2. Errepublika euskal autonomia

Enviado por Chuletator online y clasificado en Historia

Escrito el en vasco con un tamaño de 7,65 KB

 

1931ko apirilaren 14an Errepublika aldarrikatu zuten Eibarren. Etapa berri bat hasi zen, ezaugarri hauekin: krisi ekonomikoa, autonomia lortzeko borroka, eta euskal nazionalismoaren aurrerapena.

Nazionalistak izan ziren hauteskundeetako onuradun nagusiak. Hori dela eta, EAJ-k mugimendu munizipalista bat bultzatu zuen eta Getxoko alkate Jose Antonio Agirre izan zen burua.

Bigarren Errepublika 1933ko azaroko hauteskundeetara arte iraun zuen, eta haren ezaugarri nagusia polarizazio politikoa izan zen, eskuinaren (tradizionalistak eta nazionalistak) eta ezkerraren (errepublikanoak, sozialistak eta EAE-ANV) artean.

Eskuineko koalizioak (Tradizionalistak eta PNV) irabazi zituen eta Euskal Herrirako autonomia-estatutu bat onesteko prozesua garatu zen.

Lizarrako batzarrean, estatutu-proiektu (Gestoreen estatutua) bat onetsi zen, baina karlistek uko egin zioten. Proiektuaren testua konstituzio-kontrakoa zen, eta, beraz, atzera bota zuten.

Azkenean, 1933an, erreferendum iruzurti baten bidez, Euskal Herriko Autonomia Estatutua  onetsi zen. Araban ez.

Biurteko kontserbadorea: 1933ko hauteskundeetan, eskuineko indarrek irabazi zuten. EAJ zentrora aldatu, eta euskal indar politiko nagusi bihurtu zen.

Ardoaren Gerra izeneko gatazka piztu zen, alkoholen gaineko zergak kendu nahi izan zituztenean.

1934an, sozialistek mugimendu iraultzaile bat sustatu zuten, boterea hartzeko.

Fronte Popularra: Giro politikoaren okerragotzea zela eta, beste hauteskunde batzuk egin eta ezkerreko indarrak Fronte Popular izeneko koalizioan elkartuta aurkeztu ziren. Eta EAJ irabazi zuen.

Lehen biurtekoko erreformetako asko berriz martxan jarri ziren.

Armadaren zati bat 1936ko uztailaren 18an matxinatu eta horren ondorioz, erreforma-prozesua zapuztu, eta Gerra Zibila piztu zen.

GERRA ZIBILA:

Kolpe militarrak porrot egin zuen Bizkaian eta Gipuzkoan, baina arrakasta izan zuen Araba, baita Nafarroan.

Euskal indar politiko guztiek Errepublikaren defentsaren alde agin zuten. Hiru fase daude gatazkaren bilakaeran.

Gipuzkoako kanpaina (1936ko uztaila-urria): Nafarroatik ateratako zutabeek Gizpuzkoa inbaditu zuten. Nafar tropa matxinatuak Oria ibaiaren ibilbidea jarraituz egin zuten aurrera.

Gertaera garrantzitsuenak: Tolosaren okupazioa, Irungo sutea eta Donostiaren okupazioa.

Tropek aurrera jarraitu zuten, Bizkaiarantz eta Eibar inguruetan gelditu ziren.

Frontea egonkortzea eta Legutioko erasoaldia (1936ko urria-
1937ko martxoa)
: Gertaera nabarmenena Euzko Jaurlaritzaren sorrera, 1936ko urriaren 1ean Euskal Estatutua onetsi ondoren.

Abenduan, euskal tropak Gasteizerantz aurrera egiten saiatu eta Legutioko Gudua gertatu zen.

Bizkaiko kanpaina (1937ko martxoa-ekaina): Tropa frankistek Bizkaiaren aurkako erasoaldia hasi zuten 1937ko martxoaren 31n. Durangoko bonbardaketa gertatu zen.

Apirilaren 20an, Intxortako Gudua hasi zen, eta 26an Gernikako bonbardaketa (%85 monumentu/eraikin suntsituta geratu).

Bermeotik gertu, borroka gogorrak izan ziren. 1937ko ekainaren 12an, matxinatuek Burdin Hesia (Bilbo babesten zuen defentsa-sistema) haustea lortu, frontea erori eta tropa frankistek Bilbo hartu zuten.

Euskadin borrokak amaitzean, Euzko Jaurlaritza Santanderrera joan zen. Agirre lehendakariak Turtziozko Manifestua plazaratu zuen.

Ekainaren 23an, Kontzertu Ekonomikoa bertan behera uzten zuen dekretua argitaratu zen.

Tropa nazionalistek Santoñan errenditu ziren abuztuaren 25ean.

Gerra Zibilaren amaieraren ondoren, errepresiozko eta askatasunik gabeko aldi luzea hasi zen, frankismoa desagertu arte gaindituko ez zena.


Entradas relacionadas: