2.testu iruzkin

Enviado por Programa Chuletas y clasificado en Historia

Escrito el en vasco con un tamaño de 3,15 KB

Fernando VII.a atzerrian zegoen bitartean, 1812.ko Cadizeko Konstituzioa eratu zen. Hau egin zutenak eta Cadizen bildu zirenak liberalak eta absolutistak ziren eta denak Frantziaren kontra zeuden.

Baina Cadizen egon ziren diputatu absolutistak ez ziren gustura geratu konstituzioarekin. Orduan, pertsiarren manifestua idaztea erabaki zuten konstituzioa deuseztatzeko, hau da, herriaren subiranotasuna eta askatasunak defendatzen zituen idazkia alde batera utzi nahi zuten. Horrez gain, armadaren iraultzaren aurkako jarduerak diputatu absolutista batzuen babesa zuen.

Eta Cadizeko Gorteetan egon ziren diputatuen artean gehienak liberalak izan arren, absolutistak oso indartsuak bihurtu ziren gainera Fernando VII.a absolutista bat zen.

Bestalde, kontutan izan behar da hau guztia Frantziarren aurkako operazio militarrak amaitu zirenean liberalen eta absolutisten arteko erronka sortu zela.1

 Monarkia absolutua jainkoaren legearen, justiziaren eta estatuko funtsezko legeen mende dago. Estatuaren aginpide guztiak erregeen esku geratzen ziren, beraz, tradizio erakundeak, gorteak edo parlamentuak ez zuen parte hartu gobernazio honetan.

Agintea Jainkoarengandik zetorren, alegia, erregeak jainkoari erantzun behar zion eta ez bere menpe zeudenei.

Horregatik, subirano absolutuak ez du ahalmenik bere agintea arrazoirik gabe erabiltzeko. Eta horrela beharrezkoa zen subiranoa absolutua izatea , bere mendekoei denean interesekoa zaintzen duena agintzeko eta hori ez dutenak obeditzera behartzeko.

Gobernu absolutuan pertsonak askeak dira, ondasunen jabetze legitimoa eta bortxaezina da, eta subiranoaren kontra ere irauten du.

Bestalde, antzinako Gorteen handitasuna berreskuratu nahi zuten absolutistek, Baionan sinatu zen estatutuan oinarritzen.2

Frantziarekin gerra amaitu ondoren Espainiako herrialdea ez zen erabat baketu. Liberalak eta absolutistak aurrez aurre ari ziren. Eta Fernando VII.ak atzerrian zegoelako bi taldeak bere jarreraren zain zeuden. Erregea absolutismoaren alde zegoen eta hau ikusita ordezkari absolutistak Fernando VII.ari eskatu zioten bere burua agintari absolutu izendatzeko, eta hark dudarik gabe onartu zuen.

Cadizeko Gorteen diputatuak gehienak liberalak izan arren, Espainiako herritarren artean absolutistak gehiengoak ziren.

Lehen defenditu zuten Cadizeko Konstituzioa gero uko egiten zioten, eta Espainian zehar absolutismoa hedatzen hasi zen.

Bestalde, Fernandoren estatu-kolpearekin Espainia egoera “frantsestuaren” aurrekora itzuli zen. Zapalketak biktima liberalen eta Bonaparteren gobernuaren lankideen artean hautatu zituen.

Frantziako enperadorearen gainbeheraren ostean, Aliantza Santuak Europak diseinatutako kontrairaultzak Fernando VII.aren absolutismoari bultzada eman zion.

Elizan eta lur-jabe handiengan oinarrituta, erregeak prentsa-askatasuna ezabatu eta Inkisizioa birpiztu zen. Eta jesuitak Espainiara itzuli ziren , eta liberalak berriro altxatu arte herrialdean egon ziren.

Amaitzeko, Rafael Riego komandantea liberalen burua izan zen eta estatuko golpea eman zuen. Riego komandantea 1812ko Konstituzioaren aldeko altxamendua egin zuen. Eta horrela hirurteko konstituzionala hasi zen

Entradas relacionadas: