak , politikako erakundeetan parte hartzen ez zutenak  , erradikalenak  (eraso biolentoak) ziren eta ezkutuan egiten zuten lan atxiloketen beldur zirelako. Gainera, arrakasta izaten zuten nekazal eremuetan (andaluzian eta katalunian). Bestalde sozialistak , zeintzuk liderrak P.Iglesias eta Vera ziren. Hauek sortu zuten PSOE (1879) eta UGT (1888) eta hauen asmoa hauteskunde bidez gobernura iristea eta aldaketak egitea zen .  monarkia kenduz. Azkenik nazionalistak zeuden eta indar gehien eduki zuten Katalunian, Euskadin eta beranduago Galizian.


Ezaugarri ekonomikoak aztertzerakoan , nabarmentzekoa da 1878an KONTZERTU EKONOMIKOA onartu zela . Hau eskubide foral bat zen , jasotako zergak probintzian bertan gelditu zitezen (Gobernu zentralari kupo bat bidali). Hau lagungarria izan zen euskal probintzientzat. Horretaz gain , periferia garatuagoa zen  barnealdea baino, industriak daudelako , batez ere katalunia , bizkia eta gipuzkoan. Sektore ekonomikoen egoera ondorengoa zen : nekazaritza tradizionala edo atzerakoia izaten jarraitzen zuen , meatzaritza atzerritarren eskuetan gelditzen zen eta burdinbideak zabaltzeaz gain , itsasontzietan ere hobekuntzak eman ziren.


Garai honetan , klase gizartea zen nagusi eta hemen diruaren araberako bereizketa egiten zen hiru klase ezberdinetan. Goi mailakoak aberatsak ziren , nekazal lur jabe handienak eta oligarkia industrial eta finantzerokoak. Erdi mailakoak langile kualifikatuenak ziren , ikasketak zituztenak , askotan funtzionario edo enplegatu moduan lan egiten zutenak . Azkenik , behe klasekoak , nekazal edo industria langileak ziren , inongo ikasketarik gabeak. Beste batzuentzat egiten zuten lan gehienek eta oso ohikoa zen nekazaritza utzi eta industriara lan egitera joatea (nekazal exodoa)


Ezaugarriekin bukatzeko , kulturari dagokionean , liberalak izan ziren kulturalki aldaketak bultzatu zituztenak , adibidez hezkuntza zabalduz. Adibide kultural garrantzitsuenak dira osasun arloan Ramon y Cajal eta literaturan B.P Galdos , bera izan baitzen kritika soziala zabaldu zuena.


Bilakaera politikoari hasiera emanda , Alfonso XII.Aren erregealdia kokatzen dugu urte hauetan . CANOVAS  gobernuburu aukeratuta hasi zuen bere erregealdia , beraz , partidu kontserbadorearekin hasi zen, nahiz eta urte batzuk pasa ostean Sagastarekin (liberala) gobernatu eta ostean berriz ere kontserbadoreekin bukatu. Bere agintaldian zehar bi arozorri aurre egin behar izan zion . Alde batetik Gerra karlistari , non azkenean bando liberala irten zen garaile eta bestetik Kolonietako altxamenduei . Honetan ,  Cuban independentzia aldarrikatu zen eta azkenan Zanjongo itunean egoera baretzea lortu zuen ,  bertakoek  autonomia gehiago  lortu zutelako , kreolak kargu politikoak hartu eta esklabotza desagertu zelao besteak beste. Cubako arazoa ez zen guztiz konpondu eta geroago altxamendu gehiago eman eta Estatu Batuarrak sartu ziren. Aipagarria da 1878an  kontzertu ekonomikoa onartu zizkiela euskaldunei


Entradas relacionadas: