6yhu6

Enviado por Programa Chuletas y clasificado en Geología

Escrito el en vasco con un tamaño de 2,55 KB

 
1.- Hiria definitzeko irizpide kuantitatiboari eutsi badiogu Euskadiko landa-populazioa bakarrik %19.4 da eta hiri populazioa ia %80, hau da Espainiar estatuaren bataz bestekoaren gainetik. Horrez gain kontuan hartzen badugu Euskadiko populazio osoaren %70 alde atlantiarrean bizi dela argi dagoela. Errealitate hau garapen ekonomikoaren intentsitate eta denbora ezberdinen emaitza da. Mapan ikus daitekeen bezala, kostaldean hirigintza eremu jarraia osatu da eta Bilbo handia eskualdetik Donostia metropoliraino Gipuzkoako guztiz urbanizatuta dauden bailaretatik pasatuz. Bizkaiko gainerako eremua eskualdeko hiriburuen inguruan antolatzen da eta beren eragina eskualde baten nabaria da. Enkarterrietan Balmaseda; erdiko eskualdeetan Durango eta Gernika, dena den, Bilbok xurgatu egiten ditu eskualde buruok. Hala ere, Gipuzkoan hirien sarea orekatua da, neurri handian, industrien eta enpresen ekimena askotarikoa eta finantza-bolumena txikiagoa izan delako. Hirien bilbea haranen ondoan luzetara egituratzen da, eta, bilbeok, modu paraleloan, zatikatu egiten dute probintzia. Donostiako metropoli ingurua, Pasaia, Hondarribia-Irun, Renteria, Hernani, Urrieta eta Andoain-ekin konurbazio bat osatzen du. Euskal Herri kontinentaleko kostaldean konurbazio gisa egituratzen da Baionatik Hendaiara Hirien segida hori turismo garapen indartsuaren emaitza da. Barrualdean, egitura ekonomiko eta hiri-egitura oso ahula dago. Bertan, hiri inguruetarantz egindako nekazarien exodoa izan da nagusi (Baiona, Bordele, Pau). E.H barrualdeko biztanle guneak hiriburuen inguruan pilatzen dira: Gazteizen eta Iruñean. Bietan, hiri-hazkunderako aukerak daude, hirigintza-garapena planifikatuta delako eta erliebea hobariak dituelako. Arabako hiri sistemaren ezaugarria makrozefalia handia da. Gazteizen Arabako biztanle guztien %76 pilatzen da ia, eta beraz, lurraldearen gainerako inguruetan ez dago hiri-nukleo garrantzitsurik.

Entradas relacionadas: