20.Testua estatuaren lege organikoa iruzkina

Enviado por Chuletator online y clasificado en Historia

Escrito el en vasco con un tamaño de 5,37 KB

ERANTZUNKIZUN POLITIKOEN LEGEA (1939-02-13) Aurrean dugun testua, "Erantzunkizun politikoen legea" deiturikoa, Francok idatzi zuen 1939ko otsailaren 13an, eta Boletin Oficial del Estado-n argitaratu zen (Iegeak, xedapenak eta derrigorrez erantsi beharreko ekintzak argitaratzen diren espainiar estatuaren aldizkari ofiziala). Franco 40 urtez estatu buru izan zen botere guztiak bere gain hartu zituelarik, eta sistema diktatoriala ezarri zuen. Edukiaren arabera testu juridikoa da, bertan Francok idatzitako Iegeak agertzen baitira, eta hartzailearen arabera publikoa da, herritarrei zuzendua baitago, baina batez ere, falangearen aurka daudenei dago zuzenduta. Historikoa da momentuan bertan idatzi zelako, eta bertan falangearen aurka aritu zirenei jarriko dizkieten zigorrak azaltzen dituen Francoren hiru lege agertzen dira, mendekua hartzeko asmoarekin. Testuinguruari dagokionez, 1936ko hauteskundeetan (II.Errepublika garaian) Fronte Popularra irten zen garaile. Hau, ezkerreko alderdien koalizio bat izan zen. Aurreko bi urteetan eskuindarrak egon ziren agintean, eta haserretu eta botere politikoa indarraren biden hartzea erabaki zuten. 1936ko uztailaren 18an altxamendu militarra eman zen, eta horrela, Gerra Zibila hasi zen lurralde bi alderditan banatuta geratu zelarik: nazionalak eta errepublikarrak. Errepublikanoen barruan talde ezberdinak zeuden (kumunistak, anarkistak, sozialistak, nazionalistak...) eta Sobiet Batasunaren laguntza jaso zuten. Eskuindarrek, ordea, 1937an alderdi bakarra sortu zuten, FET-JONSena eta inda handia hartu zuen. Hauek Alemaniak, Italiak eta Portugalek lagundu zien. Gerra Iuze eta zaila izan zen arren, nazionalek irabaztea lortu zuten 1939ko apirilean (Euskal Herrian 1937an amaitu zen "Burdinazko Gerrikoa" susntsitzea lortu eta Bilbo hartu zutenean). Honen ondoren, frankismoa hasi zen eta ia 40 urtez iraun zuen Franco estatu buru zela sistema demokratikoa desagertuz, botere guztiak bere gain hartu zituelarik. Frankismoak ez zuen printzipio egonkorrik, beste iturri ideologiko batzuetatik zetozen ideiak hartzen zituen eta berriz interpretatu (Falangearenak, Elizarenak, Karlismoarenak, Faxismoarenak...). Frankismoaren oinarri politikoari dagokionez, Francoren erregimen politikoa, Erresumako Oinarrizko Legeak ezartzean, instituzionalizatu egin zen. Lege horiek 1938 eta 1967 urteen bitartean egin ziren, Konstituzio gisa. Hain zuzen, 1947 urtean, Espainia erresuma izendatu zuten, nahiz eta tronua hutsik egon; izan ere, Francok bizi bitarteko hartu zuen bere gain estatuko buruzagitza. Sortutako estatuan, autonomia mota oro desagerrarazi zuten, batasun linguistikoa inposatu zuten, eta administrazio bakarra finkatu. Hala, estatu zentralista eta konfesionala osatu zuten. Gizarte politikari dagokionez, 1938an, Francok Lan Forua agindu zuen dekretuz. Sindikatuak desegin zituzten, eta horien ordez sindikatu ofizial bakarra eta nahitaezkoa sortu zuten, estatuaren best tresna bat baino ez zena. Gobernu frankista osatu zuten gobernu sektoreak falangistak, militarrak, katolikoak eta monarkikoak izan ziren. Beraz, frankismoaren lehen urteetan, lehen aipatu dudan moduan, ez zegoen konstituziorik beraiei komeni zitzaien legeak jarri eta horrela funtzionatzen zuten, eta adierazpen askatasuna desagertu egin zen, denek bete behar izaten baitzuten Francok agindutakoa ondorio latzik ez bazuten nahi. Azkenik, aldi honen hasieran, falangisten eragina oso nabarikoa zen. Haatik egoera hori aldatuz joan zen pixkanaka militarrek, katolikoek eta monarkikoek susmoa txarra hartu baitzioten. Urte horietan Francok hainbat lege xedatu zituen, itxuraz irekitasunaren aldeko legeak ziruditenak, baina praktikan jarri zituztenean, argi geratu zen erregimenarn irudia hobetzea eta kanpo bakantzea arintzea besterik ez zutela bilatzen. Gobernuak uste du Erantzunkizun Politikoen Lege bat emateko unea iritsi dela, Francoren helburu bakarra botere absolutoa eskuratzea baita Gerra Zibilaren ondoren, eta horretarako, falangearen kontra egon direnei jarriko dizkieten zigor batzuk azaltzen ditu hiru artikuluen bidez. Zigor horiek jarriko dituztenak, Armadako, Magistraturako eta FET eta JONS-eko ordezkariak izango dira. Lehen artikuluaren helburua, 1934 eta 1936 bitartean Espainian gertatu ziren asaldura guztien erantzuleak izendatzea da, Mugimendu Nazionalaren kontra daudenak izendatzea. Bigarren eta hirugarren artikuluek, ezkerreko alderdi guztiak, Fronte Popularra eratu zutenak, legez kanpo uzten dituzte eskubide guztiak galduz, baita ontasun guztiak ere, askatasunik gabe geratuz, eta Mugimendu nazionala partidu bakartzat emanez. Lege hauek aurrera eraman ziren, zigor ezberdinak ezarriz, eta ondorioz, kontra zeuden haiek lanik gabe geratu ziren, erbesteratzeak eman ziren, baita kartzela eta heriotza zigorrak ere...Errepresioa, garbiketa ideologikoa eta zapalkuntza erabatzen ziren errepublikarrak zigortzeko, eta dena oposizioaren desagerpena gertatzeko helburuarekin, eta baita lortu ere. Hau oso onuragarria izan zen Franco eta bere alderdiarentzat, eta ia 40 urteko diktadura militarra eman zen, Franco estatu buru zela, botere guztiak bere gain harturik. Nire iritzlz, egin zezaketen gauzarik okerrena egin zuten, askatasuna kentzea. Gizarte bat ondo joan dadin funtsezkoa dela iruditzen zait, oinarrizkoa; izan ere, zer gutxiago bakoitzak pentsatzen duena espresatzeko aukera izatea baino.

Entradas relacionadas: